Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:47 pm on 2021/08/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    apurkeria 

    iz. Huskeria. Apurkeria bat aski da maiz ene bihotza iluntzeko. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apurkeria. 1. (-ph- SP (sin trad.), Dv, A), apurreria. Pequeñez, insignificancia; cosa sin importancia. “Bagatelle. Aphurkeria batengatik samurtuak dire, ils sont fâchés pour une misère” Dv. “Una bagatela, una miseria” A. v. apurtasun. Ikusazu bada, Iauna, ene aphurkeria eta erorkortasuna. SP Imit III 20, 2 (Ch beheratasuna, Ip zonbat herbal eta zonbat xabor nizan, Dv ezdeustasun). Gure Iaunak gogo onez behatu duela haren beheramendura, aphurkeriara eta xipitasunera. SP Phil 214. Zeren beheramendua da gure baitan, uste eztugularik, den xipitasuna, aphurkeria, eta deusgutitasuna. Ib. 214. Dakigula hura hobeki dagokala gure ahalari eta aphurkeriari. Ib. 188. Aphurkeria bat aski da maiz ene ilhuntzeko eta ene bihotzaren arthikitzeko. Dv Imit III 20, 1. Biltzen direnean hargatik, ez dituzte bethi aphurreriak aiphu, bainan bai gauza kontsekantenak ere. Prop 1902, 168. 2. ” Apurreria (Vc), residuo, restos” A. ” Apurreri, conj[unto] de cosas pequeñas” A Morf 101. v. apur (II).

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [huskeria]: ezerezkeria, ezgauza, huskeria, txikikeria, zirtzilkeria, ezdeuskeria Ipar., fitskeria Ipar., hutsalkeria Ipar., pegesa Ipar., pegeseria Ipar., xehekeria Ipar., pitinkeria g.e., faunkeria Ipar. g. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pequeñez, insignificancia, nimiedad, bagatela (2) iz. residuo, resto
    fr (1) iz. petitesse, insignifiance, bagatelle (2) iz. résidu, repos
    en (1) iz. smallness, insignificance, trifle (2) iz. residue, rest
    port (1) iz. pequenez, insignificância, ninharia, ninharia (2) iz. resíduo, resto

    Testuinguruan

    Apurkeria bat aski da maiz ene bihotza iluntzeko. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:52 pm on 2021/07/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aintzira 

    iz. Ur geldizko eremu iraunkorra eta aski handia. Titikaka aintzirako antxetak ikusi arte. Finlandiako baso eta aintziretan. Aintzira landareak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L).
    Cuaderno.
    Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaier eta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    [lakua]: laku (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. lago, laguna; pantano, ciénaga; estero
    fr iz. lac, étang, marécage
    en iz. lake
    port iz. lago

    Testuinguruan

    Hoa muino hartara; aintzira bat ikusiko duk. [Artur erregearen heriotza, Juan Kruz Igerabide (Erein, 2005)]

     
  • Maite 11:19 pm on 2021/07/19 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amaizun 

    iz. Amaordea. Amaizuna, urrezkoa bada ere, ez duk ona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amaizun.

    1. (L, BN, R; SP, Ht VocGr 382, Lar, Arch VocGr , Dv, H (G, L, BN, S, s.v. ama)), amaxun (S, R), amizun (BN-arb), amazun (S). Ref.: VocPir 186; A (amaixun, amaizuma, amizun); Lh (amazun); Iz R 393 y 401. Madrastra. “Belle-mère, marâtre” VocPir 186. Salvo errata, hay un ej. de amazun en Oihenart, que emplea más frecuentemente amaizun. Cf. aitaizun. v. ugazama. Amaizuna hilik-ere gaitz. Saug 127. Ama sinhetz eztezanak, amaizuna. “Sa marâtre” . O Pr 22. Amaizuna erradan . no, ez nahiduna. Ib. 23. Amaizuna, eztizkoa ere ez da huna. Ib. 24 (468 amazun). Bada egiazki egün batzü ama hon, berziak amaizün diradianak. Egiat 244. Natura zurezat ez ta xuxena, / Egiazki, baina bai amaizuna. Arch Fab 93. Ume bat legez emon nintxatzun, / zeure belaunen seme banintzan; / baiñan amaizun aurki zindudan / emon nintxatzun danetan. Gand Elorri 177. Amaizuna, urrezkoa bada ere, ez duk ona. EZBB I 80. Ez da gauza ederra egiten duzuna: / haurrer ama ken eta eman amaizuna. Xa Odol 149. Zure lekua hartu duen andereak, / gurekin behar ditu pairatu bereak / amaizunarendako ez daizke hobeak, / ama ukatu duten haur dohakabeak. Ib. 208.

    2. (BN). Ref.: A (amaizuma); A Apend. . “Padrastro de dedos. Litm., madrastra” A Apend. .

    Sinonimoak: iz.

    [amaordea]: amaorde, ugazama, hazama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) madrastra
    fr iz. (Ipar.) marâtre
    en iz. (Ipar.) stepmother
    port iz. (Ipar.) madrasta

    Testuinguruan

    Fortuna orain arte ama izan diat, baina amaizun bihurtu zaidak. [Artur erregearen heriotza, Juan Kruz Igerabide (Erein, 2005)]

     
  • Maite 9:39 pm on 2021/06/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atxeter 

    iz. Ipar. g.er. Sendagilea. Jan eta hotz, ez da atxeterra poz (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atxeter. Etim. En último término de lat. archiater . (S ap. A; SP, Gèze, VocCB ; ax- SP, Dv, H, A). Médico. “Atxetera (O), médecin. Midikua, dotora” SP. “Aberen atxeterra (S), albéitar” A. La forma con fricativa que traen Duvoisin, Harriet y Azkue se debe a su interpretación de la grafía <-x->, ambigua en Oihenart. Penak handi badituzu atxeterrik aski duzu / Sarri sendoturen zira larruiori oso duzu. E 190. Zauri baninz larruian bada atxeter herrian. Ib. 190. Ian eta hotz, ezta atxeterra botz. O Pr 258. Atxeter zekeneti, abokatu goseti, eta partida bien konseilu deneti, begira adi nola asaieti. Ib. 488. Ez min guziegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara. Ib. 589. Ezi balitu Iainko-atxeter / […] / Izenez Phebus daritzanak, / Hartan egin ber’ esku-lanak, / Eta luen ikertu eta lotu, / Segur da zatela sendotu. O Po 52. Atxeterrek janerazten die zunbait aldiz barazkal aitzinian khorpitzetik liberazteko. Ip Dial 11 (Dv midikuek, It eruskiñak, Ur osagillaak). Ahal den aldi oroz behar da deithu aberen atxeterra. Ib. 80 (Dv, It, Ur abere sendatza(i)lle). Atxeter bat degu emen, mediku bat, oiukirik parragarrienak erdi frantzes erdi euskeraz ematen dituen gazte buru-arin bat. A Ardi 89s. An batzu begi-sendatzaile, bestetzu ortzaginlari, bestetzu barneko eritasunen atxeter (osagile) omen. Zait Plat 13.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [sendagilea]: mediku, osakin, sendagile, sendakin, osagile Bizk., bedezi Zub., sendalari g.e., osalari Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) médico, -a
    fr iz. médecin ; toubib (fam.)
    en iz. doctor
    port iz. doutor, -a

    Testuinguruan

    Jan eta hotz, ez da atxeterra poz (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 8:17 pm on 2021/06/07 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atx 

    interj. Mina, ezustea edo nahigabea adierazteko hitza. Atx!, azken puntu hori ez bide da iduri lukeen bezain zuzen. || atx egin Intziri egin; kexatu. Min duenak atx egiten du. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atx.

    1. (AN-gip, B, L, BN, S, R; VocBN , H). Ref.: A; Lh; Gte Erd 8. Exclam. de dolor. “Cri annonçant une souffrance, une douleur” VocBN . “Aïe! (cri de douleur)” Lh. “Min eman didazu! atx! (AN-gip, B, BN-arb-ciz-lab, S)” Gte Erd 107. v. 1 otx.
    Kopetara hor zaio / hezkur bat erortzen. / “Atx!” dio, “zerk nau hola / ni atzarrarazten?…”. Zby RIEV 1908, 761. Ahal duen bezala berriz xutitzen da eria, lagunari diolarik: Etzakiat baa… oi, atx, atx, eta sabela thorra. Ox 198. Oxalde, sabelari bi eskuz lothua, atx> eta aika. Ib. 197. Garrasika ari zen: atx, atx, ai ei! ai, ei!, gune zauritua gatz eta ozpinez bortizki torratzen zakotelarik. Zub 64. Etzakiat baa… Atx! Denak sista ari zaizkit! Atx! “Aïe!” . Barb Leg 64. (AN, L, BN-mix, S, R; H). Ref.: A; Lh. Exclam. de sorpresa, disgusto, etc. “¡Ca! de ningún modo! interj. de incredulidad” A. “(S), cri d’admiration. Atx! hou! (S), diantre!” Lh. Ken beraz; ken Errepublika… Nahi ez dutenen gatik. Atx, jaun minixtroa… HU Aurp 84. Atx!… Zer duzu? Buruan hatz, ez dea hala? HU Zez 86. Zertako ez dudan aire berean kanporat igortzen? Atx! Hori bertzerik da! Ongixko mainatzen nau gero! Barb Sup 151s. Bearrik lotua zegokela! Pasatzerakoan, nere kolkora: atx! oraintxe katea autsiko balikek… gaxo Erramun! TP Kattalin 181. –Atx! debrien arima! Erramun, hire ezpainetatik entzun ditanekin, badiat aski eremu madarikatu hek higuintzeko bizi nizeno. Zub 51. Atx! azken pondu hori ez bide da iduri luken bezain xuxen. Lf in Zait Plat XVI. Atx… Sobrasko erran diot… Larz Senper 54 (Vill ‘kontxo’).

    2. (Sust.). “Cri de doleur” Dv, que cita el ej. de Laph. Hainbertze orratz sistetan atx bat ez zuen egin gure sainduak. Laph 242. Bertzen minak atx guti. EZBB I 68.

    3. “2.º (V-m, R), interj. para llamar al cerdo. 3.º (Vc, G-goi), interj. para hacer retroceder al ganado” A.

    ATX EGIN (BN-baig, Sal, R ap. A). Decir ¡ay!; quejarse. “Ansia, anhelo. Atx egin (Sal, R), quejarse de dolor. Min duenak atx egiten du (Sal, R), el que tiene dolor suele hacer (decir) ¡ay!” A. “Min duenak atx itten du (AN-ulz), quien se queja es porque le duele” Inza Eusk 1928 (II), 102. Ta etxe zarragaitik atx egiñez iñoan: Etxe onen zoritxarra edo dok. Illuna ta tristea dok. “Quejándose” . Or Tormes 85. Eta minbera denak atx egiten… Larz Senper 100.

    ATX EGINARAZI. Hacer gritar, hacer quejarse. Hitz horiek itze batzu irudi sartzen ziren Frantsesen beharrietan, lehenik “atx” egin-arazten ziotela. “Lui faisaient faire d’abord ‘aïe!” . Ardoy SFran 104.

    ATX ERAGIN. “Atx eraginen diot, je lui ferai crier aïe” H.

    Sinonimoak: interj. Ipar.

    [ai!]: ai, aiei, ene, ene bada (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. expresión utilizada para expresar asombro, sorpresa, dolor, etc.
    fr interj. expression utilisée pour exprimer l’étonnement, la surprise, la douleur, etc.
    en interj. expression used to express amazement, surprise, pain, etc.
    port interj. expressão usada para expressar espanto, surpresa, dor, etc.

    Testuinguruan

    Atx! – kexatu zen Imanol. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)]

     
  • Maite 10:52 pm on 2021/06/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    askazi 

    1 iz. Ahaidea. Bertze bat ere badut ezin ahantzia, sortzez ez izan arren gure askazia, umezurtz gelditurik gurekin hazia. 2 iz. Leinua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 askazi.

    Tr. Usado por autores septentrionales (en su casi totalidad bajo-navarros y suletinos) y roncaleses, lo encontramos tbn. en Mendiburu y, modernamente, en Ibiñagabeitia y Aresti. Debió ser usual también en áreas más occidentales, a juzgar por su aparición en canciones y relatos recogidos por Barandiaran en algunos puntos de Vizcaya y Guipúzcoa; cf. infra ejs. de JMB Mund .

    1. (BN-lab-ciz-mix, Sal, S, R; VocBN , Gèze, Dv, H), azkazi (R; Lecl (-kh-), Sb-Urq (-kh-), VocCB , H), askasi (SP (que cita a O)), azkasi (BN-ciz-mix, Sal, S, R), haskazi, askatze (Sal, R). Ref.: Bon; VocPir 152; A (askazi, azkasi, aizina, burzegi); Lrq; ContR 531; Iz R 285; Gte Erd 250. Pariente. “Cognatus. Pariente. Parent” Sb-Urq. “Parent” VocBN, Gèze. “Banian zerbait aizina deuri oilten zaitadala, askazia bainion” (R) A s.v. aizina. “Ez dut horren askazirik ezagutzen (BN-lab), familia eta askazien mezak (BN-ciz), askazi-adixkidek salan ürhentü die besta (S), aphezaren askazi zen” Gte Erd 250. v. ahaide.
    Arnega ezazuei […] aitaz eta amaz eta azkazi [en otra vers. askazi] guzuez. (Valle de Roncal, 1569). ConTAV 5.2.3. Eta arima haur beharrian ezpadago, aplikatuko daroztegu huntarzun hok, hunen askasi, ezpa ahaideren arimarik beharrenian daudezener. FPrBN 21. Beharrak izurriaren mañak . <manac> ditu: askazi-adiskidez gabetzen gitu. O Pr 82. Egizu so bat zure aitzinian ioan diren zure askaziak, adiskidiak eta zure ezagutiak. Tt Onsa 41. Haren askazi, edo beste arima beharretan direnegatik. FPrS 31. Hen berthüte ederrena dela, bere aita amen, askazi eta gehienen manü pian bizitzia. Bp II 36. –Noren behar dügü güziz othoitü? –Nork bere askazi, adiskide, eta honkigilen. Ib. 127. Adio erraiten zien aberastarzüner, kargier, uhurer, eta askazier orori. Mst I 18, 3. Natürak plazer hartzen dü, adixkide eta askazi hanitx ükheitiaz, etxe hunetik. Mst III 54, 6. Guraso moldakaitzetatik, aurride, senide edo askazi mukerretatik, auzoko gaistoetatik edo edozein beste saiets edo alde on edo gaistotatik. Mb OtGai 9, 78. Utzia bere dizipuliez eta azkaziez. AR 159. Etzuzun Ama Birjina hainbeste denboraz egon Seinta Elizabethen etxen haren askazi eta adiskide zelakotz xoilki. Ib. 382. Hügüna askazien artian. Egiat 223. Ez dute jende handiek beraz zeren gorritu / Gaztelu-dunen askazi direlakotz aurkitu. Monho 60. Ebiliren beitzira uhure handitan, / haren askazi nublen jauregi orotan. Etch 570. Etxandi Garindañe nin khexü bethi, / Haren amoria benin nik askazi. Ib. 640. Eztutuzie salduren / Askaziek utzi alhorrak. Arch Fab 171. [Zerbütxaria] Pierrak beharria muztü zianaren haskazi bat zen. EvS Io 18, 26 (Lç, He, TB, Dv, Leon, IBk, IBe ahaide, LE, Ol, Or aide, Ker senide). Bena askazi bezala bere boztarioaren erakusteko […], joan zen […] Elizabethen ikhustera. Ip Hil 77s. Txerkhatü zien auherki askazien eta ezagünen artian. Ib. 134. Eskualdunak nor eta zer garen / Ez dugu behar ahantzi: / Ekhialdeko jendaia zaharren / Ginela lehen azkazi. Zby RIEV 1909, 398. Eta azkazi eta adeskide anitxek egiten dei bazkariak xunto. Mdg. 137. Zerbait huntarzün ere, eta oro ützi, aitaren gainditik Tarban zütian askazier. Const 42. Erranik izan da, gizon kondenatuen askaziek borreroa erosten dutela. Mde Pr 77. Ugarteko lehendabiziko biztanleok […] Eskualdunen askaziak zirela uste izan dute jakintsu batzuek. Ib. 248n. Nunbaitik jina zen… Nehork ez dio behin ere askazirik ezagutu. Larz Senper 12. Iainkoen askazi maitea, Ioberen luzapen aundi ori! Ibiñ Virgil 43. Bertze bat ere badut ezin ahantzia, / sortzez ez izan arren gure askazia. Xa Odol 231. Jinkua diat aita, Andredena Mari ama, / Jandonahani gazaita, Jandona Petri kusi: / Horiek danak ditinau askazi, / loiten ahal diau ausarki. (BN-baig). Satr Ahaid 650. Anai-arreben eta askazien mina. Larre ArtzainE 325. Hizkuntzaren argia oparoago zabaltzen da ahaide hurbil eta urrutikorik aurkitzen denean, zenbait hizkuntza-familiatan gertatzen denez. Ez dugu guk horrelakorik, bakarka bait gabiltza oraindik ahaide eta askazi kontuan. MEIG VII 94.
    v. tbn. CatLan 89. UskLiB 24. CatS 126. Azkazi: CatS 16. Miembro de una casta. “Le había tratado de agote azkazia” (Pamplona, 1590) ReinEusk 90.

    2. (V-och, BN-baig; H), azkazi (G-goi). Ref.: A Apend; Satr CEEN 1969, 182; JMB At (azkazi). Parentela, conjunto de parientes; casta, linaje. “Race. Abrahamen azkaziakoa, qui est de la race d’Abraham” H. “Casta” A Apend. “Ascendencia, comunidad de sangre, parentesco” Satr CEEN 1969, 182. “Familia, parentela” JMB At. Españiak eremu hedatuak ditu / bi munduak erregek bere meneko tu: / zein da hetan komarka, non zure askasia / ez baita aiphatua eta handietsia? Dh in BertsZB 176. Inprudentzia eta banitate ariña / Hitzketeria eta kuriostasuna, / Ahaide hurbillak dire: / Haskasi [sic] bereko haur dire bedere. “Ce sont enfants tous d’un lignage” . Gy 257. San Benediten familia / Geroztik zein den hedatu! / Legegabeen askazia / Hark du jende on moldatu. Zby RIEV 1908, 610. Andra Geaxi: / Ekatzu nere orrazi; / Bestela galduko ittut / Zure ondorengo azkazi. (G-goi). JMB Mund II 60. Lanbreabeko etzanderea, / Ekasu nire iserea; / Ezpabe egingo dot sure askasia. (V-arr). Ib. 57 (cf. nota: “Askasia, askasie, azkazi, son palabras usadas sólo en esta leyenda”). Askazi> handi eta joria ziren Montresortarrak. Mde Pr 110. Madarikatu izan bedi, / zerorren askazia. / Ematen ezpadidazu / amaren artasia. Arti MaldanB 204. Gaineratiko Xiberotik arras desgune delarik, ez da harritzeko horko jendea ere poxi bat apartekoa baita, bai askaziz, bai jitez, bai euskalkiz. Lf in Casve SGrazi 15.

    3. “Askaziak, parents, père et mère” H. Han hasi ziren haren [Jesüs Kristen] desditxak eta haren askaziak bortxatü izan ziren haren eroaitera Ejiptarat. Bp II 32. –Non egon zen? –Nazaret Galileako bürgian bere askazieki. Ib. 33.

    2 askazi.

    (V-och ap. A ). Semilla, simiente. v. 2 hazi. Jakizu Perez, usteldu arren madaria, / Usteldu baga dagoan arte askazia; / Erein bedi au lur samurrean ta barria / Erneko jaku laster landara pozgarria. AB AmaE 460. Erein daiguzan guk bere euskal askaziak, / Iraun dagian euskaldun beti gure Erriak. Ib. 461. (Fig.). “(V-och), doctrina, enseñanza. Askazi txarra zabaldu dau orrek” A.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ahaidea]: ahaide, familiarteko, senitarteko, haurride Ipar., senide Bizk., bernaje g.e., hurko Ipar. g.e., egoki Ipar. zah. pl.    

    [leinua]: enda, familia, leinu, kasta beh., hazi jas., adreri g.e., etxadi g.e., etxalde g.e., gizeli g.e., jatorri g.e

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pariente (2)  iz. casta, linaje; raza; parentela (3) iz. semilla, simiente
    fr  iz. lignée
    en (1) iz. relative, relation, kin (2)  iz. lineage, stock (3) iz. seed
    port (1) iz. relative, relation, kin (2)  iz. casta, linaje; raza; parentela (3) iz. semilla, simiente

    Testuinguruan

    Ni hilen naiz / nire arima galduko da, / nire askazia galduko da, / baina nire aitaren etxeak / iraunen du / zutik.

    [Nire aitaren etxea, Gabriel Aresti]

     
  • Maite 10:59 pm on 2021/05/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    alehun 

    zenbtz. Makina bat, hamaika. (Dagokion sintagma beti mugagabean doa eta aditzarekiko komunztadura batez ere pluralean egiten da). Ikusi gabeko alehun gauza sinesten nituen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [alehun]: kontaezin, ezin kontatuzko, ezin konta ahalako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es zenbtz. zehaztgb. innumerable, incontable
    fr innombrable, incalculable
    en innumerable, countless,
    port inumerável

    Testuinguruan

    Ikusi gabeko alehun gauza sinesten nituen. (Hiztegi Batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel