Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:20 pm on 2016/02/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barraban 

    izond. (B) Barrabasa, bihurria. Gure mutil barraban hau, eskolari utzi dionetik hona, ezin dugu gauetan goiz etxeratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [oso bihurria]: arnes, barrabas, frikun Ipar., kokin Ipar./Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) barrabás, travieso, -a, malvado, -a, bribón, -ona
    fr izond. démon, espiègle
    en izond. naughty, mischievous
    port diabinho, cão

    -Hi eta hire lagun hori, Hernando dela dioena, baina ez dena Hernando, ze nik ezagutu nian Hernando bat, sorterrikoa, eta ez duk barraban hori! – nekez eusten zion Mateok -. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barraban (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:33 pm on 2016/02/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berantetsi 

    du ad. Berandu dela uste izan; bereziki, zain egoteaz aspertu edo kezkatu. Ez dugu berantetsi behar eskatzen duguna nahi bezain agudo ez bazaigu ematen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [berantetsi] : berandutzat jo, luze iritzi, luzetsi, berantetsarazi (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. creer que es tarde; impacientarse por la tardanza
    fr du ad. s’impatienter, se faire attendre
    en du ad. to think that it’s late; to grow/become impatient because of the delay
    port acreditar que seja tarde

    Entzun:

    Egunkarian berantetsi behar izanen ninduten jadanik. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    berantetsi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:02 pm on 2016/01/24 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baratxe 

    adb. Emeki, geldiro. Emeki eta baratxe sartu behar gara egitekoetan. • BARATXE-BARATXE. Oso astiro, poliki-poliki. Baratxe-baratxe, badoa urrun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baratx (S; SP (que cita a Ax), Ht VocGr, Lar, Añ (AN), Hb ap. Lh (-ax), H), baraitz (A, que cita Sacram), baatx (S), batx. Ref.: Lh (baatx); Gte Erd 260. Azkue no precisa si se refiere a baratx o a baratxe: “Baratx, baratxe: […] 2.º (V, L, BN, R, Sc), lentamente”.

    I (Adv.). 1.Peu à peu” Ht VocGr. “Lentamente“, “poco a poco” Lar, Añ. “Baratx mintzatzen düzü (S)” Gte Erd 260 (s.v. poliki). “Zu(a)za baratxago (S)” Ib. 145. v. baratz, baratxe. Eta anhitz egunez baratx ioaiten genela, eta nekez Gnidako aurkhara heldurik. Lç Act 27, 7 (He nekhez, TB pisuki, Dv emeki, Ol, Ker astiro, IBk geldiro, IBe geldi-geldi). Hala ikhusiko duzu dendari baten etxean ere, ofizialeak abiadura handia daramala, pontuak husu eta laster emaiten tuela; baiña aprendiza bakhan, baratx <barath>, eta pontuak kontatuz bezala hari dela. Ax 91 (V 61; 2.a ed. baratz). Mezu egin nezan herabea, berant ioan zedin, eta baratx, eta itzul deus gabea. “Lentement”. O Pr 316. Mandatari hotza, berant abia, baratx ioan, eta itzuli hutsa. Ib. 642. Khantatüren dela phausüz edo baraitz. Sacram 13. Ari zidie, arren, aisa bizi zela erran delako arotza eta ari zela, berindabarranba, dote bibil baten athetzen bere Xaxirentako, ago batx! Gure arotza bethi ezin heltian zen! GAlm 1937, 55 (ap. DRA). 2. “Baratx, baratxe: 1.º (V-arr-oroz), raras veces” A. v. 2 baratxi.

    II (Adj.). 1. (S; Gèze). “Lent” Gèze y Lrq. 2. (Añ (V)). “Raro, separado, escaso” Añ.

    Sinonimoak: adond. Ipar.

        [astiro]: apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, erreposki Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) despacio, lentamente, poco a poco, paulatinamente
    fr adb. (Ipar.) lentement, peu à peu
    en adb. slowly
    port adv devagar, (gradual o lentamente) pouco a pouco

    Entzun:

    BERROGEI MINUTUTAN EZ ESATEKO BELDURRA

    Esan bare. Esan niri. Esan zakar
    Esan ez dugula elkar maitatzen asmatzen
    Esan ez dugula orbainak gozatzeko betarik hartzen
    Esan niri. Esan zakar. Esan geldi

    Esan zakar ez gaituela geroak horrela nahi
    Esan ez dugula geroa horrela nahi
    Esan gatz gehiegi eman diegula:
    Esan gure irekiek larregi ikasi dutela

    Esan baratx. Esan niri. Esan zakar
    Esan hildura xarea hazi zaizula zuri ere
    Esan aztarrika ekiten diola egunsenti bakoitzari
    Esan nahikoa dela, akitu egiten direla bihotzak

    Esan ez dugula oinazearen gorazarre eginen
    Esan ez gaituela edonola nahi
    Esan itxarotea ere badela bizitzea
    Esan itxarotea ere badela bizitzea

    Esan gozo. Esan soilik. Esan

    [Harrien lauhazka, Iñigo Aranbarri (Susa poesia, 1998)]

     
  • Maite 10:05 am on 2016/01/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizkar-besta 

    iz. Etxeari bizkarra -teilatu bateko bi isurkiek eratzen duten ertza, gorantz irtena denean-  jartzean egiten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIZKAR-BESTA (B, L-ain, BN, S; bizker-besta B): Ref.: A; Izeta BHizt2 (bizker-besta). “Fiesta que celebran los operarios al poner el armazón del tejado a una casa en construcción. El ramo que se pone en lo alto del edificio se llama aldaska” A. “Bier dugu bizker-besta” Izeta BHizt2.

    Hiztegi Batuan:

    bizkar-besta Ipar. eta Naf.: etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen.

    Sinonimoak: iz.

    [bizkar-festa] montxor, teila boda (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [bizkar-festa] galdur-festa (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) fiesta que celebran los operarios al terminar de construir una casa
    fr fête quu célébrant les travailleurs pour terminer la construction d’ une maison
    en workers’ celebration when they finish building a house
    port festa que comemora os trabalhadores por terminar de construir uma casa

    Entzun:

    Bizkar-dantza deitzen zaio irri-jolas bati. Bizkar-festa, etxe bati teilatua eman osteko afariari. Batek gogoa du —inertzia hutsa— motore. Besteak, gogotik egindako lana.  [Bizkar-dantza, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-01-15)] (Berria.eus)

    bizkar-besta (Zubia berritzen aritu diren lagunek ‘bizkarbesta’ gosaria egin zuten ortzegunean. Argazkia: erran.eus)

     
  • Maite 7:38 pm on 2016/01/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bahe 

    iz. 1. Hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa, tamaina desberdineko aleak edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. 2. (hed.) Baliagarri edo onargarri ez dena bereizteko irizpide, prozedura, etab.ez esaten da. • bahe larri. Zulo handikoa. || bahe xehe. Zulo txikikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [galbahea]: artza, galbahe, bahola Ipar., zetabe Ipar., maze Ipar./Naf., zetatxu Zub., arrazko g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cedazo, criba; tamiz, harnero (2) iz. (hed.) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
    fr iz. tamis, crible, van
    en iz. sifter; sieve
    port iz. peneira, crivo; tamis

    Entzun:

    Meza bukatu zenean altxatu, sendagilearengana joan, albo bat bahe baten antzera utzi zioten perdigoiak aterarazi eta ez zuen txintik ere atera. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bahe (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:39 pm on 2016/01/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizki 

    iz. Ik. biki. iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. G-N

        [bikia]: biki, bikoitz pl., biritxi Ipar., bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) h. biki gemelo, -a, mellizo, -a
    fr iz./izond. jumeau, -elle
    en iz./izond. twin
    port iz./izond. gêmeo(a)

    Entzun:

    Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika, Erein, 2002] (Egungo Testuen corpusa)

    bizki (FlickrCC, Donnie Ray Jones)

     
  • Maite 12:02 pm on 2015/12/25 Permalink | Reply
    Tags: B   

    brindis 

    iz. 1. Zerbait edan aurretik pertsona edo gauza bati opa zaion zoria adierazteko ekintza; ekintza horretan esandako hitzak. 2. TAUROM. Toreatzaileak norbaiti faena eskaintzeko ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    brindis (Lar). Brindis. Brindisetan edaten diran osasuna oen gañean ederki esan bide zuen […], zenbat eta zure sabelean edandako osasuna geiago diran, anbat osasuna gutxiago izango da zugan. AA III 368.

    Sinonimoak: iz. Heg. zah.

        [topa]: topa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Esaten diozu “bezino, hermano, kuñado, ez dezu gaur nere konbitea artu gabe etxera bear, brindo kuñado”, onela mugitzen dala bestea edatera, ta brindis ta brindis egitera. AA III 555. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Gainera, brindis asko egiten genituen ardoarekin, eta osabak beti Togliatti eta Nenni askatasunaren defendatzaile handien omenez topa egitea proposatzen zuen. [Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    brindis [by demi, CC BY 2.0 via Wikimedia Commons]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel