paradoxa

1 iz. Irudiz logikaren kontrakoa den egite edo esana. Erlijiozko egiak paradoxen bidez adierazten dira askotan. Gezurtiaren paradoxa. 2 iz. Log. Aldi berean egiazkoa eta gezurrezkoa den perpausa (adibidez, beti gezurra esaten dut). Metahizkuntza ez da, ez hizkuntza, ez hizkera berezia, baizik eta paradoxetarik itzurbide izan dadin asmatua izan den mintzatzeko modu motz eta soila.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

paradoxa. paradoja. Paradoja. Irudimenari atsegin zaizkiok kide ontako naasbillo ta beste paradoxak. SMitx Arraun 86. Ordu-laurden baterako atsegingarri izan ditezken paradojak. Vill Jaink 54. Metahizkuntza ez dela ez hizkuntza ez hizkera berezia, baizik eta paradoxetarik itzurpide izan dadin asmatua izan den mintzatzeko modu motz eta soila. MEIG VIII 30. En DFrec hay 2 ejs. de paradoxa y 2 de paradoja.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  iz. paradoja
fr iz. paradoxe
en iz. paradox
port iz. paradoxo

Testuinguruan

Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]