morroskana

izond. Emakumezkoez mintzatuz, gazte sendo eta mardula.

Sinonimoak: izond. Bizk.
[morroskoren femeninoa] neska-puska (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

(Chica) robusta. Ezagupidetxua egin dau neskatilla morroskana bategaz. Erkiag BatB 150. Morroskaneari, ostera, ez deutsa olakorik esan. Ib. 150. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

es mocetona
fr belle fille
en strapping girl

Hona hemen Deustuko kanaleko azkan asteotako protagonista, Lepatente beltxarga! Bai, ez da aise jakiterik klima aldaketak eragindakoa denetz, baina, morrosko edo morroskana hori -ez baitakit arra ala emea den- gurekin batera bizitzen geratu da lasai asko. [Beltxargaroa, EtnoMet (Aroaren berbaroak)]