Recent Updates Page 312 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:00 am on 2016/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    elasturi 

    iz. (Ipar.) Berriketa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elasturi (-lh- BN-lab ap. A), elasturia, elausturia, elastre (-lh- Dv).

    Palabrería, charlatanería; elocuencia, fluidez. “Arnoak elhasturia eman dako” A. Tr. Documentado en autores septentrionales del s. XX. Ez du elhasturiak asetzen arima. Leon Imit I 2, 2 (Ch hitz hañitzek, Mst elhe hanitxek). Ahotik ateratzen zaizko emazteari elausturia bizian itz larrienak. Zub 43. Alo, alo, zure ezpainetarik elausturia beti burrustan. Ib. 73. Ez gagozke ixilik. Elhasturi bat gaitza jauzi zaiku orori. JE Ber 78. Euskaldun guziek baitakite zer den radium delako zer miresgarria, ez ginuke baitezpada huntaz elasturi luze bat atxiki gogo. JE Med 142. Eguerdi onduan ixil bezein elhastrian dira orai aita xaharretik haste. GH 1936, 320. Elhasturia alferrik gabe kondatu. Herr 11-12-1958, 4. (Sekulako elhasturian). Ez gira zutaz ari, gu… Larz Senper 110. Hari [Hiriart-Urrutyri] baizik ezagutu ez diogun harrigarriko elasturian bazeraman bere solasa. Lf ELit 236. Eta hor zerbait bazen hura, elasturiaz bederen. Eta ez bakarrik elastur[i]az: euskalzale ona zen Harizmendi apez hori. Larre ArtzainE 154. Ezin ixilarazia da gaizoa bere elasturietan. Ib. 291.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [berriketa]: berriketa, berriketaldi, ele-mele, hitz-mitz, tartarika Ipar., txilimala Bizk., ardaila Gip., kalaka Ipar./Naf., kalaketa Ipar./Naf., berrikeria g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) palabrería, charlatanería; elocuencia, fluidez
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    -Zergatik jarri dute xapito hori hor, elizaren ondoan? – gizonak deblauki mozten zuen emaztearen elasturia.  [%100 basque, Itxaro Borda, Susa, 2001] (Egungo Testuen Corpusa)

    elasturia (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:42 pm on 2016/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihoztoi 

    izond. (batez ere Z) Bihoztuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    bihoztoi (S), bihotztoi (VocS, Gèze), bihotzoi (Lecl, Hb ap. Lh, Dv (S)). Ref.: A; Lh Eusk 1919-1920 (I), 79.

    Valiente, valeroso. “Hardi” VocS. “Courageux” Gèze. “Brave, courageux” (S) Lh Eusk 1919-1920 (I), 79. v. bihoztun. Aski bihoztoi zira, deus nai eztüzünik heltzen etzaizüno. “Virilis”. Mst III 57, 1 (Ip bihoztoi; Echve animoso, Ol kementsu; Leon baduzu bihotzik aski). Arimetan ezta banaite batererik, ezi dierri güziak dirade bardin bihotztoi. Egiat 165. Gizon bihotztoienak diradiala hontarzün gehiago ükhen dienak. Ib. 266. Oihü egiten düt zier ere, gizon bihoztoiak. Atheka 176 (en la vers. bajo-navarra ib. 179 bihotzezko gizonak). Debora eta Jahel emazte bihoztoiez, zoinek Jinkoaren popülia etsaietarik libratü beitzien. Ip Hil 8. Pasajes, arraintzari bihoztoien sor-lekua. JE Ber 92. Aitortu behar da Kornubiako jende komuna oraindik ez doala inglesa uztera, berpizleen ahalegin bihoztoi guztiak gatik ere. Mde Pr 263. Ene zorionerako bidean sartzeko aski bihoztoi banintz. Mde HaurB 31s. Irten egunean 96 bioz-pilpira netunan ontzira igotzean, bañan oso bioztoi arkitzen nintxinan. Or QA 52.

    Sinonimoak: izond. Zub.

        [bihoztuna]: adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (batez ere Z) valiente
    fr izond. courageux, -euse ; brave, vaillant, -e, valeureux, -euse
    en courageous, brave adj
    port corajoso(a), valente

    BIHOZTOI NAIZ

    Bihoztoi naiz
    Bakardadearen elasturiak sortutako lekuetan
    Goiztiri lanbrotsuek irakur ezin daitezkeen
    Paper hezeak dirudite
    Ortozik doa nire auhena
    Nik ez dut hilburukorik utziko
    Ez daukadana da daukadan guztia
    Gaur bezalako egun batean galdu nuen sorterria
    Eta harrezkero
    Lur zati bat daramat bihotzaren zuloan

    Hemen gauak lau ertz ditu, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 1996)

     
  • Maite 11:39 pm on 2016/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    karrak 

    1. Zerbait puskatu edo ebaki dela adierazteko onomatopeia. 2. Txingorraren onomatopeia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    karrak (V, AN).

    1. “1.º (Vc), onomat. de la hendidura de un objeto. Karrak entzun nebanean, neuk neure artean: “Batek edo batek katiluren bat ausi aldeusku, […]. 2.º (V-ger, AN), onomat. de la caída del granizo” A. Bere oin azpiko adarra lokatu egin zan eta karrak ots zolia eginaz lurrera jausi zan. Karmengo Amaren Egutegi 1952, 71 (ap. DRA).

    2. (Onomat. del croar). v. klauk. Ara non asten diran igelak korroka egitten, karrak eta klauk. Otx 133.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) onom. onomatopeya de la rotura de un objeto (2) onom. onomatopeya de la granizada
    fr (1) onomatopée (casser un objet) (2) onomatopées de la grêle
    en (1) onomatopoeia of a breaking object (2) onomatopoeia of the hailstorm
    port (1) onomatopéia (quebrar um objeto) (2) onomatopéia da chuva de granizo

    Kankarroei ekin ez ekin barne borrokan nengoela, karrak egin zuen ostatuko ate betiere olioztatu gabeak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karrak (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:35 am on 2016/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ninikatu 

    da ad. Landare batek ninikak atera. Adarra ninikatzen denean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ninikatu (BN ap. A; SP (que cita a Leiçarraga), Lar, Dv, H), ñiñikatu (H).

    1.Brotar en los árboles” Lar. “Bourgeonner, nouer en parlant de fruits” Dv. [Fikotzearen] adarra ninikatzen denean eta hostatzen, badakizue udá hurbil dela. Lç Mt 24, 32 (TB, Dv, Echn, Leon, Or guritu, Ip elkhi, Ol, IBk samurtu). Pikuak beste edozein zugatzek baino goizago pipildu edo ninikatzen dira. A EEs 1916, 304.

    2. (Lar, H). “Enternecer” Lar. “Au fig., devenir tendre, à la façon d’une écorce d’arbre qui va germer” H.

    (Part. en función de adj.). Delicado. “Tierno, blando, ninikatua” Lar. “Douillet, délicat (enfant)” Lh. Debozione oraiño berria eta ñiñikatua dutenentzat. He Phil 328 (SP 326 minbera). Oraiño flakoak eta ñiñikatuak diren bertuten mantenazteko. Ib. 224 (SP 222 samurrak eta ondugabeak). Konszienzia ñiñikatu eta miñbera batena [kastitatea]. Ib. 255

    Sinonimoak: ad.

        [pipildu]: pipildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. brotar, nacer o salir brotes/yemas
    fr da ad. bourgeonner
    en da ad. to sprout, to bud
    port da ad. brotar

    Pikuak beste edozein zuhaitzek baino goizago pipildu edo ninikatzen dira. A EEs 1916, 304. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    ninikatu (Pixabay, dgpr001) CC0 Public Domain

     
  • Maite 9:25 pm on 2016/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotxongilolari 

    iz. Txotxongiloak maneiatzen dituen pertsona.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. titiritero, -a [persona que maneja los títeres]
    fr (1) (el que maneja los títeres) marionnettiste  (2) (de circo) acrobate
    en (que manipula marionetas) puppet master, puppeteer
    port iz. titereiro m, -a

    Iheserako arriskurik ez dela eta saioa ezingo dutela errepikatu argudiatuta, behin-behinean aske utzi dituzte ostiralean atxilotutako txotxongilolariak. [Behin-behinean aske utzi dituzte txotxongilolariak, Berria.eus

    txotxongilolari (DevianArt, by arseniic)

     
  • Maite 10:34 pm on 2016/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    baiduri 

    iz. Baimena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baiduri. “Ensenada de mar” Lar. v. 2 baia. Eraman-ekarriko beren ontziak gordeleku segurua Getariko baiduri garai eta ondigoian daukate. Arr EE 1885b, 471.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [baimena]: baimen, soltura Zub., aprobazio beh., baiezko zah., lizentzia zah., baimendu Ipar. g.e., konjit Ipar. g.e., laudamen Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es consentimiento, permiso
    fr permission, autorisation, consentement ; permis, licence, agrément
    en permission, consent; authorization
    port consentimento, licença, permissã

    Ez dute ezer egingo herritarren baiduri gabe.

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    beirate 

    iz. 1. Bastidore batean beirazko piezak muntatuz egindako leiho, ate edo itxitura. 2. ART. Berunezko profilez elkartutako (edo zementuzko sarean ezarritako) kolorezko beirak irudiak osatzen dituztela muntatuz egindako apainduralana. Arantzazuko santutegiko beirateak.
    Beiratea egiteko, lehenlehenik beirateak izango dituen neurri berdineko kartoi baten gainean motiboa marraztu eta koloreztatu egin behar du egileak edo artistak. Original hori eredu gisa erabiliko du gero beirategileak. Kartulina edo paper zurrunaren gainean originalaren kopia egin eta kopia hori ebaki egiten da, beiratea osatuko duten beira-zatien txantiloiak egiteko. Txantiloi hauek erabiliz ebaki egiten dira ondoren koloretako beira-zatiak. Hurrengo urratsean beiratea muntatu egiten da bastidorearen gainean. Horretarako, beira-zatien artean berunezko hagatxoak ezartzen dira; hagatxoek alde banatan arteka bat dute eta bertan ahokatzen dira beira-zatiak beiratea irmotzeko. Ondoren, beira-mosaikoan xehetasunak pintatzen dira originalaren arabera; desmuntatu eta beira-zatiak labean sartzen dira, pintura beira gainean ongi finka dadin. Azkenik, berriro muntatu eta berunezko hagatxoak bata bestearekin soldatu egiten dira eztainuz. XX. mendean, beiragintza tradizionalarekin batera, beste teknika bat erabiltzen hasi dira: beira-zatiak berunezko hagatxoetan ahokatu beharrean, zuzenean zementuzko sarean ezartzen dira, beira eta zementuzko lauzak osatuz.
    Lehen beirateak Antzin Aroan egin ziren. Erromatar hirietako aurrietan beirate-zatiak aurkitu dira. Karolinjioen garaian, X. mendean, hasi ziren irudi erlijiosoak, pertsonaiak, pintatzen beirateetan. Arkitektura gotikoan, XIII. mendetik aurrera, beirateak oso elementu garrantzitsuak izan ziren eta Europa osora zabaldu ziren. Ondoren, Errenazimentuan eta arkitektura barroko eta rococo-an beirateak ez zuen garrantzirik izan elementu gisa. XIX. mendearen bukaeran modernismoak koloretako beirateak berpiztu zituen eta artista askok (Toulouse-Lautrec, Hector Guimard, Antoni Gaudí, etab.ek) beirateetarako kartoiak egin zituzten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cristalera (2) (Arkit.) vidriera
    fr (1) verrière [paroi vitrée] (2) (Arkit.) vitrail
    en stained glass; [leihoa] stained glass window; [atea] glazed door
    port (1) (de ventana, de puerta) vidraça; (mueble) cristaleira (2) (de iglesia) vitral

    Ganbarako beirate batetik azken argi errainu bat sartu zen, eta egunak hantxe ilundu zuen.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beirate (Musée de Cluny. Vidriera de la Sainte-Chapelle. Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel