sarraski

iz. (Ipar.) 1. Hilketa edo asasinatze izugarria, erabateko hondamendia. 2. Zauri edo ebaki handia. Kopetan duen sarraskia hasi zaio osatzen. 3. Haratustela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) triskantza, hondamendi, hilketa, hilkuntza, sakaila, garbiketa, hiltzarre, birrinketa, hondamen, masakre, trisku, sarrats (2) zauri, ebakidura  (3) gorpu, hilotz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) matanza, carnicería, masacre (2) herida penetrante, tajo (3) carroña, cadáver de animal
fr (1) tuerie, carnage, massacre (3) charogne
en (1) killing, slaughter, carnage, massacre (3) carrion

Eta gizon zuriaren beldur ziren batik bat… gizon zuri gehienak deabrutzat zituztenez gero, hauek haien lurrak inbaditu, eta sarraski bat baino gehiago egin zutenetik; baina, beldur hartaz gain, bazituzten bertze beldur suerte batzuk ere, hala nola arestian aipatu piztiei zietena, edo eritasunari eta heriotzari… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)