lastargi

iz. Lasto sorta edo azao batez eginiko zuzia. Orduantxe hasi ziren alde orotarik lastargiak pizten. Lastargi sua. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

lastargi (AN-larr, L, BN, S), lasto-argi. Ref.: A; Lh; Asp Leiz.

“Antorcha” A. “Antorcha de manojo de paja de trigo” Asp Leiz. v. lastazao. Orduantxe, alde orotarik hasi ziren lastargiak phizten. Prop 1898, 248. Bere lastargiz lurrari urre-kolorea ematen. Or Mi 109. Gizalde aundi bat krisellu ta lastargi ta ezpata ta makillekin. Ir YKBiz 470. Negu gorrian lastargiekin / ala zimeltzen txerria. “Con fajos de paja”. Or Eus 390 (v. tbn. 137). Lasto-argiak eskuan, bazoazin oro elizarat. Barb Piar II 155. Zuzi, lastargi eta harmaz. IBe Io 18, 3 (IBk argiontzi, zuzi eta armekin). Lastargi-su bat, Sanjuan-su bat / gau illunean piztua / degu. SMitx Aranz 157.

Sinonimoak: iz.

    [zuzia]: lasto-bala, zuzi, tortxa Ipar., lastazao g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. antorcha [de haces de paja]
fr iz. torche
en iz. a straw torch
port iz. tocha [de haces de paja]

Orduko, iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten: hondartzan egindako festa bat zirudien benetan.  [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 lastargi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)