Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 am on 2014/02/28 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bihotz eman 

    ad. Adorea eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [adoretu] : adore eman, adoretu, arnasa eman, kemendu, kuraieztatu, azkortu Bizk., dendatu Bizk., animatu beh., arnastu g.e., ausarditu g.e., bihoztu g.e., alaitu zah., esportzatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dar valor, animar
    fr encourager
    en to encourage, to give courage/support/hope; to give sb (fresh) heart
    port encorajar, animar

    Entzun:

    Ez hago bakarrik, saiatzen zitzaion bihotz ematen, neu behintzat hirekin naukan.  [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihotz eman (Kimberly Darragh Hynd, CC)

     
  • Inaki Agirre 9:57 am on 2014/02/22 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bazpi 

    iz. Zorriak ile artean jartzen dituen arrautzetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    bazpi (Añ (V) > A), baspi (V-oroz-arr-ple ap. A; Mic, Añ), pazpi (V-oroz-ple ap. A).

    Liendre. v. bartz.

    Sinonimoak: iz.
    [bazpi] : e. bartz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es liendre, huevo de piojo
    fr lente
    en nit [of a louse]
    port lêndea

    Entzun:

    BAT MATXIN PARRAT

    Bat: Matxin Parrat.
    Bi: Mitxel Eperdi.
    Hiru: Kolko bete diru.
    Lau: lko melau.
    Bost: Koxkotean koxt.
    Sei: korta bete behi.
    Zazpi: Buru bete bazpi.
    Zortzi: Katilu bete zorri.
    Bederatzi: Katuaren narrua eratzi.
    Hamar: mar-mar

    Bat Matxin Parrat, Oskorri

    bazpi (FlickrCC, Gilles San Martin)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/02/17 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bidutzi 

    iz. 1. Naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna. Bi buruko behiak, bost hankako ardiak munstroak dira. 2. Alegiazko izaki izugarria. Ness aintzirako munstroa. 3. Pertsona izugarri itsusia. 4. Oso pertsona ankerra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘munstro’)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    bidutzi (Lar), bidutz, bidutsi (H).

    Monstruo, bidutzia, geiurtia” Lar. “Bidutzia, monstruo” LE Urt voc. v. mamu. Hantik dirade jalkiten bidütsiak mündüko desohoria diradianak. Egiat 262. Argitara eman zuan aur edo, obeto esateko, bidutzi bat añ itsusia, non Erregek sinistu zuan etzala berarena.

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [munstroa] : iratxo, mamu, fantasma Ipar., munstro Ipar., aujame Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es monstruo [ser fantástico]
    fr monstre
    en monster
    port monstro

    Entzun:

    [6] Cf. partizipio mota beraren gainean eratu ohi diren bestelako bidutziak, hala nola inon irakurritako «Matutano kakahuete labean egindak», «galderak aurreko prozesuetatik ateratak izan direla», eta abarren abarra. [Akatsak Zuritzen I: Leku kanpozkoak, Borja Ariztimuño Lopez (31 eskutik, 2014/01/08)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat.  [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001) (Ereduzko Prosa Gaur)

    bidutzi (FlickrCC, Anirudh Koul)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/02/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    brastakoan 

    adlag. Kolpetik, bat-batean. Brastakoan kendu dio eskutik makila.

    Sinonimoak: adlag.
    [kolpetik]: kolpetik, bat-batean, kolpez (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bruscamente, con brusquedad; de golpe
    fr brusquement, d’un seul coup
    en suddenly, brusquely, sharply; abruptly
    port de golpe, de súbito

    Entzun:

    Baina, brastakoan, bizarra desagertu zen gure aurpegietatik, baina ez mundua aldatu genuelako, moda aldatu zelako baizik.  [Bizarra modan, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-02-02)] (Berria.info)

    Brastakoan, gurasoak eta jada gaztetxo egin dena arrotz sentitzen dira elkarrenganako. Petral hori al da orain artean ezti bitsetan eduki gaituen umea?, diote gurasoek. Buruximur horiek al dira hainbeste miresten nituen gurasoak?, dio nerabeak. Gurasoek ez dakite nola adierazi gertatzen ari zaiena. Nerabeak ere ez; baina baleki ere, ez lieke bihotza zabalduko. [Nerabea altxorraren islarantz, Anjel Lertxundi (Hamabostero, urgainen, 2014-02-02)] (Deia.com)

    brastakoan (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/02/03 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baga 

    iz. 1. Uhina, olatua (sakonekoa bereziki). 2. Soka lodia. • baga-itsaso. Edozein olatu-sistema, bertako haizearen eraginik gabe sortua (haizeak beste toki batean sortutako olatuen hedapenaren ondorioa da).  3. Ik. 1 gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [uhina] : uhin, tirain Ipar., olatu Heg., naia Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ola, onda de mar (2) (hed.) envite, oleada, impulso (3) soga, maroma, amarra (4) sin
    fr (1) vague (2) corde, amarre (3) prep
    en (1) wave (2) rope (3) without
    port (1) onda (2) corda, soga (3) sem

    Entzun:

    Halako pasarteren bat aurkitu aurretik, zubererarekin borrokan, itoko ziren ibai zailegi hartan, itsasoaren gorak ibaiaren beherarekin sortutako baga handiegien artean. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pisu baga sentitu nuen bihotza, eta haizea bezain libre gogoa. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    baga (Argazkia, EFE) [Twitterren, @javi93_asti -ren bidez)

    baga (CC Imanol Lasa, @imanollasa)

     
  • Maite 8:19 am on 2014/01/22 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barride 

    iz. Auzokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    barride (B, L-ain, Sal, R; SP, Ht VocGr 438, Dv, H). Ref.: A; Izeta BHizt2.

    1. Vecino. “Barridea (O), voisin” SP.

    2. (G-nav, Sal, R; H). Ref.: A; Iz Als. Vecindad, barrio.

    Sinonimoak: iz. Naf.
    [auzoa] : auzo, auzokide, auzoko, auzotar, bizilagun, etxelagun, etxekide g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (GN) convecino, -a (2) vecindad, barrio
    fr (1) voisin, -e (2) voisinage
    en (1) neighbour, neighbor EEUU (2) neighbourhood, neighborhood EEUU
    port (1) convizinho m, -a (2) vizinhança

    Entzun: 

    Polizia-nobela bat idatzi nahi duen kazetari baten istorioa: barride marjinatu batean jaioa, usma-zakur baten moduan dabil bera bizi den hiriko desmasiak ikertzen. [Errebolta, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-01-16)] (Berria.info)

    barride (FotopediaCC, Debora Ratliff)

    barride (FlickrCC, UrbanGrammar)

     
  • Maite 11:05 am on 2014/01/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    buztanikara 

    iz. ZOOL. Motazilidoen familiako eta Motacilla generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Gorputza luzexka, isatsa luzea, burua txikia eta mokoa zuzena dute. Txikiak dira eta Europa eta Asian bizi dira. • buztanikara hori. Bizkarra gris-urdinxka du eta sabela horia. (M. cinerea). || buztanikara zuri. Lumajea zuri, beltz eta grisa da (M. alba). || larre-buztanikara. Buztanikara horiaren antzekoa da baina bizkarra gris-berdexka du (M. flava). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Maite 1:26 pm on 2014/01/19 Permalink

    • Tarrat 1:55 pm on 2014/01/19 Permalink

      Sinonimoak: ipurdikara, eperdikara, negutxoria, elurtxoria, apeztxorria, señorita…

      Irudian ageri dena hilabeteko umea da, eta ez da oso adierazgarria, berehala aldatzen baitzaio itxura.

    • Maite 5:29 pm on 2014/01/19 Permalink

      Aupa, Tarrat! Sinonimo horietako asko aurkezpenean jasota, baina berri batzuk ere eman dituzu: señorita, eperdikara… Mila esker! Argazkiari dagokionez, Creative Commons irudiak ipini behar ditudanez, ba, horixe topatu dut. Ikusi duzu nonbaiten bakarren bat adierazgarriagoa? :))

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel