okaztatu

1. du ad. Oka egin. 2. da/du ad. (Ipar.) Nazkatu, higuindu. Bere herrian okaztatzen zituzten igel higuingarriak hemen saltzen zirela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) oka egin, goitikatu, botaka egin (2) nazkatu, higuindu, nazka eman, gohaindu, nakaiztu, narda izan.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bertze edozeinen gisa, nazien salbaikeriek gazte gazterik okaztatu zuten eta are gehiago, baitzekien aitatxiri deabru gorria ikusarazia ziotela, hainbertzetaraino non amatxik, ez zuen nehoiz haren berririk izan.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)