mingots

izond. 1. Behazunarena bezalako zapore ezatsegina duena. 2. (hed.) Atsekabea eragiten duena. Berri mingotsak.

iz. BOT. Oxalidazeoen familiako eta Oxalis generoko landare belarkaren izen arrunta. • basoetako mingots. Bihotz-formako hiru foliolo dituzten hostoak eta bost petalo zuri edo more dituzten ezkila-formako loreak dauzka. Oso arrunta da baso eta leku laiotzetan (O. acetosella). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[karatsa, mikatza, garratza]
minkor, mikatz Gip., samin g.e., mingatz Ipar. g.e., karats Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) amargo, -a, agrio, -a (2) (hed.) amargo, -a, que aflige (3) (bot.) Ik. mingarratz
fr amer, -ère ; acide
en (1) bitter; sour (2) bitter

Harritu egin ninduen minutu batzuk lehenago aho mingots, zimel hura desio izana. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Baina zein zorion ez da mingots eta erdibideko? [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)