muga

iz. 1. Elkarren ondoan dauden bi lurralde, herrialde, jabego, etab. bereizten dituen irudizko marra edo gunea. 2. Zerbait (fisikoa zein materiala) amaitzen den tokia edo unea. Haren ausardiak ez du mugarik. 3. (batez ere Ipar.) Unea, denbora, ordua. Etorri zenean jateko muga. 4. MAT. Funtzio baten definizio-eremuan urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Puntu hauetatik abzisa-koordenatua handiena duenari goi-muga deritzo eta txikienari behe-muga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[frontera]: mugarri, frontera zah., zedarri Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es límite, frontera, linde;  puesto fronterizo
fr frontière, limite
en border, frontier
port fronteira

 Entzun:

LUR-EBAKIA

Nire herriaren iragana bidegurutzeetan markatua dago,

egutegian egun oro da zerbaiten efemeride,

aspaldikoaren memoria dauka.

 

Marea gora aldatu zaizkio mugak,

lur okupatu eta eremu libretan zatitu da,

harresi baino zubi gehiago ditu:

errenditu arren ez da galdu.

 

Baina nire herria,

paisaiaren koloreko bandera,

emakume eta gizonez egina dago,

gaurko egunera arte heldu den abentura da.

 

Lurrez hustu eta jendez betetako zuloa

ez da lur-ebakia, hazi egiten da galerekin.

[Bulkada, Jon Benito (Susa poesia, 2010)]