begizta

iz. 1. Biribilgisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako batetik tiratzean desegiten dena; delako korapiloaren biribil-gisako horietako bakoitza. 2. Katebegi. 3. INFORM. Programa bateko agindu-sekuentzia, baldintza jakin bat bete artean exekutatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[txibista] : txibista, begite g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

es (1) lazo, lazada, nudo (2) eslabón de una cadena (3) (Inform.) bucle
fr (1) nœud, laçage (2) chaînon (3) boucle
en (1) bow; lasso (2) link (3) loop
port (1) laço (2) elo

Entzun:

Kajoiko konpartimentu ezkutuko batetik hainbat gauza atera zituen: pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, eta belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Nik bizia eman niolako, begizta bat naiz berarentzat, begizta bat da niretzat, eta lotuta gaude ohe gaineko honen puntuak elkarri lotuta dauden bezala. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

begizta (FlickrCC, the second fiddle)

begizta (FlickrCC, rubybgold)