Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:45 pm on 2019/06/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arigune 

    iz. #Euskaraldia.ren bigarren olatuan, 2020.urtean, belarriprestak eta ahobiziak euskaraz lasai aritzeko gune babestuak edota erakundeek (elkarteek, enpresek, etab) herritarren hizkuntza hautua errazteko bultzatuko dituzten guneak. Ez dago oraindaino hiztegietan jasoa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arigune; euskaródromo, zona franca del euskera
    fr arigune; zone franche de la langue basque
    en arigune; free zone of the Basque language
    port arigune; zona franca da língua basca

    Euskaraldiaren 2. edizioan, ARIguneak garrantzitsuak izango dira.

    arigune (Argazkia: @euskaraldia)

     
  • Maite 2:34 pm on 2019/05/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aharra 

    iz. Liskarra, errieta. Ik. ahakar. Aharra sortu. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliko. Arrebarekin aharran aritzeko. Gosearekin eta heriotzarekin aharran. || Esr. zah.: Etxe hutsa, aharra hutsa. Beharrak aharra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aharra (L, BN, S; SP, VocBN, Gèze, Dv, H; ãharra VocS 132 <anh->). Ref.: A; Lh; Satr VocP (aarra); Gte Erd 263.

    Riña, pendencia. “Querelle de paroles, bruit” SP (tomado de O). “Dispute violente” VocBN. “Dispute, querelle” Gèze. “Riña” Satr VocP. “Aharra xekan dabil (BN-ciz)” Gte Erd 263 (junto a sesio, gerra, kalapita, etc., de otras zonas). v. ahakar. Tr. Documentado en textos septentrionales y en Orixe. Gabiak aharra. Bela 25. Beharrak aharra. “La nécessité engendre noise”. O Pr 78. Etxe hutsa, aharra hutsa. Ib. 171. Atsegin hartzen duela bertzerekin izan duen aharraz eta guduaz mintzatzeaz. SP Phil 27. Aski ardüra aharrak jaikiten dira adixkiden […] artian. Mst I 14, 2 (Ch eskatimak). Umilitatia geihen den lekian, nehork etzi ikusiko ez bekaizguarik, ez diskordiarik, ez aharrarik. AR 269. Aharrak, laidoak, desohoriak, auziak, gogomenaren flakeziak. Egiat 237. Aberetzia, aharrak, eta lohikeria. CatLan 116. Aharra zenbait izan baduzu. Arch Fab 239. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliren. “Non contendet”. Dv Mt 12, 19 (Lç eztu ihardukiren, Ur ez da leiatuko, SalabBN ez da aharratuko). Kasatu zituen joko beroak, aharrak, hizkuntza gaxtoak, elhe lizunak. Laph 199. Ainharbiarrak jun ginandin / hanitx besta hartara, / ez eskandal emaitera, / ez aharra xerkhatzera, / bena bai libertitzera. ChantP 316. Aharrak eta bekhaizteriak. Ip Hil 87. Bizitze ahalik ixilena deramate, aharra, hauzi guduetarik bazter. Prop 1897, 109.

    (s. XX). Medikuen arteko aharrak. JE Bur 125. Aharraren iturburua zen, “Kokotzek” hogoita amekarekin eskutik irabazi zuelakotz yokorat. Zub 23. Jenden artean bada / anitz arrangura; / jelosia, aharra, / ta gerlak ardura. Etcham 209. Ez dio, nai-orduko, egiten akarra (aharra, errieta). Or Eus 38. Hortarik laster aharrak sortu ziren aberezainen artean. Zerb IxtS 17s. Senar-emazteen arteko aharretan Jainkoa juje bakar. EZBB II 109. Ziekilan batian / gira trüfatüko, / familian artian / aharra ezariko. Casve SGrazi 106. Heda dadila aharran / arana bazter orotan. ‘Haserrearen oihartzuna’. Ib. 96.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [errieta]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. riña, disputa, contienda
    fr iz. querelle, bagarre
    en iz. quarrel; argument; fight
    port iz. rixa, contenda, enfrentamento

    Etxe hutsa, aharra hutsa. Esaera zaharra. (Hiztegi Batua)

    aharra (Gaurko hitza)

     
  • Maite 10:50 pm on 2019/04/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahalguztidun 

    adj. Guztiz ahaltsua dena, zernahi ahal duena. Ik. guztiahaldun. Jainko ahalguztiduna. Globalizazioa ahalguztiduna da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahalguz(t)idun, alguz(t)idun, algustidun, alguziadun.

    Todopoderoso. v. guztiahaldun. Tr. Documentado en textos meridionales desde Arana Goiri. En DFrec hay 18 ejs. de a(h)alguztidun y 2 de alguztidun. Eta Algustidunak Zeu baño irazapen oberik eztaike irazan (1897). AG 1644. Jainkoaren beso alguztidunak eusten gaitualarik. JBDei 1919, 297. Ta Alguztidunaren errukitasuna jetxiko da. Ib. 355. Sinisten dot Jaungoiko Aita alguztiduna, zeru-lurren egillea. KIkV 11. Nik, pekatari onek, autortzen dautset alguztidun Jaungoikoari. Ib. 100. Zergatik deritzaio “alguztiduna” Jaungoikoari? KIkG 11. Alguztidunak daroanak. Pi Imit II 9, 1 (Ol alorodunak). Bakaldun guren algustiduna, / Zeru ta lurren Jaubia. Enb 99. Illen berpiztea Jaungoiko alguziadunaren indarrez, gertatuko da. Inza Azalp 110. Baña gaurgero Gizasemea alguzidun Yainkoaren eskui aldean eseria egongo da. Ir YKBiz 481. Jaungoikoari baiño ez esateko, orregaitik ara ba nik gaur esan Zuri, Jaun Alguztidun orreri. Bilbao IpuiB 126. Alguztidunak sortua dala / ezin ukatu iñola. BEnb NereA 225. Iru persona bata bestea bezin aundiak, alguztidunak, neurrigabeak. EgutAr 25-5-1959 (ap. DRA). Santu, santu, santua Jauna, / Jainko ahalguztiduna. IBk Apoc 4, 8 (IBe ahalguztidun; Ip ahalorotako). Betikoa dan alguztidunak / berekin izan ditzala. AZink 89. Politika ez baita ahalguztiduna. MEIG IX 33.

    v. tbn. Alguzidun: Goen Y 1934, 266. PMuj Noni 56. Alguztidun: ArgiDL 55. NEtx LBB 172.

    Sinonimoak: izond.

        [guztiahalduna]: guztiahaldun, ahalorodun jas., ahalorotako g.e., guztiahaltsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. todopoderoso, -a, omnipotente, que tiene plenos poderes; plenipotenciario, -a
    fr adj. tout puissant, -e ; omnipotent, -e
    en adj. almighty, omnipotent
    port adj. adj todo-poderoso, -a, onipotente

    Hizkuntza bat dugu ahalguztiduna. [Maialen Lujanbio, Klika sistema eragilean (Korrika2019, 2019-04-14)]

    ahalguztidun (Argazkia: AEK)

     
  • Maite 11:41 pm on 2019/04/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arranda 

    iz. Ipar. Errenta. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arranda (L, BN, S; Arch VocGr, VocBN, Gèze, H), arrenda (S). Ref.: A; Lh (arrenda); Lrq.

    Renta, tributo; ganancia; interés (de un préstamo). “Rente” Gèze. “Rente, revenu. Syn. irabazia” H. v. errenta. Herio dela bekhatu orijinalaren pena, haren arranda, eta haren irabazia. Tt Onsa 134. Berak bere tribailluz eta penaz irapazten zutian honetarik haboro plazer hartzen ziala amoina paubrer egitiaz, eziez bere arrandetarik. Tt Arima 109. Juan behar dügü Rumara / eta bertan destrüitü / haren arranda handiak / behar zaioko xipitü. ‘Ses belles rentes diminueront’. Xarlem 1203. Bestela ezterat / bakerik emanen / urthe oroz ezpadeitadak / arranda hori egiten. ‘Ce tribut’. Ib. 806. Eskiulan Musde Tiraz / Plañuz entzün ditut zützaz, / Bethi zerbait galthoz zirela arranda beitüzü eskaz. Etch 496. Huntarzünak handirik, kargütik arranda. Ib. 554. Aphezek etzütie, zü, nahi egin depütatü; / Entzünik nahi deitzezüla, haien arrandak txipitü. Ib. 580. Diharütako arranda neke da beretzen eta ezta xüxen. Ip Dial 64s (It errenta, Ur errentia, Dv errenta). Hek eman diruaz ihes lekhu bat handia erosi zuen, eta ihes lekhuaren ethorkizuna arrandez segurtatu. Laph 237. Mosoingani(k) diuria arranda. HerVal 163. Bainan nola ezpaitzuten osoki pagatzen ahal beren etxe arranda edo alokairua. Prop 1895, 251. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz, eta ez nola nahikoa: ahalik eta handiena. HU Zez 189. Etxea bere lur guziekin eta gobernamenduaren eskuetan emanak zituen arrandekin. Ib. 165. Ez naiz Aitoren semia, / erran behar dut egia. / Arrandaz ene hazteko / Etzuten egin legia. Etcham 43. Aditzen dugu badela lan hanitz, jiteak xuhur direla, bizia garesti, arrandak handi, zonbat abere-buru duten, zer biltzen urtheka. JE Ber 31. Denborak etziren errexak, Iruñetik etzen gehiago arrandarik heldu. Ardoy SFran 75. Orduko mailegu haren arrandaren egunak bururatuak, daukat osoki ordaindua eta pagatua dela kapitala. Larre ArtzainE 321.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [errenta]: errenta, etekin, etorri, hobari, irabazi, irabazkin, mozkin, ganantzia Heg., errebenio Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) h. errenta renta; tributo
    fr iz. rente
    en iz. [ondasuna, ostatua] rent; [ibilgailua, zerbitzua] hire
    port iz. renda

    Ahal bezain arranda txikia ordaintzen saiatu zen.

     

    arranda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2019/04/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arraiki 

    adb. Lap. eta BNaf. Alaiki. Norbait arraiki hartu. Arraiki pairatu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arraiki (SP, Lar, Dv, H, A).

    1. Afablemente, favorablemente; alegremente. “Gaiement, joyeusement” SP. “Afablemente” Lar. “Gracieusement; cum gaudio, joyeusement; hilariter, avec gaîté et agrément. Arraiki hartu nau, il m’a reçu gracieusement” Dv. Cf. 1 arrai. Hunela arraiki ditu Aitak rezibituren. EZ Man I 88. Arima denean bada sarthu Zeruetara / Dohatsuak heldu zaizko arraiki aitziñera. Ib. 132. Hargatik diezadazu Iauna beha arraiki eta hauzun lazeriaz bethea urrikari. EZ Eliç 242. Iosef zaharra ere zuen / arraiki salutatu. EZ Noel 81. Ongi ethorria eta arraiki errezibitua. Ax 4 (V 2). Guztiek zuregana laster […]. Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi. Ib. 5 (V 2). Arraiki, grinatu gabe eta guzien gainetik obedi zazu amolsuki. SP Phil 248. Duzun atsegin behar aldi hetaz, haretzatzu bihotz onez eta pairatzatzu arraiki. Ib. 276 (He 277 arraiki). Handik harat etzioen arraiki behatzen Daviti, higundu ere zuen orduraino hanbat maitatu zuena. Lg I 281. Hainitz arraiki izan ziren hartuak eta guziez ohoratuak bezala, maitatuak ere. Lg II 122. Urrikal bekizu N. zure zerbitzaria eta arraiki beha zozu. Brtc 263. Orai beretik probotxatu nahi naiz hain arraiki eta jeneroski ofritzen darotazun miserikordiaz. Ib. 249. Munduak berak / Nahi tu ikusi / Bihotz minberak / Sofritzen arraiki. Monho 86. Ordu onean etxerat, / Aitaren besoetarat, / Itzuli baitzen suharki, / Aitak hartu, zein arraiki! CantIzp (ed. 1868), 103. Hortan bere nausiari badoako arraiki. Gy 21s. Hunek tu egortzen yendeak ihesi / Harrek bere xarmez deitzentu arraiki. Ib. 264. Nihon ez ederrago begi hedatzea, / Biltzar tokitzat ere iduriz lehena, / Eskaldun gutiziei arraiki dagona. Hb Esk 123. Itzul adi, itzul, bekhatorea, / Jainko Jaunak deitzen hau arraiki. Misionetako 10 (ap. DRA). Eta agertzen Jaun Aphezpikua, ondotik arraiki zarreizkolarik bere lagun eta aphez aintzindariak. Prop 1912, 245 (ap. DRA). Barrutian sartuaz arraiki (cariñosamente) oles egin zion neskatillari. Etxde JJ 240. Bere idekoak bizitzabideetan arraiki, pozez ta amesetan ikusten ebazalarik. Erkiag Arran 184.

    2. Radiantemente, brillantemente; luminosamente. O iguzki klara, nihoiz / etzare goibelduren, / aitzitik bethi arraiki / zaizkigu agerturen. EZ Noel 111.

    Sinonimoak: adond. L-BN

        [alaiki]: alai, alaiki, alaikiro, belazki, alegera Ipar., alegeraki Ipar., alegre Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (BN/L) alegremente; favorablemente
    fr
    en
    port

    Arraiki hartu naute.

    arraiki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:13 pm on 2019/03/26 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azkenean 

    iz. adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.   (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag.

    [azken finean]: atzenean, atzenez, azken batean, azken buruan, azken finean, azkenik, buruenik, geroenean, hondarrean, ororen buruan, azkenekoz Ipar., behingotz Ipar., guztien buruan Ipar., azkenez Bizk., azkeneko g.e., azkenengo g.e., azkenki g.e., azkenaz goiti Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es al final, por último; al fin, por fin; al cabo
    fr enfin, finalement
    en in the end, finally, at (long) last
    port por fim, finalmente

    Azkenean!

    azkenean (Argazkia: Andoni Canellada / FOKU)

     
  • Maite 10:55 pm on 2019/03/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atsolor 

    iz. Gip. Emakume erdi berriari auzoko emakumeek egiten dioten ikustaldia; ikustaldi horretan egiten den oparia. Kopatxo batzuk pattar, txokolate hari bultzatzeko, eta noizbait bukatu zen gure atsolorra. Erditu berriari atsolorra egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ATSO-LOR (AN-gip ap. A). “Visita a la recién parida” A. v. ATSO-BESTA. Kopaxka batzuk patar, [txokolate] ari bultzatzeko, eta noizbait bukatu uan gure atsolorra. Ataño TxanKan 159.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (G) visita a la recién parida (2) iz. (G) regalo que se hace en la visita a la recién parida
    fr (1) visite au nouveau-né (2) cadeau qui est fait lors de la visite au nouveau-né
    en (1) visit to the newborn (2) gift that is made in the visit to the newly born
    port (1) visita ao recém-nascido (2) presente que é feito na visita ao recém-nascido

    Kopatxo batzuk pattar, txokolate hari bultzatzeko, eta noizbait bukatu zen gure atsolorra. (Hiztegi Batua)

    atsolor (Argazkia: Actitudfem.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel