Recent Updates Page 310 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:44 pm on 2016/02/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bisest 

    iz. Urtearen ohizko egun-kopurua baino bat gehiago (otsailaren 29a) duen urtea, lau urtez behin izaten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “bisurte”)

    Orotariko Euskal hiztegian

    bisest, bisext, bisexte, bisiesto (Lcc), bisuste, bisusto (V-gip), bisustu (AN-5vill), bixisto, bixixto (Dv), bixixte (Dv), biziztu (G-azp). Ref.: A (bisustu); Gketx Loiola (biziztu); Iz ArOñ (bisusto).

    Bisiesto.Urte biziztuan gauza aundia gertatzen omen dira” Gketx Loiola. Cf. bisisturte, bisurte. Bisexta, urteko 365 egunez goiti diren sei orenetarik egiten da, laur urthetarik laur urthetara. Lç Cal a 1v. Sei oren hek laur urthetarik laur urthetara konplitzen dute egun oso bat eta da bisexte. Harb ẽ 5v. Baldin errestatzen bada partizionearen gaiñeko aldean bia, izanen da bisustetik bigarren urthea. INav 145. Zaharrak amurus direla / bixisto den urtian. AstLas 12. Ala bear ta gaiñera aurten / bisiestoa genduan. Insausti 52.

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [bisest]: bisurte, bisisturte  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bisiesto, año bisiesto
    fr bissextile [année]
    en leap year
    port bissexto

    Urte bisestetan gauza handiak gertatzen omen dira.

    bisest (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:34 pm on 2016/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    kedar 

    iz. 1. Osorik erretzen ez den zerbaitek ekoizten duen gai beltza, partikula txikiz osatua. Kebidean atxikita gelditzen den kedarra. 2. (Ipar.) Behazuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [behazuna]: behazun, gibelmin g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) hollín, tizne (2) (Ipar.) hiel
    fr suie, noir de fumée
    en soot
    port fuligem

    Norbaitek inoiz

    Baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu
    marraztuko balitu leihoaz bestalde
    mareak behera egingo balu iratzargailuaren orratzetan
    kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua
    egunsentiaren helizeak
    itsuen begietan baino biziko ez balira
    bizitzaren esku anorexiara kateatzen gaituen
    ohitura
    baldin zure ahotsak inoiz erdietsiko balu
    gramofono pare bateko pisu atomikoa
    erlojuen ibaiertz baztertuak oroituko banitu
    hiriko orratzak denbora guztia karreatzeko
    eskorga geldiak balira
    edo josteko behebarruak itsuak
    elkar entzun gabe musukatuko balira
    kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua
    baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu
    marraztuko balitu leihoaz honantz gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa!

    Kea behelainopean bezala, Harkaitz Cano (Susa poesia, 1994)

     

     
  • Maite 7:35 pm on 2016/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    blaitu 

    da/du ad. Blai eginda gelditu edo utzi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    blaitu, bleitu. Empapar(se), calar(se). Intza gozoz bleitu itzazu / Biyotz t’arima guzia. Elizondo KristPE 553 (ap. DRA). Kalera, euri jasetan blaitzera. Lab SuEm 180. En DFrec hay un ej. de blaitu.

    Sinonimoak: ad.

        [blai eginda geratu edo utzi]: zopatu, trenpatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. empapar(se), calar(se)
    fr da/du ad. être trempé, -ée
    en da/du ad. to soak, to drench
    port da/du ad. embeber-se, empapar-se, ensopar-se, empapar-se

    Kalera, euri jasetan blaitzera. (Lab SuEm 180. Orotariko Euskal Hiztegia)

    Nahigabeak blaitu zuen lekura begiratu zuen Paulek. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    balitu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:16 pm on 2016/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    autorregulazio 

    iz. Autorregulatzeko ekintza eta horren ondorioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es autorregulación
    fr autoréglage, autorégulation
    en self-regulation
    port auto-regulação

    Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko konpromisoa hartu dute gaur eguerdian 51 hedabidek eta publizitate agentziak, BERRIA barne. Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologiko eta autorregulazio kodea sinatuta, zenbait arlotako neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute: estereotipoak desagertzea, emakumeen ikusgarritasuna eta aniztasuna islatzea… [Abian da publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kodea, Jon Rejado (Berria.eus, 2016-02-26)]

    autorregulazio (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:55 pm on 2016/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txunditu 

    da/du ad. Ohizkoa edo uste ez dena ikusi, entzun edo gertatu delako miretsirik, zur eta lur geratu. Txunditurik utzi ninduen bere edertasunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txunditu (AN-ulz ap. A; Izt 6r, VocCB (V, s.v. arritu) -> Dv (<ch -> V)). Etim. Quizá del cast. tundir, o acaso de aturdir; cf. turditu.

    Asombrar(se), dejar (quedar) atónito; admirar(se), maravillar(se). “Étonner, émerveiller” Dv. “Quedarse estupefacto” A. Tr. Usado desde la segunda mitad del s. XIX por autores meridionales (gralmente. guipuzcoanos); tbn. lo hallamos en Mirande. En DFrec hay 4 ejs. Hitz oek adituta, arritu eta txunditurik, guziak alde banatatik alkarren leian abiatu zitzaiozkan galdez. Arr GB 112. (…)

    Ontzaren / kantu trixtea; eta infernuko / beltz-pilla guziaren negarra, / betoz gau-ibillian, batera, / doiñu naas bat egiñaz / eta senak oro txundituaz. “Que se confundan los sentidos todos”. Berron Kijote 153s.

    Sinonimoak: ad.

        [harritu]: harritu, mira egin, miraritu, zurtu, balditu Ipar., estonatu Ipar., txokatu beh., geldu neol.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. extrañar(se), asombrar(se), sorprender(se), anonadar(se); admirar(se), maravillar(se)
    fr da/du ad. (s’)étonner, (se) surprendre
    en da/du ad. to amaze, to astonish, to astound
    port  surpreender-se, assombrar-se, espantar-se

    Txunditu egin ninduen honek, benetan. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txunditu (Irudia: olahjl2.tumblr.com)

     
  • Inaki Agirre 10:35 pm on 2016/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    seilu 

    iz. Posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen paperezko eranskailu txikia.
    Erdi Aroko segurtasunik eza zela eta, garai hartako posta-hartzaileak ordaindu egin behar izaten zuen kartaren zenbatekoa (pisuaren eta distantziaren arabera ezarritakoa); honek posta-banaketa asko eragozten eta zailtzen zuen. 1653an, Renouard Villayer-ek, seiluaren aitzindari izango zenak, ordainketasistema antolatu zuen: hartzaileak ordaindu beharrean igorleak ordaintzen zuen, eta ordaindu izanaren agiria ezartzen zen kartan bertan. Hasiera batean, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, baina hobetu eta sinplifikatu egin zen eta egungo seilu-sistema sortu eta mundu osora hedatu zen. Euskal Herrirako eginiko seilu bakarrak karlistek Bigarren Karlistadan jaulkitakoak izan dira; Karlos VII.aren bustua azaltzen da bertan. Lehenengo jaulkipena Baionako litografitegi batean egin zen 1873an; erreal bateko seilu urdina zen. Bigarrena Parisko litografi lantegi batean egin zen 1874an; hori ere erreal batekoa zen, bioleta-kolorekoa. Azkeneko biak, berriz, Tolosako litografitegi batean egin ziren 1875ean; bata, erreal batekoa eta marroixka zen eta, bestea, 50 zentimokoa eta berdea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batua

    seilu iz. Heg. ‘zigilua’

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [zigilua]: zigilu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) sello [de correos]
    fr iz. (Heg.) timbre
    en iz. (postage) stamp
    port iz. selo postal

    Batzuek seiluak, txanponak, fosilak edo tximeletak biltzen dituzte; hark, berriz, bere ingurukoen bizien zertzeladak metatzen zituen, taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean, baita arrakasta handiagoaz ere. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Italiako seilua zeramaten lehen astean jasotako bi gutunek. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    seilu (FlickrCC, expo_filatélica_blues)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    tokilabilaso 

    iz. Ipar. Aitonaren aitona.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tokilabilaso (VocBN -> Dv y A).

    “Trisaïeul” VocBN. “Tatarabuelo” A. v. tokilaso, aitabrahiraso. Zonbeit jakintsunek erraten dute, jende itho hetan zirela Eskualdunen tokilabilasoak. GaztAlm 1934, 114. “Père du trisaïeul” T-L. v. tokabilaso.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [aitonaren aitona]: asaba heren, herenaitona, tokilaso Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) tatarabuelo
    fr arrière-arrière-grand-père
    en great-great-grandfather
    port tataravô, tetravô

    Entzun:

    Zonbeit jakintsunek erraten dute, jende itho hetan zirela Eskualdunen tokilabilasoak. GaztAlm 1934, 114. Orotariko Euskal Hiztegia

    tokilabilaso (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel