Recent Updates Page 296 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 pm on 2016/06/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ñaka 

      iz. 1. Keinua, bereziki isekazkoa. Bera adoratzeko ñaka egiten zioten. 2. (GN) Jokaldi makurra, azpijokoa, iruzurra. Salerosian konpondu ziren, baina batak bertzeari sarian -aka egin zion. 3. (arrt.) Koitoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. gesto, especialmente de burla (2) iz. (GN) jugarreta, engaño, mala pasada (3) iz. (arrt.) coito (4) iz. mordisco
    fr (1) iz. grimace (2) fam sale coup (3) coït (4) (mordedura) morsure;
    en (1) gesture (2) dirty trick (3) coitus, intercourse (4) bite
    port (1) gesto (de chacota) (2) fam jogada, trapaça (3) coito (4) mordida

    Entzun:

    Gosez hamikatu kabala meharrek emaitza nasaia ñaka-ñaka irentsi zuten; laster, auhentxo ahulak baizik ez ziren aditu. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hasierako plana zen ezen, gelakoak goren puntutik gertu zeudela, ustekabean ni aterako nintzela armairutik, ñaka-ñakan aritzeko gogoz lehertzen. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ñaka (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:15 pm on 2016/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabarra 

      iz. Ala, ibai-untzia, normalean merkantziak garraiatzeko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    gabarra (V, G ap. A; Urt III 267, Lar, H), kabarra (AN-gip-5vill ap. A; T-L), gabar (Hb ap. Lh). Gabarra. Cf. VocNav: “Gabarrabidea, camino de las gabarras”. Irungo ospitale aitzineko kabarraz orai ere errenkuratzen gara jendeak Franziako aldetik harturik pasatzeaz (1680). ConTAV 136. Gabarrak eta txalupak eta itsas-ontzi txikiak badabilzke arraunez. Mb IArg II 278. Oñ bata gabarran eta bestea Franziako ur bazterrean jarria. Izt C 123 (v. tbn. 122). Gora ta bera oso astiro eroiezan gabarra astun beteai. Ag Kr 117. Ango nekazari ta arraintzaleak beren kabarrak edukitzen dituzten lekuan. Ataño MLanak 186.

    Sinonimoak:iz.

        [ibai-ontzia]: alatzar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gabarra
    fr gabare
    en barge [boat]
    port Náut gabarra

    Garai berrietara egokitu nahi ez duten sinbolo bat, garai berrietara egokitu ez den klub bat eta garai berrietara egokitu ez den gizarte bat. Horixe guztia erakusten du Athleticek liga irabazi —bosgarrena— eta garaipena gabarra aterata ez ospatzeak. [Bigarren mailako festa, Jakes Goikoetxea (Berria.eus, 2016-06-07)]

    gabarra (Irudia: marca.com)

     
  • Maite 6:40 pm on 2016/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    betegin 

    izond. Hutsik, akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal hiztegian

    betegin (-th- A).

    1. (Adj.). Perfecto, íntegro, pleno, acabado. “Perfecto” A, que cita a Oihenart (pero en éste sólo se encuentra betheginzarre). Nola [Eliza] beita bestalde algargoa bethegin edo perfeit bat beraurtarik. ArmUs 1896, 97. Guk orduan ezkenakien zearo, liburuetan irakurrita beintzat, elizgizon oso betegin batek bear dituen biozketa ta ontasunak zeintzuk diran. A Itzald II 70s. Domingo Agirre-ren azken-naia gogoratuta, apaiz oso betegin baten egikizuna bikoitza dala esango nuke. Ib. 78. Nere ustez, onela gauza biribilla ta betegiña gelditzen da. Or Y 1933, 418. Betegiñak (guziz onak) izan zaitezte, zuen Aita zerukoa betegiña dan bezela. Ir YKBiz 127. Ikaslea ezta irakaslea baño areago; ikasle betegiña (guziz ona) bada, bere ikaslea añakoa izango da. Ib. 135. Zergatik emakumearen oroipenak behar izan zuen hain betegina, hain akats-gabekoa zen ereti hori ilundu eta eragabetu. Mde HaurB 30. Haur baten gorpu mendre, bere ahultasunean hain hukigarria zenaren ordez, neska baten gorputz betegina eskainiko zuela haren soari. Ib. 37. 1588. “Emazte Betegiña”-ren [= “La Perfecta Casada”] eta “Kristoren Izenen” lenengo atalaren len-argitaraldia. Gazt MusIx 58. Hainbat lasterren adierazteko, labur-beharrez zebilen beti Orixe, eta labur-beharrez ibili gara haren ondotik genbiltzanok, biribiltasun betegin baten bila. MEIG V 133.

    2. (Vb.). Perfeccionar. Landaren hirodurak eta hazten dituen aberen gorotzak bera [landarea] ere hazten dute, eta bethegiten diote ekhoitzpena. “[Elles] perfectionnent sa fertilité”. Arch Gram 92.

    3. (Sust.). Perfección. Oar zaio ere […] zentzuz-bestaldeko sentikizunaz ikuskarietan nabari zaion Egillearen edertasun eta betegiñaren errañuari. Gazt MusIx 168.

    Sinonimoak: izond. jas.

        [akatsik gabea]: biribil, eskasgabe g.e., perfektu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. perfecto, -a, íntegro, -a, pleno, -a, acabado, -a
    fr izond. parfait, plein
    en izond. honest, upright; perfect
    port izond. perfeito(a), íntegro(a), pleno(a)

    Argudio-kate betegin bat baino ez, inolako akatsik gabea.[Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betegin (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:01 pm on 2016/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    folklore 

    (ing.ezko hitza) iz. 1. Herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika, etab.ek osatutako multzoa. 2. Delako multzoa aztertzen duen zientzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    Folklore. Nere itzaldi onetan errijakintzaren edo Folkloren zati bat bakarra azaldu nai nuke. JMB LEItz 90. Gai ontan egin zun lanik bizkorrena “Tresor dou felibrige” da, probenza izkeraren araudia ta iztegia, ta baita erri-yakintza edo folk-lore ere. Or Mi V. Izan ere, ainbeste ta ainbeste kanta zar goxo dira eusko-folklorean Arantzazuri buruz. SMitx Aranz 185. Europar folklore guzietan. Mde Pr 310. Ipuiñetako gaiak, bada, euskal folkloretik edo beste nunbaitetik artuak izan dira geienetan. Vill in Bilbao IpuiB 6. Guzti ori agiri da oituretan, izkuntzan, literaturan, folklorean, legeetan eta kondairako bizitzan. Vill Jaink 172. Ez ote da hor, nehori kalterik egiten ez dion folklore edo eskualkeria? Herr 22-9-1966, 3. v. tbn. Lab Y 1933, 254. BEnb NereA 234. MEIG VI 132. En DFrec hay 50 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. folclore, folclor
    fr iz. folklore
    en iz. folklore
    port iz. folclore

    Nortasuna folklore hutsean geratu da New Yorken bizi diren euskaldunen oinordekoengan. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    folklore, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

     

    Ikusi “folklore” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    hautetsontzi 

    iz. Boto sekretuak jasotzeko erabiltzen den ontzi bat da, botoak jasotzen diren bitartean itxi eta botoak zenbatzeko ireki egiten dena. Botoak sartzeko zirritu bat izaten du gainean. (Wikipedia)

    Berria estilo liburua

    hautetsontzi (urna*, hautestontzi*). Kontuz kalkoekin. Jende asko joan da hautetsontzietara*[e.] Jende asko joan da bozkalekuetara. Jende askok bozkatu du.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. urna (electoral)
    fr iz. urne (électorale)
    en iz. ballot box
    port iz. urna

    Prest daude hautetsontziak herri askotan .

    hautetsontzi (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    gazikara 

     izond. Pixka bat gazia (uraren kasuan, ur gazia eta geza nahastean eratzen den itsas ur diluituaz esaten da). Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    gazikara (A, que cita Dv Dial). Algo salado. Ongi xukhatu ez den gasna gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. ligeramente salado (2) izond. [uraz] salobre
    fr (1) légèrement salée (2) saumâtre
    en (1) slightly salty (2) salty
    port (1) ligeiramente salgado (2) salobro(a)

    Entzun:

    Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe). [moldatua]

    gazikara (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:32 pm on 2016/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kui 

    iz. 1. BOT. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa. Herrestaria edo igokaria da, lore handi eta horiak ditu eta izen bereko fruitua ematen du. Jatorriz amerikarra da eta hainbat barietate bere fruituengatik kultibatzen dira (Cucurbita pepo). 2. BOT. Delako landarearen fruitua, giza elikadurarako, edo maizago, abereak bazkatzeko erabiltzen dena. 3. ZOOL. Ik. akuri. || 2. Ik. sehaska.

    Sinonimoak:iz.

        [akuria]: akuri  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) 1 iz. cobaya, cobayo ➥ akuri (2) iz. (Bot.) Ik. kuia
    fr iz. cobaye
    en iz. guinea pig
    port iz. cobaia

    Kui zuribeltzak maite nituen, arratoi hezien begi tristeak zituztelako. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kui (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel