litxarrero

iz. eta izond. (Heg.) (lgart.) 1. Lapur txikia, litxarra. Ez zen nolanahiko litxarrero kaxkarra, lapur handia baizik. 2. Litxarreriak jatea oso gogoko duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):

litxarrero iz. Heg. beh.
[lapur txikia]
lapurtxo, litxar
litxarrero izond. Heg. beh.
[litxarreriak jatea gogoko duena]
litxar

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

es (1) ratero, -a; ladronzuelo, -a (2) goloso, -a; glotón, -ona
fr (1) filou (2) gourmand, -e
en (1) petty thief  (2) sweet-toothed

“Erlojua lapurtu didate” esanez etorri zen neska zaharrenetako bat ondoren, eta ordurako garbi zeukaten: litxarrero koxkor bat dabil besteen gauzetan lardaskan. [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)