Recent Updates Page 252 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:22 pm on 2017/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxin berlindar 

    iz. Autoen abiadura moteltzeko goragunea. (Berria.eus)

    Sinonimoak: iz.
    [Bide-zoruaren luzetarako profilaren aldaketa zakarra, ahurgunea beherantz duena] : sakangune (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cojín berlinés
    fr coussin berlinois
    en Berliner cushion

    Ez gara deus berria asmatzen ari: semaforoak jartzeak beti murrizten ditu istripuak, eta, errepidean kuxin berlindarrak jarrita [autoen abiadura moteltzeko goraguneak], ezbehar asko saihestuko ditugu.  [Autoen gainetik, hiritarren segurtasuna bermatu behar dugu, Armando Cuenca. Iruñeko Udaleko Mugikortasun zinegotzia (Berria, 2017-04-20)]

    kuxin berlindar (Argazkia: circulaseguro, FlickrCC)

     
  • Maite 7:48 pm on 2017/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    enbarazu 

    iz. Oztopoa, traba. Ik. behaztopa; behaztopagarri. Gure salbaziorako enbarazu eta eragozgarri diren gauzak. Ez zion enbarazurik sortu nahi izan. Enbarazuan zaudete. enbarazu egin Traba egin, eragotzi. Enbarazu egiten zioten inguruan zituen paper, argazki eta traste guztiek. Enbarazu egiten dioten arropak erantzi, eta uretara bota du bere burua. || Ez dizu enbarazu handirik egingo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    enbarazu, enbrazu (H), enbarazo, enbrasu (VocBN, Gèze), enberazu (-su V-arr ap. Totor Arr), enbresu (T-L), enbazo, enbazu.

    Estorbo, molestia; problema, dificultad. AxN explica estakuluak (51) por enbarazoak. v. traba, oztopo. Matrimonio santuko inpedimenturik edo enbarazurik batere bage. OA 79 (78 enbarazo). Duten enbarazu handi batetik libratuak izan behar dutela. He Gudu 165. Au de enbarazo andi bet billetzeko bekatorek beren erremedioa (Ororbia, 1758). ETZ 94. Ken enbarazo guziak. Cb Eg II 118. Munduko egitekuen enbrasiak. CatLan 3. Bizitze mortal hunen enbrazuen erdian. Brtc 19. Sei errialegaz paguba niri egin? […] Suba, ta enbarazuba, nun dira? Mg PAb 75. Gure salbaziorako enbarazo edo eragozgarri badira. Gco I 449. Jangoikuagana juateko daukat enbarazu bat. JJMg BasEsc 282. Munduko enbrazu eta plazer guzietarik. Jaur 168. Hau saltzearekin aldiz enbrazu handi gabe / Umedun behi baten naiz betan egiñen yabe. Gy 15. Fortifikaurik zeukan / moruak basua, / baña libratu zuen / ango enberazua. Afrika 127. Zuen atsekabeak, zuen enbrazuak. Arb Igand 177. Enbarazoa bakarra ez; min ere ematen asi [koxkorra]. JAzpiroz 42. v. tbn. Auspoa 39, 135. Enbrazu: Dh 2. JesBih 456. MarIl 47.

    enbrasu, enbarrasu. Perplejidad, confusión. Debozionezko pratika-mulzu handi batek kausa diezazun nahaskeriarik edo enbarrasurik. He Gudu 137. Bere enbrasuan, itzuli zen pintatzailea Santa Teresaren alderat. Ducq 328.

    Sinonimoak: iz.

        [oztopoa]: debeku, eragaitz, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, trabagarri, behaztopa Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., trebukagarri Ipar., destorbu Ipar./Naf., baragailu Zub., epantxu Zub., objekzio beh., behaztopabide jas., behaztopagarri jas., behaztopa-harri jas., atzerabide g.e., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., eragozketa g.e., molestia Heg. beh., baragarri Ipar. g.e., murtzi Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (herr.) estorbo, molestia; problema, dificultad
    en iz. (herr.) nuisance, bother; obstacle
    fr iz. (herr.) embarras, gêne ; obstacle ; difficulté
    port iz. (herr.) estorvo; problema, dificuldade

    Edonola ere, askoz interesgarriagoa –eta premiazkoagoa– da etorkizunera begira ipintzea. Enbarazuan zegoena, norabaiterako bidean baitzegoen enbarazuan; norako bidea(k) d(ir)en hori(ek) jakiteko ordua iritsi dela esan liteke. Eta bidelagunak zein izan daitezkeen argitzen hasteko. [Enbarazutik kendu, Mikel Aramendi (Argia.eus, 2017-04-16)]

    enbarazu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:53 pm on 2017/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kopetilundu 

    ad. kopetilundu, kopetilun/kopetilundu, kopetiluntzen da/du ad. Kopeta ilun ipini edo ipinarazi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kopetilundu, kopeta ilundu. Entristecerse, preocuparse. Beldur zan zerbait esango ziotela […]. Asi zan kopeta illuntzen. Apaol 82. Erabat kopetillundu zan bentaria. “Amohinóse mucho”. Berron Kijote 191.

    Sinonimoak: ad.

        [haserretu]: beltzuri egin, haserretu, jauzi, koleratu, mokotu, muturtu, muzindu, zapuztu, inkoniatu Ipar., koskatu Ipar., muskertu Ipar., samurtu Ipar., beltzuritu g.e., despitatu zah., hiratu zah., irritu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. fruncir el ceño, arrugar la frente; hacer fruncir el ceño, hacer arrugar la frente
    fr froncer les sourcils
    en knit [sb] brows
    port franzir o cenho

    Erabat kopetilundu zen.

    kopetilundu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:15 pm on 2017/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilbe 

    iz. 1 Ehuna egitean, irazkiko harien artetik zeharka pasatzen den haria; ehunean, zeharkako harien multzoa. Ehule trebearen eskuetan irazkia eta bilbea elkarrekin trabeskatzen diren bezala. Bilbea askatu. 2 iz. Irud. Idazkera bikaina da, istorioen bilbea akatsik gabea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [orrazea]: orraze Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [haria, harien multzoa] trama (2) iz. (hed.) desarrollo, evolución (3) iz. (Art. Graf.) trama (4) iz. (Lit.) (Zin.) trama
    fr (1) iz. [ehunarena] trame (2) iz. (Lit.) trame
    en iz. (the) weft, (the) woof
    port iz. trama (2) iz. (de obra) argumento

    Idazkera bikaina da, istorioen bilbea akatsik gabea. (Hiztegi Batua)

    bilbe (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:47 pm on 2017/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    begietsi 

    ad. begietsi, begiets, begiesten du ad. Zerbaiti arretaz eta patxadaz begiratu. Horra zuen eredua; begiets ezazue ongi, eta leialki zarraizkiote. Sartzear ginela, hiria begiesten gelditu naiz lipar batez. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ikusi]: jas.ikusi, begiztatu g.e.
        [kontenplatu]: kontenplatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. mirar, ver; contemplar, considerar (2) du ad. (Erl.) contemplar
    fr du ad. estimer, admirer, observer, scruter
    en du ad. to contemplate, to stare at; to look at, to glance at, to see
    port olhar, ver; contemplar

    Sartzear ginela, hiria begiesten gelditu naiz lipar batez. (Hiztegi Batua)

    begietsi (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:09 pm on 2017/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    lantu 

    iz. Negarra, marraska. Josefen lantu eta negar hotsa aditu zutenean. Negartiak eta lantu-jotzaileak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lantu (Gc ap. A; Lar -> Chaho y H), llantu. Llanto, lamento. Nun asi zan llantu andi bat egiten. Lazarraga 1142r. Izurridunak / asko eukaen llanturik. Ib. 1202v. Llantu eta negar egiten dogula negarrezko erri onetan. Cap 7 (CatLlo 6 llantu). Konberti bidi llantua gozo / konsola bidi mundua. Acto 480. Alako infernuko lantu, deadar ta garraxi samiñetan egun artan an egondu zan. Cb Eg II 167s. Kastigu paregabe onek, nor lantuz ta lutoz beteko eztu? Ib. 141. Semeak gabe gelditzen ziran gurasoen negar eta lantuak. Lard 72. Lantu eta zispuruz zegoala. Ib. 236. Illun, triste, negar eta lantuz betea arkitzen zan. Arr GB 124. Beste batean egingo du bere animaren erditik errukigarrizko lantu au: […]. Otag EE 1884a, 310. Denbora pasatuko lantu triste oek. Ant Ezale 1899, 1b. Ez baida atsegin denbora askoan / olako negar-lantua. Insausti 98. En DFrec hay 5 ejs. de lantu. v. tbn. EZBB I 123. Zendoia 56. Llantu: Arz 22.

    Sinonimoak: iz. Gip. g.e.

        [negarra]: negar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [kexua] (G) llanto, queja
    fr plainte, gémissement
    en complaint
    port pranto, choro

    Josefen lantu eta negar hotsa aditu zutenean.  (Hiztegi Batua)

    lantu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:32 pm on 2017/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkenekoz 

    adb. 1 Azkenik; azkenean. Nola ez aipa hemen, azkenekoz, beste lekuko baten errana? Bilatzen du zazpi herritan; azkenekoz atzematen du urrun. 2 adb. Azken aldiz. Hilabete da azkenekoz aitortu nintzela. Begiratu nizun behin eta azkenekoz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [azken aldiz]: azkenez g.e. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es por última vez
    fr dernière fin
    en for the last time

    Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. [Ez adiorik, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2017-04-16)] (Berria.eus)

    azkenekoz (argazkia: Joxe Aranzabal, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel