Recent Updates Page 356 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:45 am on 2015/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    noragabe 

    izond. Helbururik ez duena, nora gabe doana. Karlista-liberalen arteko gerra aski alferrikakoa, noragabea iruditzen zitzaion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    noragabe. Inútil, sin sentido. Cf. NORA GABE. Karlista-liberalen arteko gerra aski alferrikakoa, noragabea, iruditzen zitzaion Campioni. MEIG VI 76.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta
    fr sans but, à la dérive, désorienté, -ée
    en adrift, aimless
    port sem rumo, à deriva

    Entzun:

    Geroztik noragabe dabil. [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    noragabe (Irudia: perspectivemakers.com)

     
  • Maite 10:17 am on 2015/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    endai 

    iz. Pala. Arraun-endaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    endai (G-goi-to-nav, B, BN-baig; Aq). Ref.: A; JMB At. “Pala (G, AN)” Aq 592. Tbn. en Izt C 232, en una lista de aperos de labranza. “(G), instrument de labourage” H. “Pala de hornos” A. “Pala de madera. Labendai, pala de horno” JMB At. Endai bat eskubetan dauala. “Pala”. Otx 137. Endai eta peaki, pertxuna ta aitzurra, / errez dute ebakiko arro dagon lurra. “Palas de recoger tierra”. Or Eus 131. Itxas-arraun endaiari (endai: labeko palaren alde zabala, ortik arraunaren endaia) eragiñez diarduzun ori. Zait Sof II 26.

    Sinonimoak:iz.

    [pala]: pala (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pala (Elh.)
    fr pale (WR)
    en blade (WP)
    port (remo) remo (WR)

    Entzun:

    Endai bat eskubetan dauala (OEH)

    Endai eta peaki, pertxuna ta aitzurra, / errez dute ebakiko arro dagon lurra (OEH)

    Azkenik batelak mugitzen hasten dira estuarioaren sarreran ainguratuta dauden hiru itsasontzi nagusien artean, horietako bakoitzetik jendea jaisten da eta bateletan sartu, badatoz honantz, entzuten da arraunen zapla ur leunaren gainean, endaien plisti-plasta, irudi orokorrak gutxi du falta lirismo hutsa izateko, zeru oskarbi eta urdina, presarik gabe aurrera egiten duten bi batel, margolaria dugu falta hemen naturaren kolore arin hauek erregistratzeko, muinoan zehar igotzen den hiri iluna, eta han goian gaztelua, edo, behatokia […] (EPG) [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000), Orr.: 183] (Ereduzko Prosa Gaur)

    endai (FlickrCC, Iker Merodio)

     
  • Maite 2:33 pm on 2015/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    anei 

    zenbtz. zehazt. (neol.) Mila.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    anei (Bera app., BeraLzM). Neol. creado por Arana Goiri en 1901 (v. AG 1868 y 1873). En la primera “reforma de la numeración euzkérica”, antes de la reforma definitiva, el término equivale a ‘ocho mil’. Sin embargo, este primer significado falta en los diccionarios y textos.

    Mil. Cf. ZA RIEV 1928, 587: “Anei ta unei itzak ez dira zarrak, orain ogeitamarren bat urte sortuak baizik; idaztietan erruz erabili dira ordea“. Cf. unei. v. mila. Sei anei (milla) kristau. J. Ayerbe EEs 1912, 35. Orain anei (milla) urte India-aldetik ekarrijak. Altuna 19. Gitxienez nekusan ogei anei notin. Enb 32. Anei eskar! Ordaintzat / Dopaltzut zoruna. Ib. 125. Josu, Miren, Joseba! / Josu anei bidar! / Etzendun, emaztia, / ori esan biar. Ib. 166. Maizen erabiltzen diran beste zenbaki aundiak: milla, […], amarreun, anei. ZA RIEV 1928, 587. Zazpireun aneitik (millatik) gora. ZA Euzk 1929, 28. Ta mosu onek –samurki diraust– / ez dabes anei abesti? “¿No canta mil canciones?”. Laux BBa 60. Bitartian anei argi uri ortan / agertuten dira. Ib. 118. Eun eta anei beso be ba dot nik urteten bestien ganetik. Otx 15. Hamar gizon jeikirik, / anei jauntxo gerizpean. Mde Pr 286.

    Sinonimoak: zenbtz. neol.

    [mila]: mila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mil
    fr mille
    en thousand
    port mil

    Entzun:

    Orain anei urte India aldetik ekarriak. Altuna 19. [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    anei (Irudia: mefinefoundation.org)

     
  • Maite 10:12 pm on 2015/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    plaza 

    iz. 1. Herri barruko toki publiko eta zabala, eraikinez inguratua eta hainbat kaleren elkargune dena. 2. Jendaurrean aritzeko lekua, zenbait jarduera (kiroledo bertsosaioa, esaterako) egiten den tokia; bizitza publikoa gertatzen den irudizko eremua. Euskara, jalgi hadi plazara! 3. Elikagaien aldizkako azoka, merkatua. Plazan erosten du. Azpeitian asteartetan izaten da plaza. Plaza egin. 4. Lanpostua (bereziki, Administrazioan funtzionario batek betetzen duena). Zortzi plaza betetzeko azterketa egingo da. 5. KIR. Frontisik gabeko pilotalekua. 6. KIR. Ididema, gizonproba, etab.etan, norantza berean egiten den ibilbide-tartea (proba egiten den tokiaren arabera, distantzia desberdina da). 7. TAUROM. Zezenketa egiten den tokia (eskuarki zezen-plaza hitz-elkartean).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [enparantza]: enparantza  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) plaza (2) plaza, lugar público, escena; lugar de recreo (3) (Heg.) plaza, mercado (4) plaza, puesto de trabajo (5) [frontisik gabekoa] frontón (6) (Kir.) [herri-kirol batzuetan] recorrido (7) (Ipar.) plaza, lugar, sitio
    fr (1) place (2) [jendaurrean aritzeko lekua] lieu public, scène, place (3) [azoka, merkatua] (Heg.) marché (4) [lanpostua] poste, emploi (5) fronton
    en (1) square; plaza (2) [jendaurrean aritzeko lekua] public life; stage, scene (3) [azoka] market, marketplace (4) [lanpostua] post
    port (1) praça

    Entzun:

    Euskara plaza publikoan jokatzen da, eta plazaren izaera publikoa euskaran.
    Plazan eta euskaraz harilkatzen da elkarbizitza, bizikidetza.
    Plazan eta euskaraz borrokatzen dira injustizia sozialak.
    Plazan eta eusakraz jartzen da frogan demokrazia.
    Demokrazia demokratizatzeko balio behar du euskarak. 

    [Bagara nor, Lorea Agirre]

    2.500 Km egin ostean, lekukoa Bilbora iritsi zen atzo. Hona hemen mezua! @EuskalakariAEK

     
  • Maite 4:17 pm on 2015/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aztarren 

    iz. (batez ere B) Aztarna, arrastoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aztarna] :aierupen, arrasto, aztarna, hatz, lorratz, seinale, zantzu, herexa Ipar., aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es huella, señal, indicio; vestigio; pista
    fr trace, vestige ; empreinte ; piste
    en trace, vestige; tracks; clue
    port traço, vestígio; pista


    ALDAMENEAN

    Bihar ere nahi nuke

    aztarrenak atera eta

    gaur bezalako hautabidea izan

    noizbehinka patuari izkin egiteko azken kale ertzetik

    ahanzturak harrapa ez nazan zutaz gogoratzean

    irriari ezpainak doan emateko

    Bihar ere nahi nuke

    atzo adina kemen bildu

    joaten naizen lekura joanda ere

    giza-leizea habita dezadan

    neguminaren ostean

    zure ondoan ez bada

    zure ametsen ondoan

    berriro esna nadin

    [Joan da negua, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2011)]

     

     
  • Maite 6:30 pm on 2015/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    komando 

    iz. 1. INFORM. Aurrez egituratutako eragiketa edo ekintza bati hasiera ematen dion agindu edo informazio berezia. 2. MIL. Kide gutxiko unitate militarra,misio berezi eta arriskutsuak burutzeko prestatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es comando
    fr commande
    en command
    port comando

    Linuxen, rm komandoa erabiltzen da artxibo edo fitxategi bat ezabatzeko.

    Komando (Billie Ward, FlickrCC)

     
  • Maite 11:29 pm on 2015/03/26 Permalink | Reply  

    jaka 

    iz. Besoak eta enborra aldaketaraino estaltzen dituen jantzia eta alkandoraren edo barnekoaren gainean jartzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [txaketa]: amilla, txamarra, barneko Ipar., txaketa Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [jantzia] chaqueta, americana; [etiketazkoa] chaqué (2) Mil.) guerrera
    fr veste, casaque
    en jacket
    port paletó, blêiser

    Entzun:

    Roberto jaka erantzi eta alkandorako mahukak goratzen hasi zen. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jaka (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel