Recent Updates Page 250 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 pm on 2017/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    gauzatu 

    iz. 1 da/du ad. Gaitu. Denborarekin, hazi zinen eta gauzatu zinen zeure kasa bizitzeko. 2 da/du ad. Gauza-izaera eman edo hartu; asmo edo ideia bat besterik ez denari izatasuna eman. Gogoa da uste eta asmoak mamitzen eta gauzatzen dituena. Asmo eder horiek zertan gauzatzen diren ikusi arte. Hitzarmeneko puntuak gauzatzeko pausoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gauzatu (V-gip ap. Iz ArOñ).

    1. Hacerse apto, capaz. “Gauzátuko dan, si (un enfermo) se hará capaz (para un trabajo)” Iz ArOñ. Erantzun au emateko ausardi ta kopetik ez badezu, oraindik etzera gauzatu dantza loturako. MAtx Gazt 69. Baña gero azi ziñan. Gauzatu ziñan ama gabe ta zerekixa bizitzeko. Ib. 18 (v. tbn. 66).

    (v. gauzaeztu). Indar barik geratu / ta biotzberatu. / Baibena ezin lotuz / anparu beartu, / osoan ez gauzatuz / eriotzeratu. Ayesta 101.

    2. Realizar(se). Gogoa da, gura, uste eta asmoak mamitzen eta gauzatzen dituena. MEIG VI 78. Jaupa-k gehienez ere, jaupari-ren bitartez harrigarrizko jaupaleme bat gauzatu zuela euskal poesian. MEIG VII 38. En DFrec hay 8 ejs.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gaitu]: gai egin, gaitu
        [gauzatasuna eman]: bururatu, egikaritu, egin, exekutatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. capacitar(se), hacer(se) capaz, preparar(se) (2) da/du ad. plasmar(se), elaborar(se), realizar(se), llevar a cabo, materializarse, ejecutar(se), cosificar
    fr (1) da/du ad. (se) doter, (se) former, (se) donner les moyens (2) da/du ad. (se) réaliser, (s’)exécuter, (se) matérialiser, (se) concrétiser
    en (1) da ad. to materialize, to take form; to come true; to become reality; to come to fruition (2) du ad. to realize, to carry out; to give expression to; to achieve, to fulfil; to bring to fruition
    port (1) capacitar-se (2) modelar-se, moldar-se, materializar-se, executar

    Azkar ikusiko dugu elkar, denok erabakitze eskubidea gauzatzen. [Anjel Oiarbide, Berria.eus]

    gauzatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2017/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaldan 

    iz. 1 adj. Funtsik gabea, ganorarik gabea. Ik. txepel. Zer esango dute nigatik?, txaldan, gatzgabe edo lelo bat naizela. Ez dut esan nahi Baroja Napoleonen neurrikoa dugunik literaturan; ez da ere, ordea, edozein idazle txaldanen parekoa. Izadi horrek berak egin ditu ardiak hain otzan eta txaldan. 2 adj. (Gauzez mintzatuz). Irakurle argia inoiz makurtu baldin bada lerro txaldan hauek irakurtzera… (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [purtzila]: purtzil, txepel (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, turulato, -a, zopenco, -a, lerdo, -a, embobado, -a, tonto, -a
    fr étourdi, distrait
    en absentminded, scatterbrained
    port abestalhado(a)

    Zer esango dute nigatik?, txaldan, gatzgabe edo lelo bat naizela. (Hiztegi Batua)

    txaldan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:47 pm on 2017/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    erasokor 

    adj.  1 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, erasotzeko joera duena. Gaizki heziz gero, berez mantsoa den txakurra erasokor bihur liteke. Nagusiak erruki barik bidali zuen, lanpostu hartarako pertsona erasokorragoa behar zela eta. || (Gauzez mintzatuz). Euskararen kontrako politika erasokorra. 2 (Adizlagun gisa). Erasokor hurbildu zitzaion. 3 adj. Kirolariez mintzatuz, aurkaria gainditzen behin eta berriz saiatzen dena. Atzealdean jokatzen duten jokalariak erasokorrak dira. || Joko zuzena, bizia, erasokorra ikusteko aukera izango da. Futbola Ingalaterran erasokorragoa da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erasokor. Agresivo. Aiek gure kontrarioak ziran. Beraien izkuntza oso gordiña eta erasokorra zan. AZink 68.

    Sinonimoak: izond.

        [oldarkorra]: oldarkoi, oldarkor, oldartsu Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. agresivo, -a, acometedor, -a
    fr agressif
    en aggressive, pushy
    port agressivo(a)

    Le Pen erasokor agertu da, eta Macron lasaitasuna transmititzen saiatu da (berria.eus)

    erasokor (Argazkia: Eric Feferberg, EFE)

     
  • Maite 11:35 pm on 2017/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahiez 

    iz.  Zerbait nahi ez izatea; gogoko ez den zerbaitek edo norbaitek eragiten duen sentimena. Oheratu zen erregina bihotzeko nahiez handiarekin. Ba al da, ezkontzeko, nahieza baino eragozpen handiagorik? || Lanpostu batean nahiezik dagoena. Nahiezik eta muzinka. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [guraeza]: guraez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. contrariedad, disgusto
    fr contrariété
    en setback
    port contrariedade, desgosto

    Nahiezak edo atsekabeak dauzkadanean baino ez naiz hona etortzen. (Elhuyar hiztegia)

    nahiez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 10:24 pm on 2017/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    mozio 

    iz. Batzorde erabakitzaileetan, kide batek edo gehiagok egiten duten proposamena. Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat onartu dute legebiltzarkideek. Alderdiak mozio bat aurkeztu du. Zentsura-mozioa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Pol.) (Zuz.) moción
    fr motion
    en motion
    port moção

    Alderdiak mozio bat aurkeztuko du. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mozio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 10:53 pm on 2017/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldarrikatzaile 

    adj. Zerbait aldarrikatzen duena. Euskal selekzioaren aldeko jai aldarrikatzailea izango da biharkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. reivindicativo, -a, reivindicatorio, -a
    fr (que reivindica) revendicatif
    en (que reivindica) rescindable adj
    port adj reivindicativo(a)

    Giro aldarrikatzailea nagusitu da gaur kaleetan.

    aldarrikatzaile (Argazkia: Twitter, #maiatzak1)

     
  • Maite 10:58 pm on 2017/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezabagoma 

    iz.  Idatzitakoa-edo ezabatzeko erabiltzen den gomazko atala. (Hiztegi Batuan, “borragoma”). Euskalterm hiztegiak “borragoma” hitza hobesten du.

    Sinonimoak: iz.

        [goma]: goma, borragoma Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es goma de borrar
    fr gomme
    en (UK) rubber, (US) eraser
    port borracha de apagar

    Lantegian, kutxa irekien erdian, hantxe agertu zen Max bere traste guztiekin: Canson papera; ezabagoma, irasagarra bezain lodia; erregela laua; koloretako arkatzak – gorroto zituen errotuladoreak -. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezabagoma (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel