pegar

iz. 1. Lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. Makurtu zuen pegarra eta edatera eman zion. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. Pegar bat esne.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) txantxil, txanbil, suil, lusuil, murko, pitxer (2) potin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)