Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:11 pm on 2021/10/10 Permalink | Reply
    Tags: A   

    antzutu 

    1 da/du ad. Antzu bihurtu. Zahartzaroan antzutu zen. Ardiak antzutzeko zain. Emakume juduak antzutzen zituzten. 2 da ad. (Ugatzak) esne ematetik gelditu. Umeari ugatza ez emanaz antzutu eta lehortzen zaio bularra. Behiari errapea antzutu zaio. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    antzutu.

    1. (gral.; Lar, Añ, Dv, H, Foix ap. Lh; -nz- SP, Lar, Lecl, Arch VocGr ), antzitu (V-ger-arr-ger, G; Añ (V)), antzotu (V-gip), auntzutu (G-nav). Ref.: A (antzutu, anzu, antzitu); Lrq; Iz Ulz (antzú), UrrAnz , Als (auntzuba); Etxba Eib (antzotu); Elexp Berg . Volverse estéril, secarse. “Secarse los pechos a una mujer” Lar y Añ. “Anzutu, desecar, que principalmente se dice de lo animado” Lar (s.v. enxugar). “Perdre le lait” Arch VocGr. “Cesser d’avoir du lait, en parlant des femelles de bêtes” Dv. “1. cesser d’engendrer, […]; 2. cesser d’avoir du lait” H. “(V, G, AN, L), secarse la ubre” A. “Antzitu (V-ger-arr-m, G), quedarse sin leche una vaca, secársele la ubre” Ib. “Perdre le lait” Lh. “Perdre le lait; commencer à ne plus allaiter” Lrq. “Para que cese de dar leche, errepea antzutu, [a la oveja que sufre de mamitis] suelen untarle la ubre con manteca de cerdo (G-goi)” AEF 1955, 118s. “Antzútu de, ha dejado de dar leche” Iz Ulz. “Bost umealdi izanda gero, antzotu jaku txakurra” Etxba Eib. “Zartzara, danak dau antzotutzia” Ib. “No dar ya leche, volverse estéril” Elexp Berg.

    2. (H, que cita a He). Perder vigencia, caducar. Mintzo denean bada alientzia berri batez erakusten da antzutua dela lehenbizikoa: bada antzutzen eta zahartzen dena, hurbil da akhabatua izatetik. “Quod autem antiquatur, et senescit” . He He 8, 13. Baldinetariak ezen legeko direnentzat bada primeza, fedea ez da deusetako, antzutua diteke Jainkoaren agintza. “Abolita est promissio” . He Rom 4, 14 (Harriet traduce: “La promesse du seigneur devient sans effet (est épuisée, stérilisée)”; Lç iraungi, TB desegin, Dv ezeztatu, IBk, IBe indarrik gabe gelditu).

    3. (B, S; VocBN). Ref.: A; Lrq . Destetar. “Sevrer, sevré. Ce verbe s’emploie pour l’espèce humaine comme pour les animaux” VocBN. .

    4. ” Antzutzerat utz ardiak, ne plus traire les brebis, leur faire perdre le lait” Hb. ” Antzutu ein bittugu, tenemos que dejar de ordeñar” Iz ArOñ. .

    Sinonimoak: ad.

    [agortu]: agortu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. volverse estéril; esterilizar
    fr da/du ad. devenir stérile; stériliser ; cesser de produire [du lait, des fruits]
    en (1) du ad. to sterilize, to sterilise (2) da ad. to become sterile, to become infertile
    port iz. esterilizar

    Testuinguruan

    Behiari errapea antzutu zaio. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 4:52 pm on 2021/09/30 Permalink | Reply
    Tags: A   

    artxipelago 

    iz. Uhartedia. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Uhartedi edo artxipelagoa uharte multzo edo katea da, batzuk besteetatik nahiko hurbil kokatuak. Horregatik, gehienetan jatorri geologiko bera izaten dute.

    Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedien jatorria sumendietan oinarritu ohi da, baina eragina daukate beste zenbait prozesuk ere, higadurak eta sedimentazioak adibidez.

    Eremuaren gehiengoa duten uhartedi diren bost estatu handienak Indonesia, Japonia, Filipinak, Zeelanda Berria eta Erresuma Batua dira. Estatu hauei eta uhartediz osatutako gainerako estatuei uharte-estatu esaten zaie. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [uhartedia]: uhartedi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. archipiélago
    fr iz. archipel
    en iz. archipelago
    port iz. arquipélago

    Testuinguruan

    Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. [Artxipelagoa, eitb.podkast]

     
  • Maite 10:33 pm on 2021/09/28 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ausarkeria 

    1 iz. Behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. Horretaz hitz egitea ausarkeria gerta daiteke zenbaitentzat. Hango dantzaldi lizunak eta mutilen ahotik entzun behar izan zituen ausarkeriak. Barka nire ausarkeria; baina, nondik erdietsi dituzu hiru erloju horiek? 2 iz. Bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. Ausarkeria litzateke gerran jarraitzea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ausarkeria.

    (Dv→A). Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad. “Action osée, impertinente” Dv. v. ausartzia, ausardia, ausardikeria. […] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40. Nereausarkeriaz aserretu-ta. Lh EEs 1915, 233. Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur. “Procacidad” . Zink Crit 58. Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko. Or SCruz 35. Ire ausarkeriak non dituk? Or ago sagu bildurti bere zuloan bezala. TP Kattalin 193. Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, […]. Otx 179. Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du. Etxde AlosT 78. Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen. Etxde JJ 31. Oinbeste aburu egizkoen artean […] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori. Or Aitork 366s. Ausarkeriz aitortzea. “Temere adfirmare” . Ib. 368. Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak. Ib. 304. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau. Erkiag BatB 136. Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok? Izeta DirG 91. Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori. Ibiñ Virgil 50. –Zer duzu or, bidoi oietan? –Nik? –Ez bada… ausarkeria galdetzea. Lab SuEm 188. Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea. “Estos atrevimientos” . Berron Kijote 116. Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeririk gabe ahotan har. MIH 236. Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea. MEIG V 104.

    Sinonimoak: iz.

    [ausardia]: ausardia, azarkeria, eskudantzia jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. atrevimiento, audacia, osadía (2) iz. temeridad, imprudencia
    fr (1) iz. hardiesse, audace, insolence, effronterie ; culot (2) iz. imprudence, témérité
    en (1) iz. boldness, daring, audacity (2) iz. imprudence, rashness, recklessness
    port (1) iz. ousadia, audácia (2) iz. imprudência

    Testuinguruan

    Ertzaintzak atxilotu du gaur gauean Amurrion lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzen ari zen 27 urteko gizonezkoa, gidabaimenik izan gabe, gainera. [Aimar Gutierrez Bidarte, aiaraldea.eus (2021-09-28)]

     
  • Maite 1:24 pm on 2021/09/02 Permalink | Reply
    Tags: A   

    apurrin 

    adb. Zaldian edo jarleku batean, hankak alde banatara jarriz, eseri edo jartzeko modua.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apurrin. “(V-arr), a horcajadas” A.

    Sinonimoak: iz.

    [apurrin]: zangalatrau, hankalatraba, hankalepo, kunkailo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. a horcajadas
    fr adb. à califourchon
    en adb. astride
    port loc adv. a cavalo

    Testuinguruan

    Aulkitxoaren gainean jarri zen, apurrin. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:29 pm on 2021/08/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azken beltz 

    iz. Hondamendia. Ikusi zuen azken beltzera zihoazela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    AZKENBELTZ. Ruina. Bizkitartean ikusi zuenean azkenbeltzera zoazila, samurturik erran zion: […]. HU Zez 59. Nehoiz ez gitaizke gu egizko frantsesak, / euskaltasuna berriz joa azkenbeltzak; / bilakatu beharrak gaitu gu amentsak / arimarik gabeko izaite deus ezak. Xa Odol 225.

    Sinonimoak: iz.

    [hondamendia]: ausiabartza, galmen, hondamen, hondamendi, desmasia Ipar., galtzapen Ipar., itxes Zub., hondaketa g.e., hondapen g.e., galpen zah., deskalabru Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. destrucción, ruina, desastre
    fr iz. destruction, ruine, désastre
    en iz. destruction, ruin, disaster
    port iz. destruição, ruína, desastre

    Testuinguruan

    Ikusi zuen azken beltzera zihoazela. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:46 pm on 2021/08/11 Permalink | Reply
    Tags: A   

    astungarri 

    adj./iz. Astuntzen edo larritzen duena. Anton. aringarri. Beste ezbehar bat gertatu zitzaion, bere oinazeen astungarri. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    astungarri. (Lar, Añ, Dv). “Agravante” , “gravoso” Lar. “Gravoso” Añ. “Pisugarri, agravante, aggravant” Dv. (Sust.).
    Neke beltzena ezartzeko astungarri berezirik ez dala. “Circunstancia agravatoria” . EAEg 4-3-1937, 1201. Orrelakorik astungarritzat ez dugu. Gure bizitza egitez ospatu nairik leiatzen gera areago, itzez baño. Zait Sof 138.

    Sinonimoak: izond.

    [pisugarria]: pisugarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. gravoso, -a, pesado, -a, agravante
    fr iz./izond. lourd, -e ; pesant, -e
    en (1) izond. aggravating [factor, circumstances] (2) iz. aggravation
    port gravoso(a), pesado, agravante

    Testuinguruan

    Giza hilketa leporatu zioten, eta genero astungarria ezarri. [Asier Nieblaren hilketan genero astungarria onartzeko eskatu dute, Amagoia Mujika Tolaretxipi (berria.eus, 2021-08-11))]

     
  • Maite 9:29 pm on 2021/08/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amabisaba 

    iz. g.er. Birramona. Ik. aitabisaba.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amabisaba. Etim. Compuesto según Schuchardt de vasc. ama y rom. bisava, palabra que no parece haber existido. Se trata de un compuesto vasco à part entière, p. ej. *ama-bir-asaba . (G ap. A (que cita el msLond) ; Lar), amabisama (H, s.v. ama ). Bisabuela. Anitzez sumatu oi da, sukalde bazterrean, amabisabaren eresiketa dardarazkoa, Kataliñek lenago antolatua bera. Ag G 366.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [birramona]: birramona, birramama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bisabuela
    fr iz. arrière-grand-mère
    en iz. great-grandmother
    port iz. bisavó

    Testuinguruan

    Anitzez sumatu oida, sukalde bazterrean, amabisabaren edesiketa dardarazkoaz, Kataliñek lenago antolatua bera: Seaska zarrak aur berria du Zeruetatik jetxia, Aingerutxoak ekarri dute Ezur t aragiz jantzia. [Garoa (1912), Domingo Agirre]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel