Recent Updates Page 295 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:35 pm on 2016/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    artixot 

    iz. Alkatxofa.

    1. BOT. Konposatuen familiako baratze-landarea, braktea mamitsuz estalitako loreburu jangarria duena (Cynara scolymus). 2. BOT. Delako landarearen lore-burua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “alkatxofa”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    artixot (H), artixaut (Urt, Alt Bot 3).

    “Cactos” Urt III 440. “Artixota, artichaut. Neol. orburu (Lar)” H. v. orburu. Farzi zaitzu zure artixautak, eta pasa phala gorria gainean; frigi zaitzu urinian. ECocin 23. Artixaut farzituak. Ib. 57.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [orburua]: orburu, alkatxofa Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) alcachofa, alcaucil ➥ orburu (2) iz. [lore-burua] (Ipar.) alcachofa
    fr (Ipar.) h. orburu artichaut
    en artichoke
    port alcachofra

    Amak artixotak prestatu ditu, ilarrekin. 

    artixot (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:21 pm on 2016/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldeaniztun 

    izond. ‘alde anitzekoa, alde askokoa’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [aldeaniztun] : alde anitzeko, alde askotako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es multilateral
    fr multilateral
    en multilateral
    port adj (Econ & Polít) multilateral

    Batzorde horren zeregina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna zenbateraino ezartzen den ikuskatzea da. Itun aldeaniztun hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen; eskubide zibil eta politikoak aitortzen ditu, eta zenbait mekanismo ezartzen ditu eskubide horiek babestu eta bermatzeko.  Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren 67. urtemuga ospatuko du Arartekoak (Ararteko.net, Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a )

    aldeaniztun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    belaxka 

    izond. Biguna, kemenik edo indarrik gabea. Osasun belaxka. Ahul eta belaxka, tankeraz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [beratza]: bera, bigun, guri, mamor Ipar., beratz L-N, mardo Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. blando, -a, blandengue; fofo, -a; flojo, -a; sin energía
    fr izond. mou, molle, mollasse
    en izond. soft
    port izond. mole, brando(a), despec molengo(a), despec mole, despec (gordo) balofo(a)

    Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irakurtzen egona zen bere gelan, eta orain jaitsi eta dena ergela, axala, belaxka iruditzen zitzaion.  [Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belaxka (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:23 pm on 2016/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    gotorleku 

    iz. Gotor babesturiko leku edo barrutia, lurralde jakin bat babesten duena. Gaztelu eta gotorlekuetan. • gotorleku hegalari. B-17 motako Ipar Amerikar bonbaketari astunei emandako izena (1942). Gero B-29 (1944) eta B-36 (1946) supergotorlekuak eta B-52 (1949) eta B-58 (1956) estratogotorlekuak sortuko ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [fuertea]: zitadela Ipar., fuerte Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. fuerte, fortaleza, recinto fortificado (2) iz. (hed.) baluarte, bastión
    fr (1) iz. fort, château fort, fortification, forteresse, citadelle (2) iz. (hed.) rempart, bastion
    en iz. fort, fortification
    port (1) iz. fortaleza (2) iz. (hed.) baluarte, bastião

    Atxilo hartutakoan giltzapetu zituzten gotorleku berean epaitu zituzten, azkar eta isil-gordeka, garai anker hartan ohi zuten bezala. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gotorleku, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi eta irakurri Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean garai batean gotorlekutzat hartutako baselizaren istorioa.

     
  • Maite 9:21 am on 2016/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    hink 

    [batez ere hinkik [ere] ez ateraesapidean erabiltzen da]: lotsaren lotsaz hinkik ere ez zuen atera bilera osoan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hink (AN-gip-5vill ap. A), hint (L-côte ap. A), hinka (BN-baig ap. A).

    (En oraciones negativas o condicionales). “Mu, nada (refiriéndose a palabras). Inkik eztu erran” A. “Hinkarik eztu erran” Ib. “Ez zuen atheratu hintik (L-côte)” Lander Cor (ap. DRA). v. txint. Nihor ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen kontra. Dv Ios 10, 21 (BiblE hitzik ere egitera). Nehorek ez du atheratzen hintik. Prop 1898, 278. Ia ixilik, ume! […] Inkaik ateatzen badek, mantekak kenduko dizkiat. Lek EunD 28. Auzia trenkatu zen hortikan aurrera, / hiritarrak etzuen hinkikan atera. Xa Odol 150. Nere ezpaiñetatik ez da inkik ere aterako berorren gauzeri far-antza egin naiean edo. Berron Kijote 229. Burua makur eta inkarik esan gabe kendu zizkion lokerak nagusiak morroiari. Ib. 58.

    Sinonimoak: iz.

        [txint]: txint (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (en oraciones negativas o condicionales) mu, nada
    fr (ezezkoetan) rien, pas un mot
    en (baiezkoak ez diren testuinguruetan) (not a) thing, (not a) word; (not a) sound

    Hinkik ez du esan!  (Elhuyar Hiztegia)

    hink (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:35 pm on 2016/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    ike 

      iz. (Ipar.) 1. Aldapa. 2. Mendixka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ike (L (-kh-), BN-arb ap. A; Lar Sup; -kh- Urt I 82, Ht VocGr 399, H), ika (H), ige (Lar Sup > Dv y A, H), iki (H < Ast).

    Cuesta; (fig.) dificultad. Azkue, siguiendo a Pablo P. Astarloa, relaciona con este término el suf. toponímico -ika, frecuente en Vizcaya y Alava, sin mucho fundamento (v. ApV 317). La variante ige (<ige>, tal vez ije en grafía moderna) puede tratarse de una corrupción. Cf. piko. v. ikai. Eta ikhean ioatera bortxatzen. EZ Man I 108. Iñdazu iautstegi eta ikheetan indarra. EZ Man II 124. Hain ikhe xut eta gora batetan. SP Phil 183. Zu ikhean gora sustengatzeko. He Phil 65. Astea da iketakorik gaitzena, zailena. M.A. Iñarra Ezale 1897, 101a. (-kh- SP A, H). Colina. “Ikhez ikhe, de colline en colline” SP. Iaunak gobernatzen nau eta eztut izanen deusen eskasik. / Ikhe bazkatzeko lekhuan han eman nau (Ps 23, 1). EZ Eliç 240 (Interpr?; han puede estar por hark).

    Sinonimoak: ike iz. Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [aldapa]: aldapa, aldats, hegi, malda, malkar, pendiz, aurbera Bizk., patar Ipar./Naf., apit g.e.
    [mendixka]: bizkar, bizkargune, mailo, menditxo, mendixka, muino, menditto Ipar., panttupa Ipar., pentoka Ipar., aldapa Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Ipar.) cuesta, pendiente (2) (Ipar.) colina, montículo, cerro
    fr (1) côte, pente, montée; inclinaison (2) hauteur, colline
    en (1) slope, incline (2) hill, hillock
    port (1) ladeira (2) colina, cerro

    Hamar bat urte pasatu dira ordutik, baina merezi izan du itxaroak, obratu da hitzaren berri emateko testuingururik ederrena: hitzak ike (aldapa) du grazia, eta orain ahal dugu gure ibilbideetan ikean gora eta ikean behera eroso ibili (…). [Hitz magikoa, Angel Lertxundi (Hitz beste, 2001)] (Berria.eus)

    ike (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    itokarrean 

    adb. Itoka. Azpikoek gaina hartu zidaten itokarrean, lasaibiderik eta arnasarik utzi gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    itokarrean (H (G) s.v. ithoka, que cita a Izt).

    1. A toda prisa. “Vengo sin aliento, itokarrean nator (AN)” A EY III 243. v. ITOMENDIAN. Gerorako laga bage estu estuka itokarrean. Izt C 336. Kiklopeak burni mokor malguz tximistak egiten itokarrean dabiltzanean. “[Ils] se hâtent”. Ibiñ Virgil 111.

    2. A punto de ahogar(se). Ittokarrean zegoala, ta aize preskoa artu bear zula esan zion. Or SCruz 46. Nigarrez itokarrean. Or Mi 135. Gaiña artu zidaten, itokarrean, lasapiderik eta arnasik utzi gabe. “Premebant”. Or Aitork 165. A punto de estrangular. Eldu zion itokarrean. Or Mt 28, 18 (Lç ito).

    3. “Itokorren, apuradamente” Asp Leiz.

    Sinonimoak: adlag. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [erabat lasterka]: itoan, ito-itoka, itoka
        [itotzeko zorian]: itoka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. apresuradamente; ahogándose
    en hastily, hurriedly
    port anda-que-anda

    -Hantxe naiz -esan zuen Nelek, apalki eta itokarrean legez berba eginda-, olioz, berdez margoturiko gelatxo batean.  [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    itokarrean (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel