larmintz
iz. Larruazala. Larmintz leun, mehe, guriak dituzten mutil eta neskak. Gure berezitasuna ez da europar izatearen hezur-mamiei usain eta kolore berezi antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
larmintz. (Izt, H (G), T-L), larrumintz (G-to, R-uzt ap. A ; H), narrumintz (V-arr-oroz-m ap. A), larpintza (det. H s.v. pintza), larrupintza (L-ain, BN-baig ap. A; det. H s.v. pintza ). Cutis. “Épiderme” T-L. Berenez dirala gorputz liraiñ, galant, larmintz me zuri-gorri ederrakiko osasuntsuak. Izt C 213. Len bezain larminz eder-leunekoa [olio irakiñetatik irten] . Lard 534. Bere larmintzaren gañean korapilloz betetako soka bat zerabillen, bere gorputza tormentatzeko. Arr Bearg 385 (ap. DRA). Arpegiko larmintz soilla zimel. Mok 4. Bere larmintz eta kolore ederrak galdu. Arr GB (ed. 1960), 25. Gure bereztasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usain eta kolore berexi antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik. MIH 88. Serestarrek ostoen larru-mintza nola orrazten duten. Ibiñ Virgil 85. ” Badagok larruphintza ederrik, es quisquilloso (Lander)” DRA.
Sinonimoak: iz.
[larruazala]: azal, larruazal, azalmintz g.e., azalprintz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Anat.) piel; cutis
fr iz. peau
en iz. skin; complexion
port iz. pele
Testuinguruan
Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak; niri axolarik ez, baina ikusi, banekuskien. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)]
Reply