Recent Updates Page 333 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2015/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    listari 

    iz. Hari sendoa. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    listari (V-arr-oroz-gip, G, AN-gip, L; Lar > H, Añ), lista-hari (L-ain; listaari V-gip), lixta-hari (Dv), listai (AN), liztari (V-gip, G-azp; H). Ref.: A (lixta, listari, liztari); Iz ArOñ (lista, listarixa).

    Bramante. “El cordel”, “la liz” Iz ArOñ. Harriet da para liztari (AN, seguramente tomado de LE Urt) el significado de “effilure”, por una mera conjetura etimológica (relación con lits). v. 2 lista.  Liza edo liztari biru edo puxka batetik bezala [zinzillik gizona]. LE Urt 368 (ms. 131v liza biru). Urdai zatitxo bat, listariarekin lotuta, eskutik zintzilik zuela. Urruz Zer 97. Donostiako kale apañak / zuzenak listai-arean. Inzag in Onaind MEOE 780. Amudun listaria ezkerrarekin artu. Anab Don 48. Listari abek ez balira soñu gutxi aterako luke atabalak. Anab Poli 117. Gatozen harira, eta haria ez da hemen listaria, baizik soka lodia. MIH 217.

    Sinonimoak: iz.
    [listari] : hari sendo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bramante, hilo de bala, tramilla, guita
    fr ficelle
    en twine
    port cordão, barbante

    Entzun:

    -Lotu iezadak arkatz hori listari batetik zintzilik. [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    Paper batzuk atera zituen bere larruzko karteratik, eta metro erdiren bat luze izango zen listari bat. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    listari (Wikimedia Commons)



     
  • Maite 8:03 am on 2015/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    plama 

    iz. Orrialdea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    plama (SP (in m.), Urt IV 462, H), palma, plamu (Ht VocGr, Lecl, Arch VocGr, H).

    Página. “Page” Ht VocGr 395. Othoiztea zein baitago hurren plaman etziñik. EZ Man II 4. Liburu bat, plama eta iskiribu gutitan hanbat arrozoin eder eta autoritate halto, teologiaren mamia hitz gutiz eta laburtzki aditzera emaiten darozkiguna. ES 145s. Bakharren eta haiñitzen diferenzia, plamu 7. Ht Gram 508 (índice). Ehün urthetako gizonen izanetzaz papel plama bat ezin bethe ziala. Egiat 190. Jesu Kristoren bihotz sakratuaren liburuan, 280 plaman. JesBih 463. Liburu hekietarik edozein horri edo plama irakurtzekotan. Dv LEd VI. Ikhusiko dugu bertze palman nola gerthatu zen erran dugun gauza izigarri hori. Egunaria 1857 (ap. DRA). Ikus zazu yusa segidako palmetan. ECocin 14. Herria-ren 587 lumeroko aurren plamatik. Arti Tobera 262. Plama horretan bertan hau irakur daiteke. MEIG VIII 37. Hemen duzue gure gizonak 17gn. plaman dioena. Ib. 29. En DFrec hay 1 ej. septentrional de plama. v. tbn. MarIl XX. Gy 343. Hb Egia 157. Lander RIEV 1908, 622. Lf ELit 122. Plamu: Arch Fab 314.

     (Ht VocGr, H), plamea (det., Lar, H). “Feuille de papier” Ht VocGr 365. “Hoja de papel” Lar. Iskribatzen dik, ezti-eztia, paper plama eder batean. Elzb PAd 79.

     “Feuillet d’un livre” Dv.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [orrialdea]: orrialde, orrika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) plana, folio, hoja, lámina; página
    fr iz. (Ipar.) page, feuille
    en iz. page, sheet, leaf
    port iz. (de libro, de cuaderno) folha

    Entzun:

    Plama horretan bertan hau irakur daiteke. MEIG VIII 37. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Eta, halarik ere, Nafarroa Garaiko mapari behatzen badiozu, ez duzu Urbiainik edirenen, baina badago bai Urbiainik: ene bihotzean dago, ene ariman, eta, ondorez, ene arimako mapetarik batean aurkitu ahal izanen duzu, orri eta plama hauetan barrena, zeren Joanes Etxegoienen lumatik sortu baitzen Urbiain, Urbiainek Joanes Etxegoien sor zezan amoreakatik, benturaz… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    plama (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:06 am on 2015/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezki 

    iz. Adaburu biribila, hosto zabal horzdunak, eta lore usaindunak dituen zuhaitza (Tilia). (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

    Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6-20cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

        [erkia]: erki neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) tilo
    fr tilleul
    en (Bot.) linden (tree)
    port (árbol) tília

    Entzun:

    HAIKU MAIKU

    Bilbo Dub Kronikak, Paddy Rekalde

    Poeta miope hau
    parke ondoko kafetegi batean jesarri
    eta haiku bat idazten saiatzen da,
    leihotik zuhaitzei begira,
    haiku bat, haiku eder bat,
    bost zazpi bost,
    zuhaitzei begira.

             Ezkiek gozo
    oparitzen digute
    euren itzala

    Irribarre egin du,
    kafesnea ahora daramala,
    libretan idatzitakoa irakurtzen duen bitartean.

           Ezkiek gozo
    oparitzen digute
    euren itzala

    Ezkietara itzuli du begirada,
    euren azpian etzanda dagoen gizon beltz bat
    cd-z betetako poltsa zarpailtsu pare bat
    ikusi barik.

    Inork ez daki
    gizon beltz hori
    bizirik ala hilda dagoen
    zeru itsaso zikin honen azpian.

    Hala ere
    poeta miopeak
    ederto bete du etxeko lana
    idazleen akademiarako…

    bost zazpi bost.

    [Bilbo dub kronikak, Paddy Rekalde (Susa poesia, 2004)]

    ezki (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 5:48 pm on 2015/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bluetooth 

    iz. Irrati-maiztasun bidez gailu desberdinen artean ahotsa eta datuak transmititzeko haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen duen mundu-mailako estandarra. (Wikipedia)

    Beste hitzkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es bluetooth
    fr bluetooth
    en bluetooth
    port bluetooth

     

    Azkenaldian, arazoak izan ditut mugikorraren bluetooth konexioarekin.

    bluetooth (Wikipedia, Bluetooth combo wordmark 2011)

     

     

     

     
  • Maite 11:01 am on 2015/09/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lelo 

    1. iz. Hitz neurtuzko esaldia, kantetan eta, errepikatuz doana. || Askotan errepikatzen den esaldi edo hitza. 2 izond. Batez ere Bizk. Ergela. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [errepika]: errepika Ipar., euskaritxo g.e.
    izond. Bizk. [ergela]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. sonsonete, cantinela, estribillo (2) iz. canción, canto (3) iz. canción, cuento (4) iz. (Ipar.) fama, reputación, nombre (5) izond. (batez ere B) atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, turulato, -a, zopenco, -a, lerdo, -a, embobado, -a, tonto, -a
    fr (1) iz. refrain (2) iz. chanson, chant (3) iz. chanson, rengaine, refrain (4) iz. (Ipar.) renommée, réputation
    en (1) iz. [esaldi errepikatua] chorus, refrain (2) iz. story, thing; refrain (3) iz. [ospea] fame; reputation
    port (1) iz. (de poema, de canción) refrão m, estribilho m. (2) iz. canção (3) abestalhado(a)

    Entzun:

    ‘Eman bidea errepublika katalanari’ lelopean beteko dira gaur Bartzelonako kaleak, Kataluniako egun nazionalean. Hilaren 27ko hauteskundeen kanpaina ofiziala hasi da Diadarekin batera. [Azkena izan nahi duen Diada, Samara Velte (Berria.eus, 2015-09-11)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ‘Eman bidea errepublika katalanari’ leloa (Irudia: assemblea.cat)

     
  • Maite 5:07 pm on 2015/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorri 

    iz. Intsektu bizkarroia, ugaztunen odola xurgatuz bizi dena (Pediculus humanus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian

    Zorriak (Phthiraptera) 3.250 espezie inguru dituen intsektu ordena bat dira.[1]

    Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira, eta zenbait espezie, buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira.[2] Zorriaren arrautzak bartz izena du. (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) piojo; ladilla (2) (Zool.) pulgón (3) iz./izond. (B) pequeño, -a
    fr (1) [parasitoa] pou(2) (Zool.) puceron (3) iz. (Inform.) bogue (3) iz. (Inform.) bogue (4) iz./izond. petit, -e
    en (1) louse(2) iz./izond. small, little, tiny
    port (1) piolho; (inseto) chato m, piolho m das virilhas (2) pequeno(a)

    Entzun:

    Joanesek eguna zorri miran iragaiten zuen. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zorri bilaketak kontzentrazio handia eskatzen zuen, atsegina zen gero bilaketa eta, batez ere, zorria bi atzazalen artean ipini eta zanpatzea, eta krak soinuak mendekuaren sinbolismoa zuen. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zorri (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 4:44 pm on 2015/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    inarrosi 

    da/du ad. (Ipar.) 1. Astindu, higidura azkarrez mugitu, zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. 2. Hunkitu. Euskaldunen bihotzak inarrosten dituen abestia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [astindu]: astindu
        [hunkitu]: afektatu, bihotz-ukitu, erasan, hunkitu, kantitu, laztu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. sacudir, agitar; estremecer (2) da/du ad. (hed.) agitar; estremecer, conmover; inquietar, turbar
    fr (1) da/du ad. (se) secouer, (s’)agiter (2) da/du ad. sursauter, émouvoir, troubler, éprouver
    en (1) da/du ad. [astindu] to shake; to shake sth out; [pertsona] to tremble (2) da/du ad. [hunkitu] to move, to touch; to shock
    port (1) sacudir; estremecer (2) comover

    Entzun:

    Hegoaldean gehien saltzen den egunkariaren atzoko azalean, itsasoak turkiar hondartza batera botatako ume ito baten argazkia. Titularrak zioen: «Tragedia jasanezina». Jasanezina balitz… Espainian gehien saltzen den egungariaren azalak ume ito beraren argazkia zekarren, baina polizia baten besoetan. Titularrak: «Europaren kontzientzia inarrosten duen irudi bat». Europaren —europarron— kontzientzia inarrosiko balu…  [Titularrak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-09-04)] (Berria.eus)

     

    inarrosi (Irudia: razon.com.mx-etik ateratako argazkia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel