kuxidade
iz. (G) (lgart.) Txukuntasuna. Etxea lohiez zikindu didate; hau kuxidadea! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Gip. beh.
[txukuntasuna] txukuntasun, gurbiltasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es 1 orden, aseo, pulcritud 2 (harridurazko testuinguruetan) desorden, desaseo
fr propreté, ordre, soin, toilette
en cleanliness, tidiness, neatness; correctness
Iritsi dira Malkorbera, eta han hartu ditu Hilariok, Anttonen lehengusu mutilzaharrak. Horren egoskorra izateko gizaseme adeitsua iruditu zaio Andréri: ongietorri beroa egin die, jateko eta edateko eskaini, hura ez dela kuxidadea-eta barkamena eskatu. Andrérekin bereziki, artatsu bezain baldar aritu da, emakumeekin ohiturarik ez eta, aldi berean, bere alderik zibilizatuena erakutsi nahi duenaren gisan. [Sakoneta, Xabier Mendiguren (Sustatu, 2010-11)] (Ereduzko Prosa Gaur)
mikelsgartzia 2:14 pm on 2011/01/14 Permalink
“Ze kuxidade da hau?” Ere esaten da. Eta “ze zikinkeria da hau” ulertzen nuen nik! Argi geratu zait.
Maite 1:52 pm on 2011/01/20 Permalink
Aupa, Mikel! Bai, nik ere halaxe uste nuen: juxtu kontrakoa esan nahi zuela!! 😉