lasai

1. izond. Estutasunik, kezkarik, larritasunik gabea. Pertsona lasaia nekez larritzen da. 2. izond. Estua, meharra edo tinkoa ez dena. Bide lasaia. Soineko lasaia. 3. izond. Arauekiko hertsitasunik gabeko jarrera edo portaera agertzen duena. 4. izond. HIZKL. Ezaugarri akustikoen arabera, indar gutxiko erresonantzi eremuak azaltzen dituen fonema (tinkoari kontrajarria). 5. adb. Estutasunik, kezkarik, larritasunik gabe. Zaude lasai ez da ezer gertatuko. 6. adb. Tinkotasunik gabe. Lasai lotu. 7. adb. Arauekiko hertsitasunik gabe. Lasaiegi hezitako haurrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: lasai adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[lasaiki] : bare, jabal, lasaiki, trankil, hatsaren gainean Ipar., trankilki Ipar., nasai Bizk., nare jas., lasaikiro g.e., narerik g.e., kieto Ipar. beh.
lasai izond.

[trankila] : bare, ezti, eztitsu, geldi, gozo, malats, naretsu, trankil, eme Ipar., jabal Ipar., largo Ipar., laxo Ipar., ole Ipar., astitsu Bizk., nasai Bizk., basi Naf., anple Zub., goxo adkor., baretsu jas., nare jas., dultze zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. tranquilo, -a; calmado, -a; sosegado, -a; reposado, -a (2) izond. ancho, -a, holgado, -a; suelto, -a; flojo, -a; desahogado, -a; cumplido, -a (3) izond. desenfrenado, -a; libertino, -a; disoluto, -a (4) adb. tranquilo, -a; quieto, -a; calmo, -a; con tranquilidad; tranquilamente, relajadamente; con calma; calmadamente (5) adb. suelto, -a; flojo, -a; con flojedad; flojamente; relajadamente; con laxitud
fr (1) izond. tranquille, calme, paisible (2) izond. large, ample (3) adb. tranquillement, calmement, doucement (4) adb. de manière décontractée/détendue, à l’aise
en (1) izond. calm, quiet, peaceful (2) izond. [arropa, oinetakoak] wide, broad; loose, losse-fitting (3) adb. calmly, quietly; relaxed
port (1) izond. tranqüilo(a), sossegado(a) (2) izond. folgado(a) (3) izond. descomedido(a), dissoluto(a) (4) adb. tranqüilamente, con calma

Entzun:

Bakardadea lurralde jendetsu bat da, azken finean. Metafora-jario lotsagaldu honekin hasten banaiz –barkamena eskatzen dut horregatik–, da halakotik gutxi aurkituko duzulako Ana Malagonen testuen artean. Nahikoa iritzi zabaldua da mikroipuingintzak, genero edo azpigenero gisa, zerikusi gehiago duela poesiarekin, ipuingintza estandarrarekin –azken finean, narratibarekin– baino. Agian hala da –Elizak badauzka doktoreak–, baina Lasai, ez da ezer gertatzen honetakoak lirikarik, poesiarik gabeko hiperlaburrak dira. Mundu garaikidearen kondizioari dagokion bezala, alegia. [Ana Malagonen “Lasai, ez da ezer gertatzen” liburuaren hitzaurrea, Iban Zaldua (Elkar, 2014-02-17)]

Lasai, ez da ezer gertatzen, Ana Malagon (Elkar.com)