Recent Updates Page 248 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:21 pm on 2017/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    biodibertsitate 

    iz. Biziaren barietatearen neurria. Zehazkiago, biodibertsitate genetiko, biodibertsitate espezifiko eta ekosistema-biodibertsitatea bereiz daitezke, bizidunen hiru alde nagusiak aintzat hartuz: geneak, espezieak eta ekosistemak. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [biodibertsitatea] : bioaniztasun (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es biodiversidad, diversidad biológica
    fr diversité biologique, biodiversité
    en biodiversity, biological diversity
    port Ecol biodiversidade

    Biodibertsitatea, bioaniztasuna edo dibertsitate biologikoa ekosistema batean, bioma batean edo planeta oso batean bizi-formek duten aniztasun-maila da. Askotan, kontzeptu hau erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko. Bereizkuntza naturalaren eta izaki motek irauteko dituzten mekanismo genetikoen ondorioz, Lurreko bizitza dibertsitate handikoa da; eta dibertsitate hori ezinbestekoa da, bizia izango bada, eta ezin ordezkatuzkoa da, hura galtzeak hondamena baitakar. Biodibertsitatea ez da berdin banatzen Lurrean; badira eremu batzuk, tropikoak batez ere, bizi-moten dibertsitatearen aldetik goi-mailakoak direnak. [Bioaniztasun, Wikipedia]

    biodibertsitate (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:06 pm on 2017/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    sast 

    onomat. Sastadaren onomatopeia. Ik. zazt. Sartu zion labana, sast, sabelean. Sast, moztu diot txortena. Erle bat belarri gainean jarri zitzaion, eta sast, eztena sartu zion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sast] : plast!, sast!, zapart!, danba! (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. ¡zas!
    fr vlan onomatopée, paf interj
    en (US dated) gee whiz! interj
    port excl fam zás

    Sartu zion labana, sast, sabelean. (Hiztegi Batua)

    sast (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:32 pm on 2017/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    garako 

    adj. Pertsonez mintzatuz, heldutasunera iritsi dena.

    Sinonimoak: izlag. g.e.

        [garerdikoa]: garerdiko Bizk.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. adulto, -a; maduro, -a; desarrollado, -a
    fr izlag. adulte, -a; mûr
    en izlag. adult, mature
    port izlag. adulto, -a; maduro,

    Amezketar gizaseme garakoa. (Hiztegi Batua)

    garako (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:33 pm on 2017/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    xaberama 

    iz. Ik. dortoka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [xaberama] : dortoka 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (L) tortuga ➥ dortoka
    fr tortue
    en [lehorrekoa] tortoise; [uretakoa] turtle
    port tartaruga

    Xaberama mantso baino mantsoago zihoan.

    xaberama (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2017/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    malgutasun 

    iz.  Malgua denaren nolakotasuna. Zumearen edo altzairuaren malgutasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    malgutasun (SP (sin trad.) >  A, Lar, Dv, H), malgotarzun (Arch ap. DRA).

    1. “Blandura” Lar. “Souplesse, mollesse” Dv. “Urrit-ileak malgutasun gehiago du ezen ez maiatz-ileak, la laine d’octobre a plus de mollesse que celle de mai” H. “Flexibilidad, balndura” A. Theresaren larruak sekula izan ez zituen eztitasun bat eta malgutasun bat hartu zituen. Mde HaurB 63.

    2. (Lar, H). “Mansedumbre” Lar.

    Sinonimoak: iz.

        [bihurkortasuna]: beratasun, beraztasun, biguntasun, bihurkortasun, guritasun, samurtasun  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. flexibilidad, blandura
    fr iz. malléabilité, flexibilité, souplesse, mollesse
    en iz. flexibility; suppleness
    port iz. flexibilidade, brandura, moleza

    Zumearen edo altzairuaren malgutasuna. (Hiztegi Batua)

    malgutasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 10:53 pm on 2017/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    enda 

    iz. 1 iz. Arraza. Europako lurretan bi giza enda, bata bestearen ondotik, hazi eta zabaldu ziren. Gosete Handiko urte izugarrietan irlandar enda hiltzera zihoan. Enda oneko zerria. 2 iz. Leinua. Garrotarren endako azken umea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [arraza]: arraza, aria Zub., abenda g.e., gizenda zah.
        [leinua]: askazi, familia, leinu, kasta beh., hazi jas., adreri g.e., etxadi g.e., etxalde g.e., gizeli g.e., jatorri g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. raza, casta; especie (2) linaje (3) junt. (B) (herr.) y
    fr (1) iz. [arraza] race, caste (2) iz. [leinua] lignage, lignée
    en iz. race; caste
    port (1) raça; espécie (2) linhagem

    Europako lurretan bi giza enda, bata bestearen ondotik, hazi eta zabaldu ziren.  (Hiztegi Batua)

    enda (Gaurko Hitza, Domeinu publikoa)

    Save

    Save

    Save

     
  • Maite 7:08 pm on 2017/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziberespazio 

    iz. Internetek eta ordenagailu-sareek osatutako alegiazko lekua.  (Euskalterm Hiztegi Terminologikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ciberespacio
    fr cyberespace
    en cyberspace
    port ciberespaço

    Botxotik ziberespaziora blogak 10 urte bete ditu gaur. Zorionak, Iñaki!

    ziberespazio (Argazkia: Botxotik ziberespaziora, José Alberto Ubiernaren oparia)

    Save

    Save

    Save

     
    • Iñaki Murua 7:18 pm on 2017/05/15 Permalink

      Eskerrik asko, Maite.

      Portzierto, argazkia blogean badago ere, José Alberto Ubierna lehengusuaren oparia da.

    • Maite 10:36 pm on 2017/05/16 Permalink

      Opari polita! Aldatu dut. 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel