Recent Updates Page 246 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:41 pm on 2017/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ingurumen 

    iz. Ekologian, izaki bizidunen garapen eta jardueran eragina duten egoera eta faktoreen multzoa. Autobideek kalte handiak egiten dizkiote ingurumenari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ingurumen.

    1. (Det., precedido de gen.). Aproximadamente, más o menos. v. inguru (I, 4). Bogatu zuten ondoan hogoi eta bortz edo hogoi eta hamar bidarten ingurumena. TB Io 6, 19. Laur ehun eta berrogoi eta hamar urtheren ingurumenaren buruan. TB Act 13, 20.

    2. (VocBN -> Dv y A, H), ingumen (Hb ap. Lh). Alrededor(es). “Alentour” Dv. Khondetarra ingurumen guzian aiphatua da. Prop 1900, 71. Gazteagoko eta berdin khartsu direnak, bere ingurumenerat Mill-Hill-dik bilaraziak baditu. Prop 1906, 64. Ingurumeneko haurrentzat altxatuak diren eskola xeheagoetan. Ib. 73. Bil daitezela [zuhur-hitzak] eta ingurumenean aipha, hedatuko dire. Lander RIEV 1908, 624. Haren gostuko ez zen ingurumenetan gizonik, bera bezain ederrik eta zentzudunik. Lf Murtuts 29. Ez dugu ahantzi behar, toki hortan eta ingurumenetan arrotz hainitz bazela kokaturik. Lf CEEN 1973, 129.

    Sinonimoak: iz.

        [ingurunea]: inguramendu, inguru, ingurugiro, ingurumari, ingurune, bornu Bizk., ingurina Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. alrededores, afueras, cercanías (2) iz. (Ekol.) (sing.) medio ambiente
    fr (Biol.) (Ekol.) (sing.) environnement, milieu
    en (sing.) the environment
    port (1) arredores (2) iz. (Ekol.) (sing.) meio ambiente

    Ingurumenaren nazioarteko eguna, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna da. Ekainaren 5ean ospatzen da. (Wikipedia)

    ingurumen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 10:46 pm on 2017/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    trapaila 

    iz. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria. (Anjel Lertxundi)

    Trapaila, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2005-05-05)

    Sautrela-koek nire gustuko hitz bat eskaturik, trapaila aipatu nien. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria edo trapaila. Estropadetan arraunlari trebatuenek nahi izaten duten itsas zabaleko giro aldakor bizia. Zarauzko gazte batzuek beren asteburuetako girora ekarritako hitza: «Trapaila polita zebilek gaur!». Hitz zahar berritua, testuinguru arrantzale batetik parranda-girora ekarria.

    Xuxen-ek ez dit onartzen. Testu idatzien corpus-ek ez dute jasotzen. Ez da Orotariko Euskal Hiztegia-ko 125.987 hitzen artean ageri. Baina bizi-bizi dago kostaldean. Akademiek, hiztegiak, corpus-ek ezin jaso dezakete hizkuntza bat bere osotasunean. Zorionez. Bestela, akademiak, hiztegiak eta corpus-ak batere trapailarik gabeko itsaso hil baten deskribatzaile huts genituzke.Hizkuntza bizi batek, arraunketa sasoitsua egingo badu, trapaila behar eta nahi, hori da kontua.

    Sinonimoak: iz.
    [trapaila] : itsaskirri

    Beste hizkuntza batzuetan (Word Reference hiztegiak):

    es marejadilla (propiciada por el viento que surge repentinamente)
    fr houle, légère
    en wave movement, undulation
    port marejada, marulho

    Trapaila garaiotan arrantzuan ibiltzeko haina gogorik biltzen badugu, bederen. [Trapaila garaiak, Hasier Etxeberria (Alua Mundua!, 2015-11-09)] (Zuzeu.eus)

    trapaila (Argazkia: Alua mundua!, zuzeu.eus)

     
  • Maite 11:57 pm on 2017/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    trapailu 

    adj. Aiurri txarrekoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    trapailu (-all- G-azp ap. Gte Erd 212). Irritable, de mal carácter.

    Sinonimoak: iz.
    [aiurri txarrekoa] : suminkor, haserrekor

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es irritable, de mal carácter
    fr irritable, irascible; personne qui a un mauvais caractère,
    en irritable, (informal) grouchy; person who has a bad character
    port avinagrado(a), envinagrado(a); pessoa de mau caráter; irritável, irritadiço(a)

    Trapailu halakoa!

    trapailu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:39 pm on 2017/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    petrikilo 

    iz.  Sasimedikua. Petrikilo batek konponduko dizkio hezurrak. Mediku, sasimediku eta petrikiloak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [sasimedikua]: jainko txiki, sasimediku, sendalari, enplastero Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. iz. curandero, -a, matasanos, mediquillo, -a
    fr iz. guérisseur, -euse
    en iz. quack (doctor)
    port iz. curandeiro, -a

    Gipuzkoako petrikilo bati jarritako isunak herri jakintzaren eta medikuntza ofizialaren arteko harremanari buruzko eztabaida jarri du mahai gainean. Sasi-zientziak salatzen dituztenek txalotu dute debekua, baina badira, zientziatik ere, mendeetako ezagutza bat galduko den beldur direnak. [Aho biko belarrak, Edu Lartzanguren (Bizigiro, 2017-06-02] (Berria.eus)

    petrikilo (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 8:17 pm on 2017/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebasgo 

    iz.  Ohointza, lapurreta. Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ebasgo. v. ebasko.

    ebasko (L, B; Urt III 6, Dv, VocB), ebasgo (-tsgoa det. Ht VocGr 438; A), ebaskoa (SP (-tskoa det.), H), ebasgu, ebasgua, ebaskua, epaskoa (det. SP). Ref.: A; Izeta BHizt.

    Robo, hurto. “Gaur ebaskoa egin dute” Izeta BHIzt. “Ebasko haundia izan da” Ib. En Lar Sup (recogido tbn. por Harriet) se encuentra la forma esparko, debida sin duda a una mala lectura del ej. de Axular (v. infra). v. lapurreta, ohointza.

    Tr. Documentado en textos alto-navarros y septentrionales no suletinos. Las formas con -sk- (sobre todo ebasko(a); epaskoa en Axular y Etcheberri de Sara, ebaskua en AR) son más empleadas que las formas con -sg- (ebasgo en Duvoisin, Leon, Lafitte, F. Irigaray (136) y A. Irigaray, ebasgua en Arbelbide, ebasgu en Hualde).

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

        [ohointza]: harrapakeria, harrapaketa, lapurreria, lapurreta, ohoingo Ipar., ohointza Ipar., ohorgoa Ipar., ebasketa g.e., arrobatze Ipar. g.e., ohoinkeria Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN/Ipar.) robo, hurto
    fr iz. vol ; pillage
    en iz. theft; [eraikinetan, etxeetan] burglary, housebreaking; [dendetan, bankuetan] robbery
    port iz. roubo, furto

    Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten. (Hiztegi Batua)

    ebasgo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:32 pm on 2017/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    astapotro 

    adj./iz. Lgart. Astakeriak egin edo esaten dituena. Ik. astakirten. Astapotro halakoa! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    astapotro (V-gip, G), astopotro (V-gip). Majadero, bestia. “So, soburro” PMuj. “Astapotro […] astopotro […], bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan” Elexp Berg. “Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk” Ib. “Segun eta nola esaten den izan daiteke ausarta edota kaskajoa” Ib. Ik. astakerten” Elexp Berg. v. astapito.

    Sinonimoak: izond. beh.

        [astakirtena]: aker, astakaiku, astakirten, astakume, astalapiko, astaputz, astazakil, asto, astotzar, mandotzar, astaña Ipar., astakilo Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (lgart.) burro, -a; bruto, -a; bestia
    fr izond. niais, -e ; imbécile, abruti, -e
    en izond. stupid; clumsy; dope, half-wit
    port izond. (lgart.) burro, -a; bruto, -a; besta

    Astapotro halakoa! (Hiztegi Batua)

    astapotro (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 11:45 pm on 2017/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    txikierdi 

    iz. Edukiera-neurri zaharra, txikiaren erdia, hots, pinta erdiaren laurdena balio zuena. Mahai baten aurrean txikierdiko botila ardoarekin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txikierdi (G, B ap. A), txikerdi (V, G ap. A).

    “Medio chiquito, equivalente a un octavo de litro” A. “Un octavo de litro” Ib. Oraiñ guazen, gusto badezu, Andres, txiki-erdibana eratera. Moc Damu 30. Yezarri ta txikerdi bana ardao zuri garbituta, eskekuak agindu eban ekarteko maira txorixo egosi bana. Kk Ab II 58. Guztizko umore ederraz txikerdi batzuk paparlepo bitartera ustuten. Ib. 96. Antxen negon ba, txiki erdi baten kondarrai txurrut egin edo ez egin. Alz Burr 32. Txikierdi bat artzea eskeñi zion kaieko goiarro nagusiak. Anab Poli 47.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. medio chiquito [octavo de litro]

    Antxen negon ba, txiki erdi baten kondarrai txurrut egin edo ez egin. Alz Burr 32 (Orotariko Euskal Hiztegian)

    txikierdi (gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel