Recent Updates Page 311 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:22 pm on 2016/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    esteialdu 

    du ad. (batez ere Z) Ondasunak barreiatu, eralgi, irion. Ongi egiten dionak bilauari bere ongia du esteialtzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    esteialdu (S ap. A; O VocPo ->  SP -> Dv), esteali (BN ap. A; VocBN, Dv, H), esteialtu (H + esteiali (BN)), estealdu (S ap. Lh). En SP se encuentra tbn. eztecal- “faite dépérir” con -c- por -i-.

    “Esteialtzea (S), dissiper le bien, le laisser perdre” O VocPo. “Reduire en non valeur des objets fautes de soin, synonyme du verbe deboil” VocBN. “1. devenir misérable, pauvre, malhereux: Aberats zuzun, eta osoki esteali duzu: il était riche, et il [est] devenu complètement misérable. 2. dépenser, dissiper, perdre son avoir, de l’argent. Zerendako esteialthu da gaiza prezius hori: pourqoi a t’on perdu cette chose précieuse? (Uscara Libria, 1839). Syn. galtzea, xahutzea” H. “Disipar, gastar, prodigar” A. Cf. Darric sg. DRA: “Esteial, deterioro, menoscabo”. Cf. esteiari. Ongi egiten duenak bilaunari, bere ongia du esteialtzen eta eskarnio egiten kapareari. O Pr 367. Et’ egin gabez hetan [alhor zabaletan] lanik, / Ikusten nituel’ esteialtzen. O Po 50. Gathiak altxaturazia jan (Hori erraiten da edozuñek bere hun guzia esteialdü dianian). ArmUs 1906, 70 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    [dirua]:  xahutu, eralgi, irion, irentsi (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (batez ere Z) disipar, gastar; despilfarrar, dilapidar, prodigar [bienes, dinero]
    fr gaspiller, dépenser
    en to spend
    port esbanjar

    Ongi egiten duenak bilaunari, bere ongia du esteialtzen eta eskarnio egiten kapareari. O Pr 367 (Orotariko Euskal Hiztegia)

    esteialdu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:55 pm on 2016/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    sunda 

    iz. Usain ezatsegina, kiratsa bezain txarra ez dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sunda (V-ger-ple-arr-oroz ap. A; Añ (V), Lh (L), Zam Voc), suinda (Añ (V)).

    Hedor, mal olor; olor en gral. “Hedor en las vasijas, etc.” Añ. “Heder, […] suinda, sunda izan” Ib. “Lizun-sunda, hedor de moho […]. Izerdi-sunda, mal olor de sudor” A. “Arrañsunda, arrañ usaña” Ag Kr 217n. Uien sundea kendu lei; baina / narruen atsa ez ain arin. Azc PB 362. Alperrak berarizko usaiña euki daroe: alper-sundea. A BeinB 41. [Kale] guztietan sumau neban arrain-sunda edo usaiña. A Txirrist 196. Lixun-sundezko gelatzar illun, / burnizko leio ta atiak. Enb 173. Ardao gozuaren sundea asmau ebeneko. Otx 155. Erriko sukaldeak sunda txarrez betetzen dirala. Zait Sof 191. Sunda guztiak zaldi-txiz-andur egiten yatazak. Larrak EG 1959 (3-6), 230. Odol-usaiña zan [illetxean], eriotz sundea, illurren ta illondoko kirats zakarra. Erkiag BatB 52. Akatsak ditu [gizonen zuzentasunak]; oker-ikusteak, eriste argalak, gogorkeria ta biurri-sundea sarri askotan. Ib. 199. En DFrec hay 3 ejs. de sunda.

    + zunda. (Uso fig.). Ordituta bere aita / diru-sundeagaz. Azc PB 135. Basoetako illuntzen zeru- zundez kutsu. Aurre-Apraiz in Onaind MEOE 773. Jende aundikia, aberats sundezkoa baizik eztu aurkitzen. Alt LB 29. Aizea burruka-sundaz ta oiartzunez bete da. Erkiag BatB 147.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [kiratsa]: hats, kirats, teku, keru Ipar., kirastasun Ipar., antz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) hedor, fetidez, mal olor
    fr puanteur
    en stench, reek, smelly
    port  fedor

    Koordenadak

    Almitza hazten den lekuetan bizi gintezke
    Inoren saihetseko burdinen artean sartu eta itotakoei arnasa nola hozten zaien ikasi
    Ibaiko sunda dute begiok eskuok urriko zeru bat bezala aldatzen gara
    Berariaz dagoz aireportuak gugandik hain urrin laino itsuaz haruntzago
    Ibaiko sunda du saminak ere, ibaitu egiten da oroimena zauriak ibaitu
    Eta bakeak urpetu gabeko lurrotan elkar maitatzera egiten dugu
    Alboan zaitudan egiaztatu koordenadak berritu
    Eta atzokoan loak non lotu gintuen idazten dut
    Idazten dizut jakitearren arrotz ez garen lekuan atzerritar garen
    Urondoan pausatu garen orea lotan bezala ala abantean igaro gehiengoz bozkatu galernen peko
    Erbeste ederra dateke zure bihotza urre gorrizko kaserna
    Baina lurmendatu ezinezko talaiak ditu gure maitetasunak
    Baimendu gabeko eremuak ahora ekartzeko gaitzak diren izenak
    Haitzen gandorrak bezalakoak jitoak daramanarentzat
    Orduan libre ez garela aitortzen diogu elkarri
    Zerbait hiltzen zaigula barruan eta bizi ez gintezkeen herriak habitatzen ditugu

    [Lur bat zure minari, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2001)]

     
  • Maite 2:26 pm on 2016/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    arada 

    iz. (Ipar.) 1. Oihartzuna. 2. Hotsa, bereziki erleek etab. egiten dutena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arada (BN-ciz ap. A; SP – >Dv, H). Eco; ruido, zumbido. “Bourdonnement. Écho. Erleek arada egiten dute” SP. “Ruido producido por la piedra que cae de las nubes” A. Cf. 2 arrada. Aireak ihardasten du kantuaren aradaz, / baita sainduak zerbitzen kantatzeko paradaz. EZ Man I 132. Trunpeta klarak duela habarrotsa ailtxatzen, […] / Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz. Ib. II 53. Errepikatzen dute / maniurez artzainek, / aradari lehiaz / ihardasten larrainek. EZ Noel 54. Izkolaka eman zen errege gaizoa / Bethe aradak zuen lamia zilhoa. “Tout son antre en résonna”. Gy 212. Eskualdunen irrintzina / Deiadar, luze samiña. / Aradaz arada badoha / zelhai mendietan barna. P. Bidart “Eskual-Herria” (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.

        [oihartzuna]: oihartzun, aran Zub., aranots Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (zah.) (Ipar.) eco; resonancia (2) iz. (zah.) (Ipar.) [erleena] zumbido; [txingorrarena] ruido
    fr (1) iz. echo; (hed.) résonance, répercussion
    en (1) iz. echo; iz. repercussion, impact
    port (1) iz. eco m; repercussão

    Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz. Ib. II 53.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    arada (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:53 pm on 2016/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoragari 

    Ik. iraka. iz. BOT. Gramineoen familiako landare belarkara, hostoak estuak eta loreak bukaerako buruxkatan dituena. Laboreen artean hazten da eta erauzten zaila da (Lolium temulentum). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zoragari (V), zoragarri (Lar Lcq 175, LandHizt 369, H), zorakari (V-gip), sorakari (V-gip). Ref.: A; A Apend; Iz UrrAnz (sorakaríxa); Elexp Berg (zorakari).

    Ballico, hierba que nace entre el trigo, y su grano emborracha” Lar. “Joyo, hierba que nace entre los trigos” Ib. “Zizaña” Ib. “Lolloa, zoragarria, ballico” Izt C 45 (en una lista de plantas). “Cominillo o joyo o cizaña” LandHizt 369. “Arvejana, cizaña” A. “Vallico” A Apend. “La hierba que crece entre el trigo con espiga más larga y delgada” Iz UrrAnz. La forma zoragarri es, sin duda, etimológica. Gari solo bateti atera biar dira zalga, olo, zoragari ta bedar dongaak. Mg PAb 196. Erein ditube askok zalga, olo ta zoragari azi txatarak, esan gura dot izen arrotzak, erderiari ostubak. Ib. 196. Etorri zan arerijua eta erin eban zoragarija gari ganian (Mt 12, 25). Astar I app. XII (Lç, Dv, Leon hiraka, He, TB, Echn, SalabBN, Ol, IBk iraka, Ip zalge, Ur lollo, Ur (V) olo, Hual zizaña, Samper olabeor, Ker galbedar, IBe ologaizto). Iraka (lolium) onek izenik asko ditu euskeraz: zalge, zoragari, larbera, orkari ta abar. Ibiñ Virgil 47. v. tbn. Ezale 1899, 148b.

    Sinonimoak: iz.

        [iraka]: iraka, llollo Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cizaña ➥ iraka
    fr  (Bot.) ivraie enivrante
    en (plant) darnel

    Iraka (lolium) honek izenik asko ditu euskaraz: zalge, zoragari, larbera, orkari eta abar. Ibiñ Virgil 47.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    zoragari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 6:15 pm on 2016/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    lagunabar 

    1. iz. Herri xehea. Lagunabarrekoa da. 2. izond. Pertsonei dagokienez, arrunta, gehiengoa bezalakoa. Lagunabarrez bizi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lagunabar (V, G, AN ap. A).

    1. Gente. “Vulgo, pueblo, común de las gentes” A. Guziok alegitan lagunabarrei Yesuk esan zizkien. Ol Mt 13, 34 (Ker laguntaldeari, BiblE jendeari). Jesus iragarlea duk au, ziagoten lagunabarrek, Galileako Nazaretarra (Mt 21, 11). Or MB 181s. Lagunabarrak (las multitudes), mutillaren liraintasuna […] txalotu zuten. Etxde AlosT 77. Zintzarrotsan ibillitako lagunabar guztia ezkongaiak lagunduz joan oi zen elizaraño. Etxde JJ 171. Erriko lagunabar eta zaratazulotik aienatu ziranean […]. Ib. 207. Lagunabar talde ugariak […] galdezka ari dira. Zait Plat 16.

    2. “Neska itza, itz lagunabarra dala (palabra plebeya)” Euzk 1929, 160.

    3. Familiar, conocido. Lagun-abar egin nintzaion, eta aren izketara ernai txoraturik nindagon. ‘Habiéndome familiarizado mucho con el’. Or Aitork 78.

    4. lagun nabar. Cosa conocida. Ez da neronen eragozpena / baiña bai lagun nabarra, / pake lortzeko kendu bear jako / ama askori negarra. Ayesta 39.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. vulgo, gente corriente (2) izond. corriente, común, del montón
    fr (1) despec (plebe) peuple, masse (2) ordinaire
    en (1) masses, common people (2) ordinary, common
    port (1) vulgo, povo   (2) comum, normal

    Entzun:

    Sostean, begiak kriskitinka iltzatu zaizkio lagunabarrean hitzean: lagunabarrean jantzi, bizi eta ibiltzea esaten omen zaio besteen moduan jantzi, bizi eta ibiltzeari. Ez nabarmentzeari alegia. Diskrezioan bizitzeari. «Lagunabarrean bizi izan da, lagunabarrean joan da». Lagunak Orotarikoa begiratu du: gente gisa definitzen du lagunabar. Edo vulgo. Izan daiteke masa ere. Jende artean beste lagun bat gehiago da lagunabarra. [Lagunabarrean, Anjel Lertxundi (Hitz Beste, 2016-02-16)] (Berria.eus)

    lagunabar (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 10:35 pm on 2016/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    xah 

    iz. Persiako enperadorea.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (emperador persa) sha
    fr (rey persa) chah
    en (titre de monarque du Moyen-Orient) shah
    port xá

    Irango kurduek Xah derrokatzen lagundu zuten 1979an, baita autonomia eskatu ere, baina ez zuten lortu. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xah (Wikimedia Commons, Public Domain)

     
  • Maite 6:26 pm on 2016/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    puntapax 

    iz. 2 mm baino gutxiagoko diametroa duen iltze txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    puntapax (G-azp-nav), puntapais (V-gip), puntapaitz (V-gip). Ref.: Ond Bac (puntapaxa); Elexp Berg.

    “Los clavos modernos; los antiguos giltza. Vendrá de ‘punta de París'” Ond Bac. “Clavo de unos 3 ó 4 cm. Erosi puntapaisak listoiak josteko” Elexp Berg. v. parispunta. Arbola bati puntapaxa sartu ta ixpillua an ipiñi zintzilikan. BasoM 128.

    Sinonimoak: iz.

        [iltze txiki buru-zabala]: parispunta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clavo pequeño, punta/alfiler de París
    fr petit clou
    en small nail; wire nail
    port prego prego

    Gainera, Usurbilgo Puntapax kalean geunden, eta nola ez nintzen gogoratuko punta de Paris dagoela guk puntapaxa deitzen diogun iltze klasearen atzean? Kaleak eta ondoko zubiak zergatik ziren Puntapax galdetu nion.  [Laseferra, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-02-14)] (Berria.eus)

    puntapax (Irudia: maderwilonline.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel