sohorna
iz. (Ipar.) 1. Bi etxeren arteko kale estua; etxartea. 2. Lubanarroa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) etxarte, arteka (2) lubaki, luban, lubanarro, hobi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) callejón (2) foso
fr (1) ruelle [entre deux maisons] (2) fossé
en (1) alley (2) moat
Mohamed Chukrik, hara joaten zen bakoitzean, karrika eta sohorna desberdinak hautatzen zituen: ez zuen atsegin beti bide bera ibiltzea. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
arasanse 10:45 am on 2011/03/21 Permalink
Orion, karkara erabiltzen dute bi etxeren arteko kale estua esateko; hiztegietan begiratuta, karkara barre algara da, baina oriotarrek bestela erabiltzen dute. Horregatik herriko aldizkariak izen hori dauka http://www.karkara.com/
Maite 10:16 pm on 2011/03/21 Permalink
Oso kuriosoa!! Egia esateko, gehiago gustatzen zait “karkara” etxe arteko kale estua esateko, barre algara baino. Ez zait pittin bat ere gustatzen kar, kar, kar… hori, eta nahiz eta jakin gaizki esanda dagoela, nik beti gaztelaniazko ja,ja,ja erabiltzen dut. 😉