sargori

iz. eta izond. Tenperatura altuak eta hezetasun handiak eragiten duten bero itogarria. Bero sargoria dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) sapa, sapero, lanbero, txangot, berogar, bero-astun, berosapa (2) arregosi, umel, sargoritsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es bochorno; bochornoso, -a, sofocante
fr chaleur étouffante/lourde
en sultry, muggy, close, sticky [weather]
ja 蒸し暑い (mushiatsui)

Gau sargori hura – egiten zuen beroagatik, baloiaz eginiko ariketa zela-eta edan genituen garagardoekin – izerdi-patsetan eman genuen; hori da orain gehien gogoratzen dudan gauza. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)