Recent Updates Page 300 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:30 pm on 2016/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bili 

    iz. Antzararen txitoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bili (V-gip; Lcc, Lar, Lar Sup, Izt, Hb ap. Lh), bilio (V-arr-ple; Añ, Izt). Ref.: A (bilio); Etxba Eib.

    Cría de ánade; pato. “Piar el pollo, biliak ots egin” Lcc. “Gansarón, antzarkumea, bilia” Lar. “Pollo” Lar Sup. “Es pollo de pato o ganso” msOch 320. “Ganso, (c.) anzarra; sus pollos (V) bilioak” Añ. “Pollo de pato o de ganso” Izt 55r. “Pato. Bilixak azteko, ur-ondua biar da” Etxba Eib. Buka baiño lenago, leitzarrak etxera / ekaitzean dabiltzan biliak bezala. “Patos”. Or Eus 151.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [txitoa]: txita (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cría de ánade; pato
    fr iz. poussin; canard, cane
    en iz. chick; duck

    Bili eder batzuk ikusi ditugu parkean.

    bili (Argazkia: Leire Narbaiza, CC)

     
  • Maite 10:42 pm on 2016/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    balakatu 

    du ad. 1. Baretu, ematu. Itsasoa balakatu. 2. Norbaiti, harenganik zerbait lortzeko edo, balakuzko hitzak edo keinuak egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

        [baretu]: g.e.anpletu, baketu, baretu, ematu, lasaitu, naretu, deskantsatu Ipar., errexitu Ipar., jabaldu Ipar., ibitu Bizk., trankildu beh., artetu g.e., lañotu g.e., amatigatu zah., apazegatu Ipar. g.e., amondu Ipar. zah., fazegatu Ipar. zah., aplakatu Heg. zah., eregatu Bizk. zah.
        [losintxatu]: losintxatu, ferekatu Ipar., intsentsatu Ipar., lausengatu Ipar., titulikatu Ipar., eder egin Bizk., esneztatu g.e., amainatu Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. halagar, adular, agasajar, regalar; acariciar (2) du ad. aplacar, calmar, serenar
    fr ad. flatter, aduler
    en ad. to flatter
    port ad. bajular

    Rosita Brionesek eta haren amak, andre Pepitak, mimatu eta balakatu egiten zuten. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gau urdinak mortua eta mendi kaskoak balakatu zituen. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    balakatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:07 pm on 2016/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    politurruti 

    izond. Itsusia, polita izateko urruti dela, asko falta duela esan nahi du. Samurtasunez esaten da, ez zentzu txarrean. Haurrei esateko erabiltzen da maiz. (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)

    Aldaerak:
    [politurruti] : politterruti (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. feo, -a (cariñoso)
    fr  izond. vilain, -e ; laid, -e ; moche
    en izond. ugly
    port izond. feio, -a

    Hau politurruti! Nola hasi den dagoeneko hitz egin nahian! (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)

    (…) sinets iezadazu, Santxo, neska “politurruti” ipurnauskari hura Dultzinea Tobosoko zen eta da, erditu zen bere ama bezain sorginduta dagoena; guk usterik guttien dugunean bere benetako itxurarekin ikusiko dugu, eta orduan, bai, aterako da Santxo bizi den gezurretik. (On Kixote Mantxako, Bigarren zatia)

    politurruti (FlickrCC, cjaremk)

     
  • Maite 7:44 pm on 2016/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    biribil 

      1. izond. Puntu edo lerro bat ardatz baten inguruan biratuz lortzen den irudiaren itxurakoa; zirkulu edo esfera baten itxurakoa. Begi biribilak. 200 kiloko harri biribila hogei aldiz jaso zuen. 2. izond. (hed.) Akatsik, hutsik gabea. Bertso biribila. 3. iz. eta izond. Zalantzarik gabea, eztabaidarako biderik uzten ez duena; erabatekoa. Ezezko biribila. Egia biribila. Vinsonek biribilak bota zituen euskaldunen kontra. 4. izond. Kopuruei buruz, maila jakin batetik behera zeroz osatua dena; zenbaki bat biribildu ondoren geratzen den zenbakia. 5. iz. MUS. Lau aldiko konpas osoa betetzen duen nota-irudia. Biribil batek bi zuri edo lau beltz balio ditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [akatsik gabea]: betegin jas., eskasgabe g.e., perfektu zah.
        [osoa]: erabateko, guztizko, oso, osozko, peto-peto, total, konpli Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. redondo, -a, esférico, -a, circular (2) izond. (hed.) redondo, -a, perfecto, -a, completo, -a, íntegro, -a (3) izond. (hed.) rotundo, -a, que no deja lugar a dudas; concluyente (4) iz./izond. (Mus.) [nota] redonda (5) iz. bola, esfera, circunferencia; redondel
    fr (1) izond. rond, -e ; arrondi, -e ; circulaire, sphérique (2) izond. (hed.) parfait, -e ; total, -e (3) izond. catégorique, concluant, -e ; pur, -e (4) iz./izond. (Mus.) ronde
    en (1) izond. round, spherical; circular (2) izond. [ezezkoa, egia] flat; definite; unequivocal, unambiguous (3) izond. [negozioa; bertsoa; lana] complete; excellent; perfect; exact, accurate (4) iz./izond. (Mus.) semibreve
    port (1) izond. redondo,-a, esférico,-a   (2) izond. perfeito,-a, acabado,-a (3) izond.  (hed.) rotundo, -a

    Bi zulotxo biribil zeuden errezel bakoitzean, bidaldietan paisajea ikusi ahal izateko eginak. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    biribil (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “biribil” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 9:32 am on 2016/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    berote 

    iz. Eguraldi beroko aldia. Euskalduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzututakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berote (Dv -> A; Hb ap. Lh, H). Temporada de calor. “Temps chaud, série de jours chauds” Dv. “Saison de chaleur, chaleurs continues. Berote handia, luzea” H. Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikakoa. ES 108.

    Sinonimoak: iz.
    [berote] : beroaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es temporada de calor
    fr temps chaud, série de jours chauds
    en hot season
    port período de calor

    Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa. [Eskuararen hatsapenak (c. 1718), Joanes Etxeberri (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    berote (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:10 am on 2016/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzete 

     iz. Hotz egiten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hotzete] : hotzaldi, izozte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tiempo, época de frío
    fr saison de froide
    en cold season
    port período de frio

    Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa. [Eskuararen hatsapenak (c. 1718),  Joanes Etxeberri (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    hotzete (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:05 am on 2016/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzalaldi 

      iz. 1. Zerbait itzaltzen den denbora edo aldietako bakoitza. 2. Ik. eklipse. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [itzalaldi] : ilunaldi
    [itzalaldi] : eklipse

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. momento de oscuridad; apagón; interrupción, corte (2) iz. periodo de ocaso/decadencia/oscuridad (3) iz. eclipse
    fr (1) iz. coupure de courant, panne d’électricité (2) iz. éclipse
    en iz. darkness; [elektrizitateaz] blackout, power cut
    port iz. blecaute

    EITBk gaur itzaliko du ETBren seinalea Nafarorroan. Itzalaldiak hautsak harrotu ditu!

    itzalaldi (Pixabay, CC0 Public Domain )

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel