Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:42 am on 2015/12/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    byte 

    Unitate moduan tratatzen den luzera finkoko bit-katea; normalean karaktere bati egokitzen zaio eta bit-kopurua zortzikoa izaten da (ia beti) edo noizean behin seikoa eta horrelakoetan seikote deitzen zaio. (Euskalterm)

    Wikipedian (byte)

    Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.

    Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es byte
    fr byte
    en byte
    port byte

    Entzun:

    Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    byte (byten multiploak, Wikipedia)

     
  • Maite 10:58 am on 2015/12/05 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berrabiarazi 

    ad. INFORM. Abian dagoen ordenagailu baten sistema, nahita edo nahi gabe, itzali eta berriz ere abian ipintzen deneko prozesuari deritzo.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es INFORM. reiniciar
    fr INFORM. redémarrer
    en INFORM. reboot
    port INFORM. reinicializar, reiniciar

    Entzun:

    Egindako aldaketak ezar daitezen, berrabiarazi ordenagailua.

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/11/28 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilatzaile 

    Interneteko baliabideen, bereziki webguneen, edukia indexatzen duen programa, erabiltzaileari aukera ematen diona web nabigatzailearen bidez gako-hitzak idatziz informazioa bilatu eta zehaztutako parametroen arabera aurkitutako dokumentuak kontsultatzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es buscador, motor de búsqueda
    fr moteur de recherche, chercheur
    en search engine
    port

    Entzun:

    Bilatzailean topatu nuen albiste harri buruzko informazio ugari. 

     

    bilatzaile

     
  • Maite 11:50 pm on 2015/11/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behiki 

    iz. Behiaren okela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.

        [behiaren okela]: geheli zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carne de vacuno
    fr viande de vache
    en beef
    port carne de bovino

    Entzun:

    Han hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    behiki (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:00 pm on 2015/11/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bertzin 

    iz. Kolore ezberdinetako marrak dituena, gehinetan abereei buruz ari garenean.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bertzin (V-m ap. A), bertxin (V-m ap. A). “Abigarrado (se dice del ganado vacuno), que tiene barras de distintos colores” A. Cf. BIGANTXA BERTXIN.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) abigarrado, -a, con barras de colores [referido al ganado]
    fr ayant des zones de différentes couleurs [généralement appelé bovins]
    en having areas of different colors [generally referred to cattle]
    port (colores) colorido(a), com cores berrantes, apapagaiado(a)

    Entzun:

    Bigantxa bertzin eder bat ikusi genuen mendian.

    bertzin (Argazkia: Uxune Martinez)

     
  • Maite 11:33 pm on 2015/10/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bainu-txabusina 

    iz. Toallarena bezalako ehunez egindako bata, bainua hartu ondoren bereziki janzten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bainu-txabusina] : bainu-bata; albornoz (Heg.) ( Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es albornoz
    fr peignoir (de bain)
    en bath robe
    port roupão de banho

    Entzun:

    Bainu-txibusina jantzi zuen eta sukalderantz abiatu zen. 

    bainu-txabusina (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:11 am on 2015/10/18 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berbots 

    iz. (B) Hitz-hotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berbots (V ap. A), berbaots. Ruido de voces. v. berbaro. Berbotsera inguratu ziran auzoetako emakumeak. Ag Kr 33. Ango akitika egin bearra, ango berbotsa, ango joan etorri ta gora berea! Ib. 57. Kosepantoñineko txalupetxean bazan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Urrun-samarretik etorren berbaotsa, itz zaparradea. Ib. 49. Gerogarrenean, ez lo bai lo dagoala, alako berbotsa entzun dau mutillak beeko bizitzan. Erkiag BatB 141. Bide asko zear / joan da jendea. / Berbotsa joan da ta / galdu da azkenengo / soiñu-zaratea. Gand Elorri 175.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [hitzotsa]: hitzots, berbaro Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) ruido/murmullo de voces
    fr bruit de voix, murmure de voix
    en sound of voices, murmur of voices
    port som de vozes, murmúrio de vozes

    Entzun:

    ZUGANA

    Barne lubaki honetatik ari natzaizu,
    bandera zuririk ez duen saminetik.
    Ahalegindu izan naiz zugana egiten baina
    urrun zaude eta nire oinek ez dakite zure helbiderik.
    Noizbait estaliko dira lurretenak,
    amatatuko suak karriketan,
    eta ohe hutsak beteko ditugu denon artean.
    Ataurre ahantziak baino ez dira orain gure oroitzapenak,
    ezpain idortuetan bakantzen zait berbotsa
    ondoan ez zaitudanean.
    Alferrik gabiltza luzamendutan,
    herriak ez baitaki zure bakardadearen berri.

    Zutaz oroit egin dut arratsaren gainbeheran:
    nigandik haragoko estratan gora joan zara ezer esan gabe,
    eta gau honen bestaldera hurbiltzeko tirria sentitu dut
    zure begi ilunetan gorde nadin.
    Berandu da ordea barkeske hasteko.

    [Deserriko karrikak, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2002)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel