Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:15 am on 2014/09/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilbatu 

    du ad. 1. Ehun bat ehotzeko, bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroarazi. 2. (hed.) Isilpean zerbait prestatu edo gogoan sortu. Zergatik, bada, bilbatu duzu iruzur hori zeure bihotzean? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 Tramar, hacer la trama de un tejido; tejer; (fig.) tramar, urdir, maquinar algo. Jansenisten heresia izan dela egundaino ifernuko debruek irun, bilbatu, ehoarazi edo asmatu eta hedatu duten herersiarik finena. Elsb JBBizia 87. Zegaitik bilbatu dozu, ba, iruzur ori zeure biotzean? Eguzk GizAuz 15. Sare au Kereonek ala zerauk bilbatu ote duzu? Zait Sof 67. Zer-edo-zer ulertzen al duzu? ala, nere itzok, zure asmoak bilbatuz ari ziñanean bezin utsaltzat dituzu? Ib. 135. Asi da, ari da [organua] / iruten, ariltzen, / ekin eta jarrai / bilbatzen, eiotzen. Or Poem 517. Yauna, bilbatu itzazu eraz itzak eta ez irten aritik orren murrizki. Amez Hamlet 104. Nere buruko zazpi lakain eunez bilbatu ta iltzez eutsi itzatzu. ‘Plexueris’. Ol Iud 16, 13 (Dv bilbeko hariarekin ezpartzatzen badituzu, Ker irazkiaz eundu). Berak bilbatutako gerriko ximena gerrian eta berak landutako ereztunak beatzetan izaki. Zait Plat 118. Mats-aien astiroak itzalpeak bilbatzen ditue. “Texunt”. Ibiñ Virgil 60.

    2  “(L), ramasser en faisant des tas, des paquets, de ce qu’on ramasse” H.

    3 (BN-lab ap. A; T-L). “Alcanzar, hallar algo que era muy difícil” A. “Acquérir, bilbatu, bildu, eskuratu” T-L.  Ez da haren atseginaren parerik muga iragaiten duelarik, guarder bere buruaren jabe dela erakutsiz eta heien gatik nahi duena egiten duela… bereziki holaxet moltsa bilbatzen ahal badu. GH 1935, 307.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [ehundu] : ehundu, irun.
    [lortu] : lortu, erdietsi.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) tramar, hacer la trama de un tejido; tejer (2) (hed.) tramar, urdir, maquinar
    fr (1) tisser, tramer(2) (hed.) tramer, manigancer, intriguer
    en (1) to weave [on a loom] (2) [gogoan sortu] to plot, to scheme, to conspire; to concoct
    port (1) tecer, tramar (2) tramar, urdir, maquinar

    Entzun:

    Halpérin-ek artoski adierazi dizkigu orduko ahaleginen nondik norakoak, eta horiek Kodearen edukian izan zuten eragina3. Zernahi gisaz ere, Frantziako Iraultzak ondu zuen hamalau urte luzez (1789-1804) halako zerrenda osotua, lege zibilen ikuspegitik aurreko legeria ezabatu eta arloz arlo bestelako legeen hariak bilbatu zituena.  [Frantziako kode zibilaren lehen proiektua, Jean di Portalis / Andres Urrutia (Jakin, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Mendearen hasieran ez bezala, Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere.  [Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Koro Navarro (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza.  [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bilbatu (PixaBayCC, LoggaWiggler)

    bilbatu (James Tissot [PD], Wikim. Com.)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/09/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    banda-zabalera 

    iz. Transmisio-kanal batek denbora-unitate batean (segundo batean normalean) transmiti dezakeen datu-kopurua. (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Wikipedia):

    es ancho de banda, anchura de banda
    fr largeur de bande
    en bandwidth
    port largura da banda, largura de barramento, banda

    Entzun:

    Hiru ekimen berri jarriko dituzte martxan gutxi barru: banda-zabaleraren handitzea, etxeko ordainpeko telebista edonon ikusteko aukera (“tv everywhere” deritzona) eta ‘euskal wifi’a, hau da, wifia euskal hiriburu nagusietan etxean kontratatutako salneurri berean eskuratzeko aukera.  [Euskaltelek Euskadin haztea lehenetsiko du, erosketak baztertu gabe, Pedro García Larragan (eitb.eus, 2014/05/30)]

    Interneteko konexio ezberdinen gehienezko banda-zabalera (Wikipedia)

     
  • Maite 8:56 am on 2014/09/17 Permalink | Reply
    Tags: B   

    blastiatu 

    du ad. Jipoia eman, astindu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘jipoitu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    blastiatu.  “(Vb. trans.) vapulear, dar una paliza. Ganberro eiten ziarduan, eta blastiatu eben biar eban neurrixan” Etxba Eib. “Nausixak txikixa blastiatzia ez da gatxa” Ib.

    Sinonimoak: ad.
    [jipoitu] :  jipoitu, astindu, zigortu, egurra eman, egurtu, epelak eman, jo  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vapulear, dar una paliza
    fr donner une raclée
    en to hit sb; to beat sb up, to give sb a beating
    port vapular, dar uma sova, dar uma surra, dar uma tareia

    Entzun:

    Ministeritzak onartu nahi duena indarrean balego, gaizkile bat zinateke. «Ez da soilik trebatzailea (adiestrador) blastiatu behar, zigortu behar da trebatu (adiestrado) pasiboa ere», esan dute lege berriaren bultzagileek.  [Delitu berria, Anjel lertxundi (Hitz beste, 2014-09-16 )] (Berria.eus)

    blastiatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:35 am on 2014/08/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bihozmin 

    iz. (Ipar.) Nahigabea; damua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [nahigabea] : nahigabe, bihotzondoko, atsekabe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Antonimoak: iz.
    [nahigabea] : poz, poztasun, alaitasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) sufrimiento, disgusto
    fr peine, souffrance
    en suffering, sorrow; displeasure, annoyance
    port sofrimento, desgosto

    Entzun:

    Eta ezin zituen ekidin – zein tuntuna, ene, zein tuntuna! – bihozmin ziztada haiek. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihozmin (Wikimedia Commons, public domain)

     
  • Inaki Agirre 10:12 am on 2014/08/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    betsare 

    iz. ANAT. Begiaren barneko geruza, argiarekiko sentikorra dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘erretina‘)

    Sinonimoak: iz.
    [begiaren barneko geruza] : erretina (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es retina
    fr rétine
    en retina
    port retina

    Entzun:

    «Egina zagok, buruz ikasi diat» edo «memorizatua» esan zion bere buruari bost minuturen ostean, argazki bat su goriz betsarean markatzen duenak bezala. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betsare (FlickrCC, Richard Masoner / Cyclelicious)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/08/08 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bultzagarri 

    iz. Zerbait egitera bultzatzen duena. Zaletasun sutsua da gure gogoaren bultzagarririk onena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zerbait egitera bultzatzen duena] : eragingarri, pizgarri  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incentivo, estímulo, aliciente; impulsor
    fr stimulation, motivation
    en incentive, stimulus
    port incentivo, estímulo, aliciente

    Entzun:

    Utopia da hezkuntza sistema eleaniztunari buruz hitz egitea? Derrigorrezko utopia. Zaila da, baina derrigorrezkoa. Utopia zentzu onean hartu behar da; hori gabe, ez daukagu aurrera egiterik. Eleaniztun onak lortzea posible da, baldintza asko oso ondo badaude. Lortu beharreko utopia da, eta aurrera egiteko bultzagarri. [Errutinan sartu gara“, Itziar Idiazabal (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-06)

    bultzagarri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:01 am on 2014/08/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizikidetza 

    Sozialki harmonian bizitzea, batez ere, pertsonen eta taldeen arteko tolerantzia eta elkartrukeak errazten eta bultzatzen direlako.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [harmonian bizitzea] : elkarbizitza, bizikidetasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es convivencia, cohabitación
    fr vie en commun, cohabitation
    en living together
    port convivência, coabitação

    Entzun:

    Komunitate hegemonikoak sinesten du hizkuntzen bizikidetzan. Bere estatusa bermatzen diolako, eta hor eroso bizi delako. Hizkuntz bizikidetza eskuratu beharko genuke hizkuntz gatazka balego, eta nabarmena balitz. Bretainian edo Okzitanian edo Galizian ba al dago hizkuntz gatazkarik? Bizikidetzaz hitz egingo dugu bi komunitateen arteko tentsioa nabarmena bada eta gatazka bat pizten bada. Baina gure artean estatu etnozidak asimilazio prozesu bat burutua badu, hizkuntz bizikidetza zertan da? Nazio eta hizkuntza bat erabat gainjarri dira. [Dinamika makrorik ez dago, Joxe Manuel Odriozola (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-05 )

    bizikidetza (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel