mintzatu

ad. da. mintzatu, mintza, mintzatzen. Hitz egin. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Zinetan, txantxetan, gezurretan mintzatu. Zuzen, oker mintzatu. Argi eta garbi mintzatzea. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu. Gure hizkuntzan mintzatu zelako. Honela mintzatu zaigu aita Hilario. Ni agerian mintzatu natzaio munduari. Jainkoarekin mintzatzeko hizkuntza. Elkarrekin mintzatu ginenean. Ezin mintza daitekeen herri isila. Nor bereaz mintza bedi. Dakitenak mintza bitez. Beha lehenik, mintza azkenik (esr. zah.). || Euskera agerkarian mintzatu berria naiz gai horretaz. Euskaraz agertu eta mintzatu den literatura. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

    [hitz egin]: hitz egin, hizketatu, jardun, solas egin, ele egin Ipar., ele eman Ipar., elekatu Ipar., iharduki Ipar., mintzo izan Ipar., solastatu Ipar., berba egin Bizk., ele erran Zub., elestatu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da ad. hablar; conversar
fr da ad. parler; s’entretenir avec qqn
en da ad. to talk, to speak
port da ad. falar; conversar

Egunero euskaraz mintzatzen dira. (Hiztegi Batua)

mintzatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)