pantaila-babesle

Pantaila-babeslea monitorearen irudi-kalitatea mantentzeko diseinatu den ordenagailu-programa bat da, berau erabiltzen ez denean irudiak mugimenduan jartzen dituena. Honela, aurrezarritako aldi batean ez bada teklarik sakatzen edo sagua mugitzen, pantaila-babeslea martxan jartzen da. Gaur egun, pantaila-babesleak segurtasun helburuekin edo dibertsiorako erabiltzen dira nagusiki.

Historia

Hasiera batean pantaila-babeslea irudi baten grabatu iraunkor bat pantailan saihesteko garatu zen. Monitore zaharretan (zuri beltzekoetan) fenomeno hau maiz gertatzen zen irudi baten aldi luze bateko esposizioaren ondoren, hori dela eta pantailak sortutako izpietako elektroiek puntu berean denbora luzean jotzen zuten, leku horretan kolore-galera sortuz.

Pantaila-babesleak arazo hau saihesten du pantaila guztiz zurituz, edo irudiak edo testua erakutsiz pantailaren gune batzuk freskatu gabe geratzea saihesteko.

Pantailak babesteaz gain, pantaila babesleek atzeko planoan atazak exekutatzeko balio dute ordenagailua piztuta mantenduz, prozesaketaren potentzia galtzea saihestuz. Adibidez, birus-kontrakoa exekutatzea baimentzen du edo konputazio banatuko proiektuekin lan egitea.

Pantaila-babeslea amaitzeko pasahitz bat eska dezan konfiguratu daiteke, lana babesteko.

(Wikipedia, pantaila-babesle)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Inform.) salvapantallas, salvapantalla, protector de pantalla
fr écran de veille
en screen Saver
port bildschirmschoner

Entzun:

Pozten gara berriz ere jakinarazteaz milaka profesional eta enpresaren eguneroko topagune den gure webgune korporatibotik, 2010eko otsailean hasi genuen ekimenaren mezua zabaltzen eta lankidetzan jarraitzen dugula. Eta horretarako, datorren aldian, webgunean dagoeneko ohikoak diren irudien MULTZO BERRI bat erabiliko dugu, baita horren bidez erabilgarri dauden gainerako produktu elektronikoena ere (pantaila-babesleak eta mahaigaineko atzeko planoak). Irudi berri horiekin desagertzeko arriskuan den Asiako eta Ozeaniako eremu geografikoko beste espezie multzo bat erakutsi nahi dizuegu.  [Deskarga itzazu dibertsitate biologikoari buruzko mahaigaineko atzeko plano eta pantaila-babesle berriak, Fraternidad Muprespa]

pantaila-babesle (Wikimedia Commons)