Recent Updates Page 334 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2015/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    tankalo 

    izond. Zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ergel’)

    Sinonimoak: izond.
    [tankalo] : lerdo, ergel, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, babo, zozo, xoxo; [referido al hombre] tonto, tontolo; [referido a la mujer] tuntun (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) tonto, -a, lelo, -a, fatuo, -a, bobo, -a, necio, -a
    fr imbécile, stupide, bête
    en stupid, dumb, foolish, silly, idiot
    port tonto(a), leso(a)

    Entzun:

    Tankaloak jakin beharko luke Bilbon euskaraz hitz egin dela, eta hitz egin izan dela (bide batez, Oregonen ere euskara entzun litekeela).  [Hemen, siux bat, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2015-09-08 )] (Berria.eus)

    tankalo (Irudia: fotogramas.es)

     
  • Inaki Agirre 8:15 am on 2015/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibilgu 

    iz. 1. (pl.) Komentuen, jauregien, etab.en barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak. 2. GEOL. Ibai-errekek egiten duten bidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ibilgu, ebilgia (S ap. Lrq). Camino; paso, pasillo. “Endroit où il est permis de marcher” Lrq. Kartuxa-etxe paketsu artako ibilguetan. ‘Dans les allées’. Or Mi 80. Beribil bat […] baztertü da ebilgiatik eta gaztañatze bat tokatü. Herr 5-10-1961, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [korridore] : korridore; pasillo (Heg.) (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  corredor, pasillo (2) iz. Geol. cauce, curso, lecho
    fr (1) couloir m;  alleé (2) lit [d’un cours d’eau] ; cours [d’un fleuve]
    en (1) hall, hallway n, corridor n; (airplane, church, grocery) aisle n (2) iz. course [of river]; bed [of river]
    port (1) corredor  (2) (de río) leito

    Entzun:

    Atearen eskuinera harrizko maila zabalak, eskaileraburuan jauregiaren inguru osoa egiten duen ibilgu arkupetsua landarez laztandua, hormetan Erosen koloreetako azulejoak argi printzez horditurik. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Negu siberiarrean, estepako ur laster horiek denak, izotzezko geruza guztiz lodia gainean dutela, aise igarotzen dira, eta bidaztia ia ohartu gabe zeharkatzen ditu, haien ibilgua desagertzen baita estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian; baina, uda partean, zailtasunak handiak izan daitezke. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Aldiz, hasieran ahul-ahula ematen zuen beste bat ibilgu luzea sortzen ari da, mehe baina agorrezin.[Euria, Idurre Eskisabel (Berria.eus, 2015/02/01)]

    ibilgu (FlickrCC, mlhradio)

     
  • Maite 11:05 am on 2015/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    to 

    1 Gizonezkoei edo animalia arrei deitzeko hitza. || Toka. adlag. Gizonezko bati hika. ik. noka. Haurrei ez zaie toka eta noka hitz egin behar. || Harridura, mirespena… adierazteko hitza. To!, ahantzi ditugu beharrenak.

    2 Tori. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad.  [tori]: tori
    interj. [txo]: txo Bizk., txotxo Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. (batez ere Ipar.) (lgart.) palabra, de trato familiar, con que se llama a un hombre o a un animal macho [ ¡oye!, ¡tú! ] (2) interj. (batez ere Ipar.) (lgart.) (gizonezkoekin) toma, ten (3) interj. [harridura adierazteko] (batez ere Ipar.) (lgart.) ¡arrea!
    fr (1) ¡oye! fam écoute! (2) (cuando se da algo) tiens!
    en (1) Hey! (2) Here you are
    port (1) ei  (2) tome! (3) opa!, eta!

    Entzun:


    TO

    to (Birika zatiak, Xabi Borda)

    har ezazu beira eroria
    kristal apurtuak nire eskuak
    zure hutsezko horma laztantzen jarriak

    elkarren marmolean murgiltzeko
    alferrikako ahalegin hau
    zurrunak sasoi honetako behelainoak

    hartu bizitzak berunez beteak
    paradisu herdoilduak
    lantegi zaporeko izatea

    eta kafe kikara batean sartzen den adina bero
    portzelana apur bat hotza denerako

    [Birika zatiak, Xabi Borda (Susa poesia, 2004)]

     
  • Maite 4:32 pm on 2015/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    bit 

    iz. Inf. Oinarrizko informazio banakoa. ■ Informatikako prozesaketa eta memorian, ordenagailuak darabilen informazio unitaterik txikiena da bita. Bit batek 1 edo 0ko balioa du sistema bitarrean. Zortzi bit-ek byte bat osatzen dute, eta horren bidez edozein informazio mota adieraz daiteke, alfabetoko hizkiez gainera, baita 0 eta 9 arteko digituak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bit
    fr bit
    en bit
    port bit

    Entzun:

    Pentium IIko txip batek, eta hau izan da mendearen azken urteetan gehien erabili izan den txipa, 7,5 milioi transistore inguru ditu barruan, eta bit bakoitza mila atomo inguruan dago bildua.  [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bit (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:29 pm on 2015/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    maskuri 

    Puxika edo maskuria giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da, biltoki honetan kanporatu aurretik gelditzen delarik. Oso organo gihartsua da, eta pelbisaren behealdean kokatuta dago. Atzealdean bi ureterrekin komunikatuta dago eta behealdean uretra eta prostatarekin. Atzealderago ondestea dauka, baina hutsune batek banatuta daude. Emakumezkoengan, puxika umetokiaren azpian eta baginaren aurrealdean dago.m Umeengan, maskuria sabelaldean kokaturik dago. Normalean 400–620 ml-ko edukiera dauka, baina horren bikoitza ere jasan dezake apurtu barik.  (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [maskuri] : puxika (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) vejiga (2) (Ipar.) callo, dureza
    fr (Anat.) vessie
    en bladder
    port (Anat.) bexiga

    Entzun:

    Anizetok maskuria hustu beharra zeukala iragarri zuen eta nik beste horrenbeste egiteko aprobetxatu nuen.  [Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    maskuri (Gizon baten maskuriaren mozketa bertikala, uretra ikusten delarik zakilean behera jaisten, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:54 pm on 2015/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    purrust 

    iz. Irria, iseka. || Purrust egin. Purrust eginez erantzun dit petral horrek.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. g.e.

        [irria]: algara, barre, barre-antz, iji eta aja, iji-aja, ijiji-ajaja, irri, karkaila Ipar., karkara Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): es (1) iz. burla, mofa (2) onom. onomatopeya del derrame de granos o de líquidos fr (mofa) moquerie ƒ en taunt, jibe; mockery n port chacota ƒ, zombaria ƒ Entzun:

    Purrust eginez erantzun dit petral horrek.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

     

    purrust (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:41 pm on 2015/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    hordi 

    1. iz. eta izond. Maiz horditurik egoten dena; horditurik dagoena. 2. iz. (Ipar.) Edukiera-neurria, batez ere likidoentzat erabiltzen dena, ehun litroren baliokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.

        [mozkorra]: mozkor, mozkorti, mozkorrondo g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. borracho, -a, ebrio, -a (2) iz. (Ipar.) barril, medida de hectolitro
    fr iz./izond. ivrogne, ivre
    en (1) izond. drunk, inebriated (2) iz. drunk, drunkard
    port (1) bêbado(a), bêbedo(a), embriagado(a)

    Ez luke asmatuko esaten zenbat denbora egin zuten elkarren ondoan etzanda, hitzik egin gabe, gauaren eskortan babestutako hotsen kantika beste deus entzuten ez zutela, begiak zabal-zabal eta arnasari eutsiz, unibertsoaren misterioak zeta leun finenaren izara batez bilduta baleuzka bezala, han, belar gainean, eternitatearen asez, ederraren hordiz… [Izarapean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-09-02)] (Berria.eus)

    hordi (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel