Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:08 am on 2014/09/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goibeltasun 

    iz. 1 iz. Tristura. Bihotzeko goibeltasuna. Nahigabeak zure arima goibeltasunez bete zuen. 2 iz. Iluntasuna. Zeruaren goibeltasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goibeltasun (SP (sin trad.), H), gobeltasun (Dv).

     Tristeza. “Air, humeur sombre, chagrin, état de tristesse” H. Bataren arraitasuna eta bertzearen goibeltasuna. Ax 506 (V 326). Goibeltasun eta barrungo illunaren kargapean makurtu. Arr May 70. Billustasun gorri onek gazteluaren goibeltasun eta zorroztasuna nabarmenago dagi. Etxde AlosT 40 (v. tbn. 83). Urtzen da goibeltasuna bere gutizia asetzen zioten gauzak galdurik. Or Aitork 47s. Beltzurak zure arima goibeltasunez bete zuenean. Txill Let 74. Ortxen daude goibeltasun eta zorroztasun etengabe bat dariotela. “Están siempre igualmente tristes, igualmente severas”. Etxde Itxas 102. Azken egunetako gerraren jazoerak goibeltasun aundia sortu eben espetx:ian. Gerrika 111. Goibeltasuna, negarra eta garaideadarra oihuka darion arima. MEIG III 109. v. tbn. Sabiag Y 1933, 425. Mde HaurB 31. Azurm in Gand Elorri 117. Osk Kurl 104. TxGarm BordaB 130. AZink 91.

    “Air fâché, irrité” H.

    (H, A), gobeltasun (Dv A). “État assombri du temps” Dv. Ainbeste aize ta zorakeriren atzetik, ainbeste bena, goibeltasun da trumoiren ondorean etorri bear eban ekatxak. Ag Kr 175.

    “Atritas, […] kolore beltza, goibeltasuna, ilhuntasuna” Urt III 30

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [tristura]: jas.goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristetasun, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., ituntasun jas., malenkonia jas., damorri g.e.
        [iluntasuna]: g.e.goibeldura, ilun, ilunpe, iluntasun, lainope, ilundura Ipar., goibel jas., ilundegi g.e., ilundi g.e., ilungo g.e., aizaro Naf. g.e. pl.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
    fr chagrin, mélancolie, tristesse
    en sadness, misery, melancholy, sorrow
    port tristeza, melancolia, infelicidade

    Triste zirudien, amak bezala; biei zerien halako goibeltasun atsekabegarri bat. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    goibletasun (FlickrCC, Cesar Mascarenhas)

     
  • Maite 11:02 am on 2014/08/28 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gatzaga 

    iz. Gatza lurretik edo itsasotik erauzten den tokia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    gatzaga (V, G ap. A; Lar, Añ).

    Salina” Lar y Añ. “Salinas, lugar de sal” A.  En la carrera de Gaçaga (Iranzu, 1258). Arzam 251.

    Sinonimoak: iz.
    [gatzaga] : gatzobi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es salina
    fr saline
    en saltworks
    port salina

    Entzun:

    Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute. [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gatzaga (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/08/18 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gurendu 

    da/du ad. 1. (Ipar.) (zah.) Hazi; gehitu. Haurra gurentzen denean. Irabaziak gurendu. 2. Santutu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 gurendu (V-och (msOch) ap. A; SP, H), gurentu (A).

    1. Crecer. “Croître” SP. “Desarrollarse, crecer” A. Baldin bathaiatzen bahaiz / iadanik gurendua / Erromako Elizetan busti zakek burua. EZ Man I 19. Haur merda, gurentu denean alfer da. O Pr 220. Urguillukerian, […] eta banokerietan iaiotzen eta gurentzen diren gizonen bertute eta abantail ederrek eztute on-iduri hutsa baizen. SP Phil 200 (He 202 haziak direnean). Alferkeriak bere bazka gaztetasunean kausitzen baitu, han hazten, gurentzen eta bazkatzen da. ES 186.

    2. (Lar Sup, H (G, L, BN), A). Aumentar. Berzeei berriz gurentzen / zaizte bere gogoak, / zeren etxetan dituzten / bihi eta arnoak. EZ Eliç 282. Nori berea errendaturik geldituko zaitzan aphur hek sumatuko dira, berretuko dira, gurenduko dira. Ax 249 (V 167).

    3.Lozanear” Lar.

    4. (Dv A). “Prosperar” A.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [handitu] : handitu, hazi
    [ugaritu] : ugaritu
    [santutu] : santutu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (Ipar.) crecer, desarrollarse, aumentar (2) da/du ad. declarar santo, canonizar
    fr (1) croître, grandir; augmenter (2) canoniser
    en (1) to grow; to increase (2) to canonize
    port (1) crescer (2) canonizar

    Entzun:

    Haur merda, gurentu denean alfer da. O Pr 220. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Eta haren ahala hazkarturen da, bainan ez haren indarrei esker: eta sinhets ditakeenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guziak; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eginen du. [Danielen profezia, Jean Pierre Duvoisin, Bible Saindua (II) – Testament Zaharra, 2. zathia (1859-1865)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    gurendu (Irudia: gifmaster)

     
  • Maite 9:27 am on 2014/07/14 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogara 

    adb. (Ipar.) Norbaitek atsegin edo gogoko duen erara, gustura (-en kasu-atzizkia hartu duen izensintagma baten ondoan). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

    [atsegin duen erara]: erara, gustuz, nahierara, gustuan Ipar., gustura beh., alagalan Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) a gusto (de), a su (mi, tu…) gusto, a satisfacción de
    fr (Ipar.) (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) au goût de, à mon/ton/son/notre/votre goût
    en (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) to sb’s satisfaction, to sb’s liking, for one’s liking
    port ao gosto de

    Entzun:

    Mundialeko arbitroek bezala, hauek espraia badute marra non den erabaki eta lurrean pintatzeko, gogara. [Epailetu, Anjel Erro (Jira, 2014-07-13)] (Berria.eus)

    Ororen gogara egitea da gauza nekea (esr. zah.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    gogara (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:44 am on 2014/07/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaudi 

    iz. 1. Borroka 2. Unibertsoa

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 gaudi. Lucha.Ezarririk gaudian bizia, ayant engagé la vie en garantie (Hb Esk)” H (pero no encontramos el ej. que cita).  Santxo handiak zuen altxatu hiria, / Sarrasinei khentzean gaudian bizia. Hb Esk 84 (v. nota de la ed. de P. Altuna (pág. 96): “Guduan, borrokan”). Ethorkia bertzeak zuen Kantabrian; / Haren omena handi gerlako gaudian. Ib. 34.

    2 gaudi. Neol. de Arana Goiri, creado en 1896 a partir de gau- (que parece considerar raíz o componente de gauza) y -di (AG 1014). Mundo; universo. Gaudija Jaungoikuak irazan ebazanetik [5880 urte] (1896). AG 984. —Izarrizti ori zer da? –Izarrak zer eta zertarako diren, eta Gaudiari dakarzkioten onaren atzalketa. Bera EEs 1915, 163. Gaudia izanen da ortzeko ta ludiko gauza guzien biltza. Ib. 163. v. tbn. Zink Crit 17. Odeiak dantzan gaudi gustijan. Enb 49 (v. tbn. 61). Egilleaz gero / zu zera zârrenik; / gaudi-sabelean, / zerau sabelenik. Ldi UO 18. Gaudiko indarrak jainkotzat zeuzkaten. JMB ELG 103. Gaudiko zenbait izaki eta indarrenganako sinismen eta gurtzak. Ib. 65. Deukalionek gaudi utsalean gizonen kasta gogorra sortu-arazi zuten arriak iaurti zituenez gero. Ibiñ Virgil 71.

    Sinonimoak: iz.  (5000 adorez hiztegia)

    [garaitzeko egiten den indarrezko ahalegina]: borroka, gatazka Ipar., auska Bizk., pelea Heg. zah.
    [unibertso]: unibertso, kosmos

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lucha, pelea (2) universo
    fr (1) lutte, bagarre  (2) univers
    en (1) dispute, duel of wits (2) universe
    port (1)  luta, briga (2) terraço

    Entzun:

    Santxo handiak zuen altxatu hiria, Sarrasinei kentzean gaudian bizia. [Eskaldunak (1853), Jean Martin Hiribarren] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    gaudi (Wikimedia Commons)

    gaudi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:51 am on 2014/06/20 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gandor 

    iz. 1. Hainbat hegaztik buru gainean duen irtengune haragitsua. 2. Zenbait hegaztiren buruko luma-multzoa. 3. Mendi baten hegia, haitzez osatua. 4. Uhinaren gain apartsua. 5. BIOL. Oro har, zenbait egituratan (hezur, hazi, gorputzatal, etab.etan) agertzen den lerro irten eta jarraia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    [hegaztien buru gaineko konkor haragitsua]: galdor, motots, tutur, kukurusta Ipar., moto Ipar., gangar Bizk., kukula g.e.
    [mendi baten hegia]: punta, tontor
    [lotsagabekeria]: lotsabakokeria (bizk.), lotsagabekeria (bat.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) (Zool.) cresta; penacho (2) cresta (3) (hed.) soberbia, altivez; descaro, insolencia
    fr (1) crête (2) (hed.) audace, hardiesse, insolence, panache
    en (1) [haragitsua] comb; [luma-multzoa] crest (2) [uhina] crest
    port crista

    Entzun:

    Orain gutxi arte, presoek neurri eta irtenbide kolektiboak eskatzen zituztenean, erantzun bera jasotzen zuten beti: ea, apaldu gandorra, eta pasa, pasa zaitezte banan-banan takillatik!  [Takilla, Anjel Lertxundi (Hitz beste,2014-06-18 )] (Berria.info)

    gandor

    gandor (FlickrCC, by Psico-Mod)

    gandor (FlickrCC, Ion Ruiz)

    gandor (FlickrCC, chripell)

     
  • Maite 9:01 am on 2014/05/24 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gizarte-markatzaile 

    Gizarte-markatzaile zerbitzuak interneten, –edo intranet batean–, nabigatzen duten erabiltzaileei gustuko estekak edo laster-markak, –gustuko helbideak–, gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duen online zerbitzuak dira.

    1996. urtetik aurrera hasi ziren horrelako zerbitzuak interneten hedatzen. 2003. urtean Yahoo enpresak Delicious sortu zuen, hasieran del.icio.us. Delicious horrek arrakasta handia izan zuen eta etiketatzeko sistema interneteko komunitatean hedatzen asko lagundu zuen. Erabiltzaileak gero eta gehiago hasi ziren gustuko webguneen URL helbideak etiketatzen, eta etiketa horiek editatzen, gordetzen, sailkatzen eta modu askotan partekatzen. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es marcador social
    fr marque-page social, navigation sociale, partage de signets, social bookmarking
    en social bookmarking
    port social bookmarking

    Entzun:

    2003. urtean del.icio.us sortu zen, geroago Delicious izenarekin hedatu den zerbitzua. Delicious izan zen laster-markak biltzeko lana etiketatzeko sistema arrakastatsu batekin bideratu zuen lehen zerbitzua. Etiketak editatu, sailkatu eta gorde egiten dira handik aurrera, horixe bihurtu da sistemarik hedatuena. Etiketak modu pribatuan gorde daitezke edo publikoak bihurtu eta hainbat modutan partekatu.

    Egun interneten arrakasta gehien daukaten aplikazioen artean, hainbat bilatzaile eta nabigatzaileekin batera, gizarte-markatzaile zerbitzu batzuk daude. Ikus Gizarte-markatzaileen zerrenda. (Wikipedia)

    Nik Delicious asko erabili izan dut, baina, egun, Diigo da nire gizarte-markatzaile gogokoena, laster-markak gordetzeaz gain, beste aukera ugari eskaintzen dituelako (taldean lan egin, zerrendak osatu, web orrietan oharrak ipini…). Hementxe uzten dut aspaldi sortutako tutorial bat:

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel