Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:34 am on 2013/12/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bertsolari 

    iz. eta izond. Bertsoak jartzen edo bereziki bertsoak botatzen dituen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:01 am on 2013/12/09 Permalink | Reply
    Tags: B   

    begizta 

    iz. 1. Biribilgisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako batetik tiratzean desegiten dena; delako korapiloaren biribil-gisako horietako bakoitza. 2. Katebegi. 3. INFORM. Programa bateko agindu-sekuentzia, baldintza jakin bat bete artean exekutatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txibista] : txibista, begite g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lazo, lazada, nudo (2) eslabón de una cadena (3) (Inform.) bucle
    fr (1) nœud, laçage (2) chaînon (3) boucle
    en (1) bow; lasso (2) link (3) loop
    port (1) laço (2) elo

    Entzun:

    Kajoiko konpartimentu ezkutuko batetik hainbat gauza atera zituen: pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, eta belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nik bizia eman niolako, begizta bat naiz berarentzat, begizta bat da niretzat, eta lotuta gaude ohe gaineko honen puntuak elkarri lotuta dauden bezala. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    begizta (FlickrCC, the second fiddle)

    begizta (FlickrCC, rubybgold)

     
  • Maite 7:07 am on 2013/12/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bereter 

    iz. (Ipar.) (zah.) 1. Apaiza. 2. Apaiz edo abokatu baten laguntzailea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian (ikus sarrera osoa OEHn)

    bereter (R; Lar, Dv, A DBols), beretar (Sal, R; Lar). Ref.: A; Bon (beretarra); EI 354. Etim. Préstamo románico, en último término del lat. presbyter; cf. REW 6740.

    1. Clérigo. “Clérigo, apaiza, apeza, abadea, beretarra” Lar.
    2. Acólito; secretario o empleado de confianza.

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [apaiza] : apaiz, apez, artzain, meza-emaile, sazerdote Heg., abade Bizk., jaupari neol.
    [meza-laguntzailea] : eskolau, mezalagun, meza-laguntzaile, meza-mutil, beretter Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) clérigo (2) acólito; secretario de un abogado
    fr (1) prêtre (2) acolyte
    en (1) priest, clergyman, minister (2) acolyte
    port (1) clérigo (2) acólito

    Entzun:

    Ez litzateke harrituko Isaacs-ek elizan karguren bat izango balu, diakono edo bereter izango balitz, zernahi ere den bereter izate hori. [Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oreste enetako serial-killeraren lehen prototipoa da eta James Ellroyen El Monteko hiltzailea greziar tragikoen aldean, arropa zuritan beztitu bereter bat. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bereter [FlickrCC, Catholic Church]

    bereter (FlickrCC, batigolix)

     
  • Maite 7:56 am on 2013/12/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    balaku 

    iz. Norbaiti, haren gogoa edo onginahia irabazteko egiten zaion hitza, txera edo keinua, askotan engainuzkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [losintxa] : amainu, eztikeria, zurikeria, zuriketa, losintxa Gip., koipekeria adkor., lausengu Ipar. jas., leunkeria Ipar. jas.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es halago, lisonja; caricia, mimo; agasajo, regalo, placer
    fr flatterie, cajolerie
    en flattering words; compliments; praises
    port bajulação, lisonja

    Entzun:

    Bertutea hain sarri diot aipatu, eta batez ere hainbertze balaku egin dizkiot, non arrazoi dudala uste izan behar baitu. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    balaku (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 1:57 pm on 2013/11/17 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bruselaza 

    iz. Bruselaza (Brassica oleracea var gemmifera) Brassicaceae familiako Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da. Bere izen zientifikoa Brassica oleracea var. gemmifera da. Bruselazak landarearen zurtoinean agertzen diren begiak dira, eta ehundura irmoa eta kolore berde sakona dutenean bitlzen dira. Erdiko gunearen inguruko hostoek kolore horixkakoak izan daitezke. Zapore gozoa dauka, baina gehiegi egosten direnean sufredun konposatuak askatzen dituzte eta mingotsak egiten dira. (Wikipedia)

     
  • Maite 8:05 am on 2013/11/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burkaitz 

    iz. Amildegia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [harkaitza] : haitz, harkaitz, arroka Ipar., hartoka Ipar., botxu Zub., harkadi Ipar. g.e., pendaitz BN g.e.
    [amildegia] : amilbide, amildegi, amiltoki, barga, erroitz, malkar, arro Bizk., troka Bizk., baxa Zub., amiltza g.e., malkartegi g.e., tulunbio Ipar. jas., amileta Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es peñón, risco; precipicio
    fr rocher, escarpé; précipice
    en crag, cliff; precipice
    port rochedo, penhasco, falésia; precipício

    Entzun:

    Iturri eta erreka garbiei, oro malkor eta burkaitz, hurbildu ezinik nabilaxu gaurgero. [Denboraren mugan, Jose Angel Irigaray (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urrutian burkaitz batzuk, hunatago, makal zenbaitez inguraturik, itsasorat buruz doan errekastoa. [Denboraren mugan, Jose Angel Irigaray (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    burkaitz (Wikimedia Commons)

    burkaitz (literativa, CC)

     
  • Maite 8:06 am on 2013/10/30 Permalink | Reply
    Tags: B   

    banabar 

    Ik. babarrun. iz. 1. Leguminosoen familiako baratzelandare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrunantzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Naf.
    [babarruna] : baba, babarrun, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) alubia, judía
    fr haricot
    en bean; kidney bean, haricot (bean)
    port feijão

    Entzun:

    Ikusi duzun baberruma hori, berriz, fava romana delakotik etxekotua omen dugu, gure filologo zuhurrek diotenez, babarrun, banabar, baberna eta beste aldaerak bezalaxe.  [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    banabar (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel