Recent Updates Page 96 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:38 pm on 2020/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    odolbero 

    adj. Pertsonez mintzatuz, erraz berotzen edo sutzen dena. Ik. haserrekor. Mutil odolberoa. Azkar eta odolbero bezain bakezko eta ororen adiskide zen. || Ganadu ausart odolberoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    odolbero. (V-gip, S). Ref.: Lh Eusk 1919-20 (II), 82; Lrq; Etxba Eib ; Elexp Berg. “Violent” Lh. “Irascible. Oso odol-berua zan eta karzelarako bidia eiñ eban ” Etxba Eib. “Impetuoso, impulsivo, irascible. Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben ” Elexp Berg. Haritchabalet haatik azkar eta odol bero bezain bakezko eta ororen adiskide zen. Const 18. Odolbero ta erreberak ziran izatez ta asmorik onenakin esandako edozertxo, txarkeriz esandakotzat artzen zuten sarri. Etxde JJ 55. Odol-zurbillak eta odol-beroak eztute beren atsegiña gauza berberatan jartzen. Vill Jaink 85. Eskual Seme, / gazte odol bero, / nola zinen / kanbiatu gero! Ardoy SFran 354. Euren ganadu ausart odolberoaren atzetik. Erkiag BatB 52. Kondairatzailleek alakoxeak izan bear bait-dute: zeatzak, egizale ta ez odol-bero. “Nada apasionados” . Berron Kijote 112. Valiente. Aize-burrunbak izutu ordez, / odol berogo besteak. Or Eus 391.

    Sinonimoak: izond.

    [haserrekorra]: odol-bero, haserrekor, suminbera, suminkor, sutsu, jauzkor Ipar., hisikor Ipar., haserreti g.e., saltakor g.e., odoldun g.e., samurkor Ipar., haserretsu g.e., hirakor g.e., odolerre g.e., odol-erre g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. irascible, de sangre caliente
    fr  izond. impulsif, -ive ; nerveux, -euse ; sanguin, -e ; violent, -e
    en  izond. irascible, irritable
    port  izond. irascível

    Testuinguruan

    Eta ni odolberoa naiz, ordea, eta odolbero direnekin baizik ez naiz ondo moldatzen, bai eguneroko bizitzan, bai artean edo pentsamenduan. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)]

     
  • Maite 10:21 pm on 2020/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    iraunkor 

    1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena. 2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. jasangarri 2. Garapen eredu iraunkor baten alde. Laborantza iraunkor bat sustatzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    *(gral.; SP, Lar, Añ, Dv, H), iraukor (L, BN, S). Ref.: A; Lh; Asp Leiz2; Iz ArOñ; Etxba Eib. Duradero, constante, permanente. “Perpetuo” , “permanente” Lar y Añ. “Stable, durable, persévérant” Lh. Tr. De uso frecuente desde el s. XVII. No se documenta en la tradición suletina. En DFrec hay 45 ejs., meridionales.

    Pazienzia behar bezain iraunkor bat erreparti diazadazun. Harb 248. Zer egin behar da erresolüzione hun hunen borthitz eta iraunkor egiteko? CatLan 147. Zegaitik deituten jako [grazia] iraunkorra edo abituala? CrIc 123. Adiskidetasun iraunkor baten zimendurik sendoena. Dh 246. Eliza bat, Setin’go zur iraunkorrez egiña. Lard 82. Aro ona ez da iraunkor, eta ez da nihoren begira egoten. Dv Lab 24. Bedar-solo iraunkorrak eralduteko. “Prados permanentes” . ForuAB145. Betirako dan gauz bat bazkun iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik geunden. Ldi IL 147. Eurenez iraunkor diran gauzen jaun eta jabe izateko eskubidea. Eguzk GizAuz 93. Erabateko elbarri iraukorrak. “Incapacidad total permanente” . EAEg30-12-1936, 682 (ib. 30-12-1936, 682 iraunkor). Iraskuna egoki eta eroso jardun al izan dedin, derizkion aña Batzorde iraukor berezi izendatu ditzake Goi-Batzordeak. “Comisiones especiales permanentes” . Ib. 1-6-1937, 1737. Zipresen zura dezu iraunkorrenetakoa. Munita 90. Egur gogorra ta iraunkorra. Ostolaiz 73. Euskalkiak, edonongo dialektuak bezalaxe, uste baino iraunkorragoak baitira. MEIG VIII 107.

    (Ref. a personas). Firme; fiel. Adiskide egiazkoez, / Prestu, fiñ eta iraunkorrez. Gy 105. Emakume guzietatik leialena eta iraunkorrena. Lard 460. Izan bear geradela […] gere griñaen bridatze ta menderatzean iraunkorrak. Aran SIgn 47. Aldakor ta iraunkorrak, dollor ta maitagarriak, azpikeri zaleak eta beren ustea edozein umeri agertzen diotenak. Ag G 331. Guztijak nai nebazan lagun iraunkorrak. Laux BBa 66. Tarenton ainako iarraile iraunkorrik etzuen inon izan Pitagorak. Zait Plat 14. (Ref. a personas). Que vive mucho. Orduan dio Jinkoak [Elizari] eman, itxura guzien kontra, egundaino izan diren iraunkorrenetarik bat. HU Aurp 133.

    Sinonimoak: izond.

    [iraupentsua]: iraupeneko, iraupenezko, konstante, iraungarri g.e., iraupentsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  izond. duradero, -a, durable; constante, persistente; perenne (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sostenible
    fr (1)  izond. durable, permanent, -e ; constant, -e ; ininterrompu, -e (2) izond. (Bot.) persistant, -e
    en (1) izond. durable, lasting, long-lasting (2)  izond. standing, permanent (3) izond. evergreen; perennial (4) izond. [substantzia, kutsatzailea] persistent (5) izond. [jarduera] sustainable
    port (1)  izond. persistente, duradouro (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sustentável

    Testuinguruan

    Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokionez, talde iraunkorrak osatuko dituzte, eta talde horien parte izango dira haurrak eta haien irakaslea. [Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Berria.eus, 2020-09-18)]

     
  • Maite 9:30 pm on 2020/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ene 

    1 iz. Alfabetoko letra (n, N). 2 adj. Nirea. Ene iritziz. Arren ene andre Milia Lasturko. Ene etxea erre zutenak. 3 interj. Ustekabea edo larritasuna adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai ene. Ene!, nondik irten zara era horretan? Ene!, zer diozu? Ene!, asko dituk! Ene Jesus! Ene errukarria!

    Sinonimoak: interj.

    [ai]: ai, aiei, ene bada, atx Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [alfabetoko letra] ene (2) izlag./izord. mi; mío, mía (3) interj. voz que expresa asombro, sorpresa o contrariedad y cuyo significado varía según el contexto
    fr (1) iz. [alfabetoko letra] n (2) izlag./izord. mien, -enne; mon, ma (3) voix qui exprime l’étonnement, la surprise ou la déception et dont la signification varie selon le contexte
    en (1) iz. [alfabetoko letra] en (2) izlag./izord. my; mine (3) voice that expresses amazement, surprise or disappointment and whose meaning varies depending on the context
    port (1) iz. [alfabetoko letra] ene (2) izlag./izord. meu, minha (3) voz que expressa espanto, surpresa ou decepção e cujo significado varia dependendo do contexto

    Testuinguruan

    Ene!, zer diozu? (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 8:48 pm on 2020/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    albainutu 

    albainutu, albainu/albainutu, albainutzen || du ad. Haria jostorratzaren begian sartu. Ik. albaindu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    albainutu.

    1. (Aq 1198), albañatu, albiñotu (V, G ap. A ; Lar, Añ, Lcq 44, Zam Voc), albiñutu (Añ, s.v. hebra ). Enhebrar. “Enhebrado, albainutu ” Aq 1198.
    Mataza nastu ta biurritu baño len, aria ondo arildu ta albañatzea dagokio edeslari ikasiari. Beraz, artu ari-muturra ta, ekin dezaiogun arilkaiari. TAg Uzt 16.

    2. albaindu (V, G ap. A ), albandu (V-gip ap. A ) “Hilvanar“, “dar puntadas largas” A. v. ilbandu. Cf. 2 algaindu. Gixonezkuak samaragiñoko gorantzak erabiltten ei zittubezen orduban, eta joskiñak, Bertoldineri be olako bat egin gurarik, miesa ebagi, albainddu, ta soñian aztertu edo estu-zabalian neurrijak artu guraz […]. Otx 124.

    Sinonimoak: ad.

    [albainua jostorratzaren begian sartu]: albaindu, bastatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  du ad. enhebrar, ensartar el hilo
    fr du ad. enfiler
    en  du ad. to thread
    port du ad. enfiar

    Testuinguruan

    Ahaleginez albainutzen ari zen orratz bat. [Besteen odola, Simone de Beauvoir (Oier Alonso), Ibaizabal, 2000)]

     
  • Maite 10:39 pm on 2020/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    irudiztatu 

    du ad. Irudiz hornitu. Egileak berak irudiztatutako liburua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [irudikatu]: irudikatu, iruditu, itxuratu Ipar., figuratu zah.    

    [irudiz hornitu]: ilustratu    

    [irudimenean eratu edo sortu]: imajinatu, irudikatu, iruditu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. representar, simbolizar (2) du ad. dibujar, ilustrar (3) du ad. imaginar, concebir
    fr (1)  du ad. représenter, symboliser (2) du ad. illustrer (3) du ad. imaginer, concevoir
    en (1) du ad. [irudiz adierazi] to symbolize, to represent; to stand for (2) du ad. [irudiz hornitu] to illustrate (3) du ad. [irudimenean eratu] to imagine
    port (1) du ad. representar, simbolizar (2) du ad. desenhar, ilustrar (3) du ad. imaginar, conceber

    Testuinguruan

    Egileak berak irudiztatu zuen liburua. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:13 pm on 2020/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    atzeman 

    1 du ad. Ihes egin dezakeena gatibu edo preso hartu; piztiez, arrainez eta kidekoez mintzatuz, harrapatu. Atzeman dute lapurra. Arrainak amuz atzeman. Hemen nabil ehizan, animalien ondoan, ez dut antsia zer atzeman, otsoa edo orkatza.

    2 du ad. Irud. Hala zaudela heriotzak atzematen bazaitu. Gauak bidean atzeman zuen.

    3 du ad. Norbaitek beste norbait, honek nahi ez duen egoera batean, ikusi. Ik. harrapatu 4. Gezurretan atzeman zaitu.

    4 du ad. Adimenaren bidez sumatu, hauteman. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea. Josefek nagusi berri horren gogoa laster atzeman zuen. Zentzumenek atzematen dutena.

    5 du ad. Aurkitu. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean. Laster egiten du hilerrira, irekitzen du hobia eta bere alaba bizi eta azkar atzematen.

    6 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hilak, zaurituak eta atzemanak.

      (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [atzitu]: Ipar. atxilo eraman, atxilotu, atzitu, bahitu, eskua ezarri, gatibatu, harrapatu, preso altxatu, preso hartu, arrastatu Ipar., atrapatu Bizk.    

    [ezustean harrapatu]: harrapatu, hartu, koiu Bizk., azarkatu Ipar. zah.    

    [ulertu]: aditu, jabetu, konprenitu, ulertu, entenditu Heg., adrendua hartu Naf., entelegatu Zub., kaptatu beh., erdietsi Ipar. zah.    

    [harrapatu]: atzitu, ehizatu, harrapatu, antxitu Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. apresar, capturar; pillar, coger; alcanzar, atrapar (2) du ad. descubrir, sorprender (3) du ad. captar, percibir; comprender
    fr (1) du ad. saisir, attraper, capturer, prendre ; cueillir, récolter ; atteindre (2) du ad. trouver, rencontrer, découvrir, étonner (3) du ad. surprendre (4)  du ad. deviner, percevoir, capter
    en (1) du ad. to capture, to catch, to net; to seize (2) du ad. to take by surprise; to catch; to discover
    port (1) du ad. apresar, capturar; pegar; alcançar (2) du ad. descobrir (3) du ad. captar, perceber; entender

    Testuinguruan

    618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian (berria.eus, 2020-08-14)]

     
  • Maite 8:33 pm on 2020/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ingerada 

    iz. Zerbaiten irudia mugatzen duen lerroa. Ik. silueta; soslai. Zeharkako argiak nabarmendu egiten ditu objektuen testura eta ingeradak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ingerada]: silueta, soslai, profil

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ingerada. ingerada . “(V-ple), contorno” A. Cf. inguru .

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contorno [silueta]
    fr silhouette
    en silhouette
    port contorno, silhueta

    Testuinguruan

    Urrunago, lantegiko tximiniak zeuden, eta euren atzean, lausotu samar, kanpandorre baten ingerada zorrotza. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel