muara

Hondarribiko arrantzaleak, denboratxoa egiten dutenean ur gainean ganorazko arrainik harrapatu gabe, MUARA esaten dute. Horrek esan nahi du aparejuak bildu eta alde egin behar dela beste leku batera. Gainera, ontzi baten irratitik entzuten bada MUARA deia, denak mugitzen dira harrapaketa hobeen bila beste ur batzuetara.

Gure kuadrillan ez dago arrantzale asko, baina ibilitakoren bat bai eta  taberna batean agortu direnean edalontzikoak, MUARA esaten dugu, beste batera abiatzeko.

Hasier Etxeberria
@hasier

Osto igarra legez aidean ainara
mendebaletik dator aize-burrundara
Odei beltz, euditsua ta trumoi-ikara
egin zazu, patroya, etxera muara
emen segitzekotan danok galdu gara.

[Tostartekoaren eskaria, Arrantzaleen kantuak [pdf]] (badok.info)