Recent Updates Page 309 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:21 pm on 2016/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    berdintasun 

    iz. Berdina denaren nolakotasuna. Legearen aurreko berdintasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [berdina denaren nolakotasuna]: orobatasun, berdingo Ipar., igualitate g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. igualdad; semejanza
    fr iz. égalité
    en iz. equality
    port iz. igualdade

    Berdintasunik eza ikasi egiten da. Argi eta garbi. Baina ez gaitezen geratu esaldi honen alde ezkorrarekin, pentsatu dezagun berdintasunik eza egin baldin badaiteke, modu berean berdintasuna ere egin dezakegula gure egunerokoan. Horra albiste ona. Ohar gaitezen gutariko bakoitzak berdintasuna landu dezakegula; alegia, gizartea osatzen dugun guztiok (erakunde, enpresa, entitate, pertsona…) egin dezakegula zerbait, bakoitzak bere eragin eremuan. Egin behar dugula zerbait. Eta gure inguruari eskatu behar diogula ere zerbait egiteko.  [Berdintasuna, eguneroko lana,  Izaskun Landaida (Iritzia, 2016-03-08)] (Berria.eus)

    berdintasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    txoil 

    1. adb. (G eta GN) Erabat, zeharo. Txoil polita. Borroka hau txoil bukatu baino lehenago. 2. Ik. soil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Naf.

        [guztiz]: alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (GN) del todo, completamente, enteramente, absolutamente, del todo, muy (2) adb. Ik. soil
    fr adb. [guztiz, zeharo] entièrement, complètement, totalement
    en adb. [guztiz, zeharo] completely, totally, absolutely
    port adb. completamente, absolutamente

    Entzun:

    Geroxeago ohartu zen, nonbait, bere aldamenekoa neska txoil polita zela. [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Txoil ergeldu gabeko haur guztiek nahi dutena garbi-garbi erratea bertzerik ez duzu egin zuk, Saioa: zu zara zu lurreko gatza, zu nere arreba bizkia! [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txoil (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:41 am on 2016/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    korroka 

    1. iz. Zurrunga. Lo zeuden korrokan. 2. iz. Korrokada. 3. iz. Igelek eta apoek egiten duten oihu erlatsa. 4. adb. Korrokak eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    korroka adond.
        [korrokak eginez]: korrokaka
    korroka iz.
        [zurrunga]: Ipar.zurrunga, kurrunka Zub., marranga g.e., zurru g.e.
        [korrokada]: korrokada, poker Ipar., aupats Bizk., korroskada Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. ronquido (2) iz. [sabelarena] gruñido, borborigmo (3) iz. eructo, regüeldo (4) iz. croar (5) adb. [sabela] gruñendo
    fr (1) iz. ronflement (2) iz. [sabelarena] gargouillis (3) iz. [korroskada] rot
    en (1) iz. [zurrunga] snore (2) iz. [korrokada] belch; burp (3) iz. [apoek eta igelek] croak
    port (1) iz. ronquido, ronqueira (2) iz. arroto (3) iz. coaxar

    NEU NAIZ

    Neu naiz
    ene bizitzako idazlerik onena
    ene egitez
    ene kausaz
    damu dut
    baina esateko daukadana entzungo bazenu
    ibaia hobeto itsasoratuko litzatekeela deritzot
    meandroetan igelek berdin-berdin
    egingo lukete korroka ilargipean
    maiteminduek errazago sinetsiko lukete gezurra
    egitan

    Bala zeru urdina, Xabier Aldai

    Susa poesia, 1993

     
  • Maite 4:12 pm on 2016/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    urtebetetze 

    iz. Pertsona baten jaiotza-egunetik urtekopuru jakin bat iragan den eguna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [jaiotegunaren urtemuga]: sortegun Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cumpleaños; aniversario
    fr iz. anniversaire [de naissance]
    en iz. birthday
    port iz. aniversário

    Hara, baduzu pista txiki bat nire urtebetetze egunaz oroitu nahi baduzu! [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urtebetetze (publicdomainpictures.net)

     
  • Inaki Agirre 1:42 pm on 2016/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    esondatu 

    ad. Ipar. g.e. Aholkatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    esondatu. Aconsejar, sugerir. “(L; Zby), suggérer” Lh. v. esondu. Sugeak Ebari esondatzen dako / debeku fruitutik har dezan jateko. Zby RIEV 1908, 206. Gehienetan zirtoen jeinu jostagarriak haizatzen bezala ditu esondatu zarpailkeriak [Etxahunek]. Lf ELit 83. Erran beharrak oro adiaraz edo esonda, eta goazen ihesi aintzina. Lf Herr 22-9-1960, 2.

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

        [aholkatu]: aholkatu, aholku eman, kontseilatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) aconsejar, asesorar, dar consejo (Elh.)
    fr conseiller
    en advise
    port aconselhar

    Gero eta urriagoa da gure hiztegia eta hor oinarriturik beti esondatu diet nire ikasleei ez dezatela ezer irakurri ulertzen ez dituzten hitzak idatzi eta hiztegietan begiratu gabe.  (‘Doinu literarioak’ eta ‘Lakrikun-en 10. urteurrena’ ikuskizunak asteburuan, Uztarria.eus)

    esondatu (FlickrCC, JD Lasica)

     
  • Maite 1:48 pm on 2016/03/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    txipatu 

    da/du ad. Blaitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.

    [busti]: busti, basitu, blai egin, melatu Bizk., blai-blai egin, basi-basi egin, mela-mela egin, pelatu Ipar., pelakatu g.e., zipa egin , txipa egin  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txipatu (B (-etu), S; Foix ap. Lh), xipatu (L-ain; H), zipatu (AN-5vill, L-ain, BN-ciz-arb; A Apend), zipetu (B). Ref.: A (xipatu, zipakatu); Lh; Gte Erd 175; Izeta BHizt2 (txipetu, zipetu).

    Calarse. “Zipatu niz (biziki busti) (AN-5vill, BN-ciz-arb)” Gte Erd 175 (junto a zopa egin, pelatu, blai egin, etc., de otras zonas). “Urie ai zuen yautsala ta txipetu ginen” Izeta BHizt2. v. TXIPA EGIN, txipakatu. Xipatua nauk zangoetarik kaskoraino. Barb Piar I 18. Isolak jauts ahala erori dira Larrun eta bertze mendi bizkarrak zipatzen zituztela. Herr 1-10-1959, 1.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. empaparse, calarse
    fr da/du ad. être trempé, -ée
    en da/du ad. to soak, to drench
    port da/du ad. embeber-se, empapar-se

    Ura aurpegian behera jaisten zitzaion irristan, eta, Amaiarekin solasean ari zen bitartean, behin eta berriz pasatu zituen eskuak aurpegitik begiak txipatzen zizkioten euri-xirripak aldentzeko.  [Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo / Fernando Rey / Mikel Vilches (Erein, 2014)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ez zuen berriz karpeta buru gainean paratu; erabat txipatua zegoen: ura lepotik sartu, bizkarretik jaitsi, eta galtzetatik behera ateratzen zitzaion, baita zapata barrenera ere. [Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri / Fernando Rey (Igela, 2011)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txipatu (FlickrCC, Garry Knight)

     
  • Maite 10:47 pm on 2016/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    aske 

    iz. 1. Eragozpenik eza, trabagabezia. 2. Besteren menpeko ez denaren egoera. 3. Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. 4. Zapalkuntzarik eza. 5. Legeak alor jakin batean gizabanakoari beraren nahiaren arabera jokatzeko aitortzen dion eskubidea. Adierazpen-, bilera-, iritzi-, erlijio-, irakaskuntza-, pentsamendu-askatasuna. • askatasun-gradu. 1. ESTAT. Proposizio koantitatibo jakin batzuetan, egindako behaketa-kopuruaren eta estimatu beharreko parametro-kopuruaren arteko diferentzia. 2. FIS. Sistema bat definitzen duten aldagaien kopurua. || askatasun baldintzatu edo baldintzapeko askatasun. ZUZ. Zigorraren azken zatia betetzen ari den zenbait presori bere portaera ona kontuan hartuta ematen zaiona. || askatasun zaindu. ZUZ. Konfinamendu-zigorra duen subjektua epailearen edo eskudun organismoaren behaketapean emandakoa. || behin-behineko askatasun. ZUZ. Prozesatuari egotzitako delitua larria ez denean berbapean edo fidantzapean eman dakiokeen askatasun iragankorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [libre]: libre, lokabe, libro Ipar., solte Heg.
    izond.  [librea]: burujabe, independente, jare, libre, lokabe, libro Ipar., berjabe g.e.
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. libre; independiente; suelto, -a (2) izond. (Mat.) independiente (3) adb. en libertad, libre
    fr (1) izond. libre, indépendant, -e ; dépareillé, -ée (2) adb. en liberté
    en (1) izond. free; independent; loose, unfastened (2) izond. (Mat.) independent (3) adb. free, released
    port (1) livre

    Ia sei urte eta erdiz preso egon ostean, aske geratu da Arnaldo Otegi. Espainian preso politikoak badirela azpimarratu du, eta eurak bakearen aldeko apustua egiteagatik espetxeratu zituztela. Etxetik bertatik, bideo batean gonbita egin du arratsaldean Elgoibarrera joateko eta larunbatean Anoeta belodromora joateko, “independentzia eta presoen askatzea eskatzera”.  [Bakea da bidea, eta apustu horretan sakondu eta muturrera eraman behar da”, Hodei Iruretagoiena – Jon Ordoñez (Berria.eus, 2016-03-01)]

    aske (Arnaldo Otegi espetxetik irten berritan, EFE > Berria.eus-etik hartua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel