Recent Updates Page 332 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:59 am on 2015/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    luhartz 

    iz. Kilkerraren familiako intsektua, hura baino handiagoa, aurreko hankak satorraren eskuen antzekoak dituena; kalte handiak egiten ditu landareetan (Gryllotalpa gryllotalpa). (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    luhartz (G-to, L-ain; SP >  vEys, Dv, A Apend), lugartz (V-oroz, G, AN; -rz Añ, Izt), luhertz (L-côte), lua(t)z (G-to). Ref.: A (luhartz, lugartz); SMuj EEs 1921, 104; Lh (luhertz); Garate 5.a Cont RIEV 1935, 351; Iz To.

    Grillo topo, alacrán cebollero. “Ver qui ronge les arbris au pied” SP. “Langosta, insecto, […] lugarza” Añ. “Animalejo subterráneo” Izt. “Courtilière” Dv y H. “Alacrán, arácnido pulmonado” A (probablemente, confusión con ‘alacrán cebollero’, insecto ortóptero). “Topogrillo cortón” A Apend. Cf. VocNav: “Lugarza: tajacebollas, grillo talpa o alacrán cebollero (Baztán)”. Oraiñ lugartzak jaten badituzte landare batzubek. Sor Bar 45. Bere otoitz ala zerakiñ lugiñen alorretik arrak eta luartzak kasatzerat. T. Arburu EEs 1917, 72. Satorrak eta luartzen gisa. MendaroTx 145. Lugartz bat antzo. Amez Plat 57 (ap. DRA). Lugartz edo luhargak. GAlm 1968, 17 (ap. DRA).

    Alacrán. (Cf. supra la trad. de Azkue).  Lugartzek bezela, buztan ta eztenak zituten. Ol Apoc 9, 10 (Lç, He skorpion, TB harrubi, Dv harrobi, Ur (V), Ker, IBe, IBk lupu, Ip erluri, Ur arrabio). Arrautza eskatuta, luhartza emango ote dio? IBk Lc 11, 12.

    Sinonimoak: iz.
    [luhartz] : eskorpioi, lupu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) alacrán cebollero, grillo real, grillo topo, grillo cebollero, grillotalpa, cortón (Gryllotalpa gryllotalpa)
    fr courtilière (Gryllotalpa gryllotalpa)
    en European mole cricket (Gryllotalpa gryllotalpa)
    port grilo-toupeira ou ralo (Gryllotalpa gryllotalpa)

    Entzun:

    Luhartzek bezala, buztan eta eztenak zituzten. Ol Apoc 9, 10 [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:10 am on 2015/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    erakusleiho 

    iz. Eskaparatea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erakusleiho. Escaparate. Idazti-salokiyetako erakus-leiuak. EEs 1916, 222. Dendetako erakus-leioak. Erkiag BatB 126.

    Sinonimoak: iz.

        [erakustegia]: erakustegi g.e., eskaparate Heg. beh., erakustoki  (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escaparate
    fr vitrine, devanture
    en shop window, store window
    port vitrina

    Entzun:

    Baina bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan.  [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erakusleiho (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:19 pm on 2015/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    jendaki 

    iz. Jendaia.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [jendaki]: jendaia Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [jendaki]: leinu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) raza, nación, pueblo
    fr parenté, famille
    en nation; race
    port raça, nação,

    Entzun:


    MUGAKO JENDEA

    Los atravesados live here

    Mugako jendeak bi alderdietako herriak eta parajeak
    ederki ezagutzen ditu. Badaki
    eremu bakoitzean bertze aldean arrotzak diren legeak
    eta usadioak ohikoak direla bertan.

    Mundu guziari arrotza zaion mugaren idurizko marra
    mugako jendearen gogoan bakarrik aurkitzen ahal da.

    Mugako jendeak dena behatzen du egonarriz,
    ez du inolako presarik
    ez agerian utziko duen deus egin beharrik.
    Ongi aski daki ikusten duenaren arabera
    jokatu beharra dela, eta noizbait
    bertze mugakiderik ikusiko balu
    biek ez ikusiarena eginen lukete, euren arteko
    hitzarmenak isilpean segi dezan. Izan ere,
    mugako jendea ezagutzen duen jendaki bakarra
    mugako jendea bera da.

    Mugako jendea betiko erbestean bizi da,
    atzerrian, sartu-irtenak eginez.
    Beren gogoan baizik ez den idurizko marra
    ez da kartografoen mapetan ageri.

    Mugaldekoak, Edu Zelaieta (Susa poesia, 2004)

     
  • Maite 10:36 pm on 2015/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    intranet 

    iz. Internet protokoloetan, TCP/IP protokoloan bereziki, oinarritutako sare informatiko pribatua, enpresa edo erakunde baten barnean erabiltzeko prestatua. (Euskalterm)

    Wikipedia

    Intranet bat enpresa, hezkuntza arloan edo bestelako erakundean Area Lokaleko Sare batean, (LAN) batean, Internet motako tresnak: web, ftp eta abar erabiltzean datza. Bere helburua kontsulta, mezularitza, biltegiratze eta beste hainbat funtzioetara aplikazioak eskainiz empresa edo erakundeko lana erraztea da. Beste lantaldeekin informazioa elkarbanatzeko edota zabaltzeko ere bitarteko egokia da.

    Normalean, oinarri bezala Interneten TCP/IP protokoloa du eta pribatua denez erabiltzaileei sarrera murrizteko mekanismoak ditu (pasahitzak, firewallak, etab…).

    Intraneteen arkitektura bezeroz eta zerbitzariaz osatuta dago. Bezero softwarea edozein konputadore lokal (web zerbitzari)izan daitekeen bitartean, zerbitzari softwarea Intranet anfitrioi batean egikaritu behar da. Ez da beharrezkoa bi software hauek, bezero eta zerbitzaria, sistema eragile berdinean exekutatzea. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [intranet] : sare lokala

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Inform.) intranet, intrarred
    fr intranet
    en intranet
    port intranet

    Entzun:

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    intranet (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:02 am on 2015/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    katamixar 

    iz. Bizk. Katagorria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    katamixar (V-arr-gip, G-azp), katamixer. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    Ardilla. v. katagorri.Ango intxaurrak katamixarrak batzen ditu” Etxba Eib. Katagorri, katamixer ta katamielgak. Kk Ab II 153. Katamixarren gudaltegira eldu [ziran]. Otx 58. Arrausia agorik ago, katamixarra pagorik pago (V-gip). A EY III 102. Katamixarren lurraldera jo eben. Bilbao IpuiB 241. Katanarraren narrua eta katamixarrarena, arrez beteten dira denporak baiño lena. (V-m). EZBB II 34.

    Sinonimoak: iz.
    [katamixar] : katagorri, urtxintxa (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ardilla
    fr écureuil
    en squirrel
    port esquilo

    Entzun:

    Eta gero euskotar asko hara joan ohi gara katamixarraren kantuak entzuten eta diru ederrak, sendiak ondo eskertuko leukiezenak, han uzten. [Hau mundu arrano hau, Batxi (Juan Bautista Bilbao)(1914-1916, 1997)] (Euskal Klasikoak)

    katamixar (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:10 pm on 2015/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    otsein 

    iz. Baserri batean edo etxe batean zerbitzari dagoen gizonezkoa. ik. mirabe, otsein, sehi. Nagusia eta morroia. Oiartzungo Eula baserrian egon zen morroi. || Mendekoa. Etxekoak nagusi eta kanpokoak morroi agertzen zirelako. || Herr. Pertsona. Hogeita hamar bat urteko morroi bat. || Hogei urtetik beherako gaztea, mutikoa. (morroi, Lur Hiztegi Entziklopedikoan)

    Sinonimoak: iz.

    zerbitzari, morroi, mirabe, nerabe, sehi. ugazaba, jabe (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. criado, -a; sirviente
    fr iz. domestique, serviteur, -euse
    en iz.  servant [male]
    port iz. criado,-a; servedor, -a; servente

    Etxeko otsein guztiek eraikuntza urrutiratu batean zuten lotarako lekua, horma handi batek inguratzen zuen baratzearen beste aldean. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaletai (Ibaizabal, 2000, Orr.: 397)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    otsein (Fouquier ॐ, FlickrCC)

     
  • Maite 7:05 am on 2015/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    erreportxatu 

    ad. aurpegira bota.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erreportxatu (Urt I 185), reprotxatu.

    Reprochar. Hunen gainean berzez nehork ezin reprotxa ez akhusa ahal gaitzake, Iainkoa bera baino zuhurrago izan nahi ez garenaz baizen. Lç Ins B 3r. Horren gaiñean ez baduzu deus zure buruari erreportxatzekorik. He Gudu 94. Baiatu edo erreportxatu zituen farisauak ez hobeki probetxatzeaz gizon saindu haren hitz zuhurrez eta exenplu ederrez. Lg II 153. Gure kontzientziak gure hobena erreportxatzen daukunean goazen othoitzeko lekhura, barkhamenduaren eskatzera. Jaur 135. Ohart, othoi, ez dautzutala ausartzia erreportxatzen. Lf ELit 327.

    v. tbn. Brtc 118. JesBih 398. Errephortxatu: Dh 228. Reprotxatu: Tt Arima 123.

    Sinonimoak: ad.

        [erantzuki egin]: aurpegira bota, aurpegira eman, aurpegiratu, erantzuki egin Ipar., jabeldu Ipar., jazarri Ipar., jaukikatu g.e., aurpegian eman zah., baiatu Ipar. g.e., jauki Ipar. g.e., erantzun Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) reprochar
    fr (Ipar.) reprocher
    en to reproach; to blame (sb for sth; sb for doing sth)
    port reprochar, censurar, repreender

    Entzun:

    Berehala erreportxatu nion neure buruari nire izatetik horren urrun zegoen ahalkeria hura. [Eros tren txinatar batean, Depestre, Rene / Joxan Elosegi (Igela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel