Recent Updates Page 331 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 pm on 2015/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    istripu 

    iz. Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena. Auto-, tren-, hegazkin-, lan-istripua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian

    istripu (G-azp, AN-gip, BN-lab-arb, S), istipu (L-sar), ixtripu (BN-arb; T-L). Ref.: A (istipu); Gte Erd 32, 239.

    Tropiezo; percance, accidente. “Accident; événement fâcheux” T-L. Tr. Al menos hasta mediados del s. XX, es propio de la tradición septentrional. La forma mejor documentada es ixtripu. En DFrec hay 9 ejs. (8 septentrionales) de ixtripu y 29, meridionales, de istripu. Aphez eta miriku athean yarriak, / ixtripu ditezkenen konsolagarriak. Hb Esk 219. Istripuei beira egoteko da bethi. Hb Egia 138. Ixtripuz baizen kintzea ezin trenka. Zby RIEV 1908, 85. Eritasun gehiago, makur, ixtripu, heriotze. JE Bur 94. Zerk joanen gitu eritasunak ala ixtripu batek? Othoizlari 1962, 454. Hau ixtripu izugarri bat zan beretzat. Osk Kurl 176. Alpinista istripu baten il zan. Gerrika 181. Nihaurk motoko istripu bat ukan nuen artean. Larre ArtzainE 235 (ib. 238 ixtripu). Ixtripu ergel batean. MIH 45. v. tbn. Ixtripu: Zub 62. Lf ELit 203. Xa Odol 18. Etchebarne 116. Ostolaiz 18.

    Accidente, circunstancia fortuita. Bere sortzearen ixtripu batek Elizaren gorphutzaz kanpo eman dituelakotz. Lap 356 (V 163).

    Sinonimoak: iz.
    [istripu] : ezbehar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es accidente
    fr accident, malheur
    en accident
    port acidente

    Entzun:

    Auto istripu bat ukan zuela erran zien. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    istripu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 5:11 pm on 2015/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    barauts 

    1. iz. Lerdea. Barautsa eta bitsa zeriola. || 2. iz. Zulatzeko ebaketaerreminta. • barauts bihurri edo helikoidal. Ezagunena eta erabiliena da. Bi sorbatz izaten ditu muturrean eta arteka helikoidal batzuk txirbilen irtenbide bezala. || barauts-etxe. Makinan barautsari eusten dion pieza. Hiru atzapar izaten ditu eta estutzeko sistema desberdinak daude: automatikoa, kremailerazkoa, etab. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 barauts (V, G, L; Lar, Añ (G), H), baraus (V-arr), baruts (V-gip), barrauts (V-ger), bahuts (S; Gèze, Dv, H), balutz (V-gip). Ref.: A (barauts, baraus, baruts, bahuts); A Apend (barrauts); Lrq /bahüć/; Iz ArOñ (balutz).

    1. Espumarajo, espuma de la boca; espuma en gral. “Babas mayores” Lar. “Écume de la bouche” Gèze, Dv y Lrq. “Bave” Gèze. “Écume” Ib. “Écume de la bouche, bave. Ardoaren bahutsa lohikeria, l’écume du vin est le libertinage (Esc. Li). Syn. habuina. Ce mot ne paraît autre qu’une syncope de barautsa (G), même signification” H. “Baraus (V-arr), espuma” A. “Barauts […], espuma de la boca” Ib. “Balutz, balútza, (la) espuma de boca (en ovejas, vacas, etc.)” Iz ArOñ. v. habuin. Au izango da, Jaunari eskeñi bear diogun biotza, aurrena munduari eskeintzea, ta munduaren barautsez loitzea ta zikintzea. AA III 358. Eta ezda geldituko barautsa ta pitxa purrustaka dariola, alik eta txit arras aunatu dadin arteraño. Izt D 27. Leoi amorratuaren gisa barautsa ta pitsa zeriola. Izt C 259. Jarraik [itxas arroa], jarraitu, Jaun onek isten / Badeusk oraindik, / Barauts ta bitsok odeiez gora / Boteagaz. AB Olerk 207 (en la vers. de AmaE 127 baraust ta bitzok). Azken señale hau da errabiaren señalerik segürena. Ez hüllanik ere hain segür bahütsa. Eskual 7-8-1908 (ap. DRA).

    2. “Baraus (G-to), olor de comida o bebida que despide uno del estómago. Orri darion barausa ere gezurra dek” A.

    2 barauts (V-gip), barautz (V-gip), barutz (V-gip). Ref.: A; SM EiTec1, EiTec2; Etxba Eib (barautza); Elexp Berg (barautz, barutz).

    Broca. “Birbiquí, artefacto muy antiguo con el cual se horada el hierro” A (que podría haber interpretado mal). “Indar larregikin sakatzen dozulako, barautza apurtzen jatzu” Etxba Eib. “Joan hari ferreterixara eta seiko barutza ekarri” Elexp Berg. Barautsak (broca), epaikiak ta gañerako erremintxa guztiak epetakuak ei zituen. SM Zirik 106. En DFrec hay 18 ejs. más.

    Sinonimoak:i z. zah.

        [lerdea]: adur, elder Ipar., lerde Gip., herde g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (zah.) baba; espumarajo (2) iz. broca
    fr (1) iz. bave, écume de la bouche (2) iz. foret
    en (1) iz. spittle, saliva (2) iz. bit [tool]
    port (1) iz. baba, cusparada (2) broca

    Entzun:

    Lehoi amorratuaren gisa barautsa eta bitsa zeriola. Izt C 259.  Orotariko Euskal Hiztegia [moldatua]

    Joan dendara eta seiko barautsa ekarri!

    barauts (elperrosaludable.com)

    barauts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:03 am on 2015/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hiltamu 

    iz. (B) Agonia. Hiltamuan sartu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    hiltamu (V). Ref.: A EY III 241; A Apend; Gte Erd 265. “Agonía. […] Iltamu gogorra izan dau (V). Dicen que está ya en la agonía, iltamuan sartu eida (V-arr)” A EY III 241. “Iltamuan (V-arr), en la muerte” A Apend. Gurasoak iltamuan esandako itz onek. A Latsibi 12. Eriotz orduan, iltamu-aurrean berriro leen baizen garbi […] geldi daiteala [arima]. Erkiag Arran 173. Itsasoan il ala galdutakoari joten yakon iltamuko kanpai-ots bereixia. Ib. 166. Egun berri hartan, hiltamu latz batean / animali guztiak akabatu ziren. Arti MaldanB 201.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [agonia]: agonia, heriotzaldi, hilzori (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) agonía
    fr agonie
    en death throes
    port agonia

    Entzun:

    1975. urtea

    Hiltamuaren kronika

    40 urteko diktaduraren ondoren Francok azken hatsa eman zuen 1975ean. Urte sinbolikoa izan zen inondik ere, frankismoaren aparatuen (polizia, oligarkia, justizia…) eta jendartearen arteko hortik aurrerako pultsuak zedarritu zituelako 1978an ernalduko zen erregimen konstituzionalaren moldeak. Gero eta gehiago dira pentsatzen dutenak “Trantsizio” deituriko aldi horretan sortu zen sistema politikoak muga itzelak dituela, ezin dela estatu bat eraiki beldurra, amnesia eta inposiziotik. Beste 40 urte igaro diren honetan, zer hobe atzera begiratua egitea baino. [Hiltamuaren kronika, Urko Apaolaza (Larrun, 2446. alea )] (Argia.eus)

    hiltamu (Agony, Valentine Godé-Darel. Wikimedia Commons, Public Domain)

     
  • Maite 5:47 pm on 2015/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    teknologia 

    iz. 1. Gizakiak erabiltzen dituen tresna, makina, prozedura eta metodo teknikoen multzoa. 2. Tresna, makina, prozedura eta metodo tekniko hauen garapenari buruzko azterketa edo ezagutza. 3. Industria edo sektore jakin batean erabiltzen diren tresna eta prozeduren multzoa. Altzairugintzaren teknologia. • teknologia elektriko. Elektroteknia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Laburdura: iz.
    [teknologia] : Teknol. (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tecnología
    fr technologie
    en technology
    port tecnologia

    Entzun:

    Bai, nekez uka daiteke enpresan teknologia berriek izan duten eragin itzela.  [Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    teknologia (Wikimedia Commons, CC BY-SA 3.0)

     
  • Maite 6:02 am on 2015/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    motxila 

    iz. Zakuantzeko poltsa, sorbaldetatik zintzilik bizkarrean eramateko goitik beherako bi uhal dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    motxila. v. 1 murtxila.

    1 murtxila (-ll- L; Dv), motxila (Lar), mutxila, muxila (-ll- V-arr-oroz-m), muxil (V-gip), mortxel. Ref.: A (murtxilla, muxilla); Iz ArOñ (muxill).

    1. Zurrón; mochila.Mochila, la talega“, “troxa, troxada, mochila de soldado” Lar. “Panetière” Dv. “Pañuelo o bolsa de mano en que se llevaba la comida al monte” Iz ArOñ. Patrikaraan edo muxilleetan laboria edo aldagijeena etxeti oostuta. fB Olg 201 (cf. infra (2)). Ezarri zituen [harriak] bere artzain-murtxilan. Dv 1 Sam 17, 40. Goan da gure murtxiletako ogia. Ib. 9, 7. Ez bidean murtxilarik, ez-eta bi soineko. Dv Mt 10, 10 (He zakhu, Or, IBk bide-zorro). Zama izugarriya mortxel (pardela) ariñagaz trukatu nai digu. Ayerb EEs 1912, 165. Artu manta ta motxilla, / juana bada asko milla / moru artera Melillâ. Yanzi 76. Motxila gero eman ziguten. Salav 76. Egunazko ermaten ginuen ogi puzka bat mutxilan. ZMoso 39. Nik ezin eraman izan nuan nere motxilla. AZink 103. Motxila aundi bana. Albeniz 58. En DFrec hay 3 ejs. de motxila.

     “Mochila, un caparazón y adorno del caballo, […] motxila” Lar.

    2. “Muxilla (V-m), contrabando que algunas mujeres sacan de su casa para venderlo y destinarlo a sus golosinas: consiste por lo general en trigo, maíz, etc.” A.

    Sinonimoak:iz. Heg.

        [bizkar-zorroa]: bizkar-zorro  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) mochila
    fr iz. sac à dos
    en iz. (Heg.) rucksack (Br); backpack
    port iz. mochila

    Entzun:

    Biloba nagusiari motxila eskola-trepetez betetzen ari nintzaiola, umearen protesta: aitona, bizkar-zorro esaten da! Barkamena eskatu nion, zer besterik egin nezakeen? [Motxila, Anjel Lertxundi (hitz beste, 2015-09-24)] (Berria.eus)

    motxila (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:24 am on 2015/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    trabes 

    1. iz. Apustua. Herenegungo idi-proban trabes asko egin ziren. 2. iz. Zeioa. 3. iz. Trenbideetan, horizontalki eta erreiekiko elkarzut ezartzen diren zurezko, metalezko edo hormigoizko piezetako bakoitza. 4. iz. Langeta. Ate-trabesa. 5. adb. Zeharka; oker. Kotxea trabes aparkatzen da hemen. Gauza guztiak trabes doazkio. 6. adb. Noraezean. Artaldea trabes utzi du oihanean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zeharka]: alboka, aldamenka, saiheska, trebes, trebesean, trebeska, zeharka, zeharretara, albokera Bizk., lapranean Bizk., bazterka g.e., eslai g.e., soslai g.e., zehar zah.
    trabes iz.
        [apustua]: apustu, dema, desafio, pario Ipar., postura Bizk., apostura Heg. beh., proba Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) apuesta (2) azuela (3) [trenbidekoa] traviesa (4) travesaño, larguero || adb. (B) h. trebes torcido, -a; torcidamente, malamente, equivocadamente (2) (B) sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta
    fr iz. (1) pari (2) adb. en travers
    en iz. (1) bet
    port iz. (1) aposta

    Entzun:

    Poetikotasuna zernahik eragin baitezake, ez bakarrik Lizardiren basoek eta urtaroek, trabes egingo nuke naturak berak baino are poetikotasun gehiago jariatzen dutela pertsonaien arteko isiltasunak eta pertsonaien baitakoak; esaten ez dena eta isilpeko tentsioa kontatzeko moduak poetikotasun gehiago jariatzen dutela esaten denak baino. [Poetikotasuna, Trabes (Hitz beste, 2015-09-23)] (Berria.eus)

    trabes (Pexels, CC0)

     
  • Maite 12:16 pm on 2015/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    udatzen 

    iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘udazken’)

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [udazkena]: udazken, udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [urte-sasoia] otoño (2) iz. (hed.) otoño
    fr iz. automne
    en iz. autumn, fall
    port iz. outono

    Entzun:

    Udatzen batean, basoak gorritzen ari zirelarik, antzara bat aurkitu zuen lurrean zauritua. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    udatzen (Wikimedia Commons)


    Udazken koloretan

    Udazken koloretan,
    landen lurrinak
    zeharkatuz,
    hitaz oroit
    eta higan nauk.

    Zuhaitz biluziaren
    gerizpean orpondoa,
    orbelaren hilobi,
    horiz eta gorriz
    dena lokarturik,
    dena lokarturik.

    Eskuratu hostoa
    xume bezain eder,
    hain soila bere heriotzean,
    zuhaitz guztiaren
    bizkortasunez hain betea,
    non erortze honen duintasunak
    hiri kantatzera naraman.

    Berriro zuhaitzari
    so natzaiok, kezkaturik ote?…
    joate askearen oparotasunean,
    betikotasunaren irria zirudik.
    irria zirudik.

    Gatibu naukan denborak,
    bere baitan egositako
    ametsetaz isekaz
    bailegoan.

    Udazken koloretan,
    landen lurrinak zeharkatuz,
    hitaz oroit eta higan nauk,
    hain soil hire heriotzean,
    hain xume, adiorik gabeko
    partitzean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel