Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:59 am on 2014/05/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burdin ur 

    burdin ur (Josu Lezameta CC, @jozulin)

    iz. Metal-ura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    BURDIN-UR (L, BN, S; Hb ap. Lh, Dv; bürdün-hur S; burruñ-ur R-uzt; bürdüñ-hur Foix ap. Lh; bürdüin hur Casve). Ref.: A (burdin-ur, bürdün-hura, burruñ-ur); Lrq /bürdünhúr/. Agua ferruginosa. “Eau ferrugineuse” Dv, Lh. v. METAL-UR. Etxearen mugapean dago ugaio iturri bat, burni ur otz menasloraduna ematen dabena. Izt C 97s. Hanti Sügarrak odeietara jauzten eta hedatzen, eta hire elder gahüna, bürdünhura bezala, turrustatzen. Chaho AztiB 9. Hortarakotz urik hobeena da burdin ura, zeren kolore eder bat ematen baitu.

    Sinonimoak: iz.
    [metal-ura]: metal-ur, ur gorri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) agua ferruginosa, agua mineral
    fr eau minérale
    en mineral water
    port água mineral

    Entzun:

    Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:31 am on 2014/05/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    biahore 

    iz. (Ipar.) 1. Talde handi samarrak, baldarki dabilenean bereziki, sortu ohi duen zarata.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘tarrapata’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    biahore (Ht VocGr 435, Dv A, H; biaore Lar Sup). Etim. Préstamo románico: cf. arag. ant. meter bia fuer(a), prov. ant. via! fora! “cri par lequel ceux qui ont vu commettre un crime appèllent le peuple pour poursuivre le criminel”, bearn. ant. biafore, gasc. biahore “grand cri, clameur, appel au secours”, etc. (FEW 14, 377b).

    “Tumulte, biahorea, alarma” Ht VocGr. “Tumulto” Lar Sup. Handik ethorri zen Sinagoguako Aitzindarien etxerat; eta ikhusi zuen biahorea, erran nahi baita, nigarrez eta oihuz zaudenak. TB Mc 5, 38 (Lç tumultoa, He jende tropela bat, Dv buila bat, IBk zaratak). Biahorea jauziko da zure populuaren erdian, eta xahutuak izanen dire zure hazkargailu guziak. Dv Os 10, 14.

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.

    [tarrapata]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.(ikus garrapata, zalaparta) jaleo, alboroto, bulla
    fr tapage, tumulte
    en din, racket, uproar
    port confusão, alvoroço, alvoroto, bulício

    Entzun:

    Bizkitartean bilku biahoretsu hura ixiltasun handi batean jarri zen eta eman zeraudan hunela mintzatzeko bidea: 

    — Oi kretoar ospetsuak! Ez dut nik merezi zuen manatzea.  [Telemake: Ulizeren semearen gertakuntzak, Jean Pierre Duvoisin (Eli Kruzetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1997] (Klasikoen gordailua)

    biahore (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:34 am on 2014/04/18 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bakardade 

    iz. Bakartasuna. Zuen gorputz hilak bakardade honetan geratuko dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [bakartasuna]: bakantasun, bakartasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es soledad; retiro, aislamiento; incomunicación
    fr solitude, isolément
    en solitude, privacy; loneliness; seclusion
    port solidão; retirada, isolamento, isolação; incomunicação

    Entzun:

    Cien años de soledad argitaratu ostean gainditu zituen aurreko urteetan Mercedes Barcha emaztearekin eta bi seme txikiekin bizi izandako estutasun ekonomikoak. 1982an Literaturako Nobel saria jaso zuen, Latinoamerikaren bakardadea hitzaldia entzunarazi ostean. Hitzaldi politikoa izan zen, Garcia Marquezen beste asko bezalaxe.  [Agur idazle magikoari, Amagoia Iban (Plaza, 2014-04-18)] (Berria.info)

    Haren inguruko oroitzapenak ekarri zituzten askok gogora idazlearen heriotzaren berri jakitean. Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek baieztatu zuen Mexikotik zabaldu zen albistea: «Mila urteko bakardadea eta tristezia inoizko kolonbiarrik handienagatik». Macondo bere biztanle ezagunena gabe gelditu da. Literatura unibertsala Macondoren sortzailearen lanekin geratu da.  [Agur idazle magikoari, Amagoia Iban (Plaza, 2014-04-18)] (Berria.info)

    “Ehun urteko bakardadea”-ren egilea zendu da. [Omar Figueroak Garcia Marquez zenaz eginiko karikatura. / EFE (Berria.info-tik hartua)]


    Gabriel García Márquez (1927-03-06 / 2014-04-17) euskaraz:

     

     
  • Maite 9:46 am on 2014/04/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beltzaile 

    iz./izond. Zerbait, norbaiten izen ona bereziki, bezten duena. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    beltzaile (A), belztaile (Dv), beztale.

    Difamador, calumniador. “Celui qui noircit, qui diffame” Dv. “Ennegrecedor” A. v. beltzatzaile. Gazte fundibitailak, zahar mando edo zikhoitzak, lagunen beztaleak, yeloskor, herratsu eta mokhor guziak. Hb Egia 36. Salatari, beltzaile, Jainkoaren etsai, ozar, urgulutsu, espantukari, gaizkirako trebe. Bibl Rom 1, 30.

    Sinonimoak: izond.
    [beltzatzailea]: beltzatzaile Ipar.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es difamador, -a; calumniador, -a
    fr diffamateur, -trice
    en slanderer, defamer; libeler
    port difamador(a), caluniador(a)

    Entzun:

    Odolustu zaitez, oi, bihotz hori, eta konta Juda Iskariotek berripaper belztaileari egin filtrazioak oro. [Asteazkena, Anjel Erro (Jira, 2014-04-16)] (Berria.info)

    beltzaile (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 1:04 pm on 2014/03/25 Permalink | Reply
    Tags: B   

    birla 

    iz. Bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [birla] : txirlo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bolo [del juego de los bolos]
    fr quille
    en skittle
    port pino de boliche

    Entzun:

    Memento batez, joko lege edo araudiaren arabera, erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    birla (Pixabay CC, OpenClips)

     
    • Ricardo Gómez 9:37 pm on 2014/03/25 Permalink

      Lazarragaren eskuizkribuan “birlo” aldaera agertzen da, eta badirudi adiera metaforikoa duela, ‘zakila’ alegia, baita aldameneko “bola” hitzak ere, jakina:

      Juzgatzen badozu ule onegaz
      otzitu jatala niri odola,
      indarsuak ditut birlo ta bola.
      (B3: 91-93)

    • Maite 10:04 pm on 2014/03/25 Permalink

      Mila esker, Ricardo! Sekula hitza entzun gabe nuen. Are gutxiago Lazarragaren adiera metaforikoa. Egunero ikasten da zerbait. Mila esker! :))

  • Maite 8:27 pm on 2014/03/23 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barda 

    iz. Zuhaitz edo zuhaixken adar txikia, abarra.  2. adb. Joan den gauean., bart. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak:  adlag. Ipar.
    [bart] : bart (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rama pequeña, ramilla  (2) (Ipar.) [h. bart] anoche, ayer por la noche
    fr hier soir, la nuit dernière;
    en last night
    port ontem à noite

    Entzun:

    Euskalkirik gabeko euskaldunok tipo serioagoak ematen dugu eta seguruenik bagara (azken finean, teleberria aurkeztuko bagenu bezala kontatzen dugu bardako flirta)…  [Grazia, Angel Erro (Jira, 2014-03-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barda (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    birbirra 

    iz. ardo aparduna.

    Sinonimoak: iz.
    [xanpaina] : xanpain

    Beste hizkuntza batzuetan (Gastronomiako Euskal Anaiartea):

    es (1) Aguja que produce el txakoli o la sidra al escanciarse en el vaso (2) champaña, champán
    fr champagne
    en champagne
    port champanha

    Entzun:

    Horrez gain, beste bi produktu ere egiten dituzte: xanpaina da bat –birbirra deitzen zaio Euskal Herrian eta txakolinaren oinarria hartzen da, irakinda–, eta besteak berantiarra du izena. [Ezaugarri bereziak ditu Euskal Herriko mahastigintzak, Irati Sarasua Arabaolaza (Argia, 2014-03-09)]

    Txomin Etxaniz – Birbirra 2006

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel