Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:53 am on 2014/08/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    babeskopia 

    Fitxategi automatizatu bateko datuen kopia, datuak berreskuratzeko aukera ematen duen euskarri batean egina, aldiro-aldiro eguneratzen dena.  (Euskalterm)

    Gehiago jakiteko (Wikipedia)

    Segurtasun kopia edo babes kopia egitea sistema baten informazioa baliabide erauzkor batean gordetzeari (toki seguru batean gorde ahal izateko) deritzo. Kopiak zerbitzari nahiz ordenagailu pertsonaletan egin daitezke. Baliabide-mota desberdinak existitzen dira: kanpoko disko gogorra, CD-ROM grabagarria, zinta magnetikoa (DAT), disko ZIP, JAZ edo magnetiko optikoak. Segurtasun-kopia hainbat modutan egin daiteke: bakarrik datu-basearena, posta eletronikoa, zerbitzari edo sistema eragileko fitxategiak. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [babeskopia] : segurtasun-kopia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es copia de respaldo, copia de seguridad, salvaguarda, salvaguardia
    fr copie de sauvegarde, copie de sécurité
    en backup, backup copy
    port cópia de segurança, (estrangeirismo) backup

    Entzun:

    Jakina da informazioa ez galtzeko, gure datuen babeskopiak egitea komeni dela. [Fitxategia nola berreskuratu eta ezabatu, Ander Goñi Beltza (EIBZko liburutegia, 2012-05-24)]

    babeskopia (NextGen Digital Home)

     
  • Maite 8:09 am on 2014/07/22 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baia 

    iz. baia 1 1. (Ipar.) Akatsa, hutsa. 2. BIOL. Azal meheko eta barne mamitsuko fruitumota, oro har biribildua eta hazianitza (adibidez, tomatea eta mahatsa). baia 2  (Ipar.) Baiezkotasuna egiaztatzeko galderazko partikula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    [akatsa] : akats, hutsune.
    [fruitu-mota] : grimu, zauka
    [partikula] : bai ote?

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) defecto, tacha, reprensión, reproche (2) baya (3) ¿sí?
    fr (1) défaut, (2) baie
    en (1) defect, (2) berry
    port (1) defeito (2) baga

    Entzun:

    Ez itzal gabeko arbolarik, ez baia gabeko gizonik.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Erromantze batean diotenez, sagar gorria, intxaur gorrixkoa eta basa-lizarraren baia gorria omen zen jainkoen elikagaia, bizitza eternizatzen zuena. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    —Isilik egotea nahi duzu?; kantuan jarraituko dut bada. —Baia?, ikusiko dugu (Elhuyar Hiztegia)

    baia (Gaurko hitza, CC)

    baia (FlickrCC,

     
  • Maite 9:09 am on 2014/07/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    birbidali 

    INFORM. Norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [birbidali] : berriz bidali (5000 Adorez hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es reenviar
    fr transférer
    en forward
    port reenviar

    Entzun:

    Gidaliburu honetan, jasotako posta nola birbidali azalduko dugu (Elhuyar hiztegia)

    birbidali (PixaBayCC, OpenIcons)

     
  • Maite 9:58 am on 2014/07/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bazterretxe 

    iz. Baserria, basetxea. Han-hemenka argi bakar batzuk bazterretxe zenbaitetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bazterretxe (L, B, BN, R-uzt; Hb ap. Lh, Dv, H), bazteretxe (S). Ref.: A; Lrq /bastereče/; Satr CEEN 1969, 132.

    Caserío. “Maison de campagne, maison isolée” Dv. “Bazter-etxe aberats bat badu, il a un riche bien de campagne, dans la campagne” H. “Casa de aldea, casa separada” A. “Maison écartée (des centres)” Lrq. v. baserri, basetxe. Hiri, bürgü, jauregi eta bazter etxe orotan. Bp I 27. Axeri hau beraz goizeko freskuran / Zagon bazteretxe baten inguruan. Gy 128. Goan ziren, bat bere bazter etxera, ta bertzea bere tratura. Echn Mt 22, 5. Bazter etxetako yabeek behar lukete elkhar aditu eta suaren kontrako konfardiak egin. Dv Dial 65s (It baserri, Ur baserri etxe, Ip etxalte).

    Sinonimoak: iz.

    [baserria]: baserri, baserri-etxe, basetxe, etxalde, landetxe, bordalde Ipar., etxaguntza Bizk., etxau Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es caserío, casa de aldea
    fr maison écartée, villa
    en hamlet
    port casario, casaria

    Entzun:

    Nola luza daiteke bada uztalda bazterretxe on batean? Dv Lab 88.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    basterretxe (Wikimedia Commons)

    Basterretxea (Wikimedia Commons)

    Informazio gehigarria:

     
  • Maite 8:28 am on 2014/06/26 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beita 

    iz. Amuan, arrainak harrapatzeko jartzen den janaria edo janari-itxurakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [amuzkia]: amuzki, jaki, karnata, apasta G-N (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cebo para pescar, carnada
    fr appât, amorce
    en bait
    port (en caza, en pesca) isca, cevo

    Entzun:

    Hegaluzerako beita hartzen ariko ziren beraz, gure ontziren baten argiak izan behar zuten abaorrean zebiltzanak. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beita (FlickrCC, Hi I’m Santi)

     
  • Maite 10:59 am on 2014/06/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bideratzaile 

    INF. Sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua, datu-pakete bakoitzak iturburutik helburura joateko egin behar duen bidea erabakitzen duena transmisioa optimizatzeko. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Routerra edo bideratzailea, konputagailu-sareak elkar konektatzeko hardwarez eta softwarez osatutako gailu bat da. OSI ereduko hirugarren mailan lan egiten du. Gailu honek sare-segmentuak zein sare osoak elkar konektatzen ditu. Sareen artean datu paketeak uzten ditu igarotzen sare geruzako informazioan oinarrituz. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [bideratzaile] : router (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak) eta beste esanahi batzuk (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference)

    es INFORM. enrutador, direccionador, encaminador (2) que encamina, que lleva a, que encauza, que canaliza (3) (Zuz.) instructor, -a
    fr INFORM. routeur
    en INFORM. router
    port (Internet: comutação de protocolos) roteador

    Entzun:

    Bideratzailea ez zegoen ondo konfiguratuta eta seinalea ez zen ondo iristen.

    bideratzaile (FlickrCC, Clamad)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/05/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bunbuilo 

    iz. 1. Burbuila. 2. Larruazalean sortzen den handitu urtsua eta ondorengo gogorgunea. 3. Komikietako pertsonaien ahoetatik ateratzen diren hitzak inguratzen dituen marra makurra.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [anpulua]: anpulu, kuskuilu, punpuila Ipar., maskuilo
    [pusla]: babalarru, pusla, maskuilu, urbatu, maskuilo

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 burbuja 2 ampolla 3 (en cómics) globo, bocadillo
    fr 1 bulle 2 ampoule 3 (en cómics) bulle
    en 1 bubble 2 blister 3 (en cómics) balloon, speech balloon, speech bubble
    port 1 bolha 2 bolha 3 (en cómics, en fotonovelas) balão

    Entzun:

    Ipurbeltz-eko pertsonaia honek hitz egiten duen guztietan bunbuiloa oso txikia izaten da.  (Elhuyar Hiztegia)

    bunbuilo (Wikimedia Commons)

    bunbuilo (PixabayCC, Nemo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel