Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:05 am on 2014/05/22 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goi-arnas 

    iz. Goiargia, inspirazioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    GOI-ARNAS.

    a) Inspiración. Goi-arnasa itz-ugoldeka ixurtzen digutenak. TAg Y 1933, 21. Irudiz aberatsena bai goi arnasez biziena ere. Aitzol in Ldi UO 6. Zatozkida, goi-arnas. Or Eus 3. Gizon aundi oien [Dante, Petrarca, Migel Anjel] goi-arnasak eda zuten urrin gozoaz. Etxde JJ 239. v. tbn. Mde Pr 192. Minervaren kuttunek berezko duten goi-arnasa. MEIG VIII 33. Goi-arnasari laguntza eske / luzaroan dago erpai. “Espíritu de lo alto”. Or Poem 554.

    b) Espíritu religioso.  Gain maite ontan irauten bai du / goi-arnasaren indarrak. Lazkao Txiki in Uzt Noiz 68. Eskoriatzan eliz barrua / zerutu da goi-arnasez. NEtx LBB 277.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : goi-hats, goiargi, inspirazio, gotargi (5000 eta UZEI sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Erl.) inspiración (divina)
    fr inspiration (divine)
    en (divine) inspiration
    port inspiração (divina)

    Entzun:

    ARIAS Cañete jaunaren hitzei matxismoa zeriola ezin da ukatu eta hitzok leuntzeko egin izan diren ahalegin guztiak (nekatuta zegoela, ez zuela hori esan nahi eta abar) barregarriak dira eta guztiz faltsuak. Arias Cañete jaunarentzat ezinezkoa da, edo oso zaila behintzat, emakume batekin, edozein emakumerekin, goi-arnasdun gai baten gainean (politikaren gainean, demagun) eztabaida serio bat izatea, bere nagusitasun intelektuala matxistatzat hartu ahal delako.  [Extabaida intelektualak, Rikardo Arregi (Zirrikituetatik begira, 2014-05-21)] (Deia.com)

    goiarnas (Gaurko HItza, CC)

     
  • Maite 9:04 am on 2014/04/30 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gorabeheratsu 

    izond. Gorabehera asko dituena. Ibilbide gorabeheratsua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    [desorekatu]: desorekatu, gorabehera handiko
    [korapilatsu]: korapilatsu, nahasi, bihurri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) desnivelado, -a, accidentado, -a (2) revuelto, -a, agitado, -a; azaroso, -a, accidentado, -a; irregular, con altibajos
    fr (1) mouvementé(e) (2) sens dessus dessous, embrouillé(e); irrégulier(ère), hauts et bas
    en (1) [terreno] uneven, rough (2)  [ajetreado] treacherous, turbulent ; in a mess, messed-up
    port (1) , desnivelado, acidentado(a) (2) revolto(a), revirado(a), agitado(a); irregular

    Entzun:

    Ibilbide gorabeheratsu horretan, badirudi irakiarrek eman ziotela gaur egun duen izenburu hori. [Mila gau eta bat gehiago, Anonimoa / Patxi Zubizarreta (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oso izaera gorabeheratsu eta aztoragarria zuen, sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat.  [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gorabeheratsu

    gorabeheratsu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 6:53 pm on 2014/04/27 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gasna 

    Ik. gazta.  Ardi, behi edo ahuntzaren esnea gatzatuz, gazura kendu ondoren, egiten den janaria. Zapore eta itxura desberdinekoaak lortzen dira, erabilitako esnemota eta fabrikazioaren arabera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. L-BN
    [gazta]: gazta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (BN/L) h. gazta queso
    fr fromage
    en cheese
    port queijo

    Entzun:

    Aitatxik dena esplikatzen zidan xitak nola sortzen ziren, behiak nola deizten ziren, gasna nola egiten zen…  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gasna (Wikimedia Commons)

    gasna (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:06 am on 2014/04/26 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gosna 

    iz. (Ipar.) Lumazko koltxoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gosna (L; SP, Deen I 382, H), kosna (V-arr, G-azp-to-bet-nav, AN-5vill, BN-arb; Lar, Añ, Dv, H), kozna (S). Ref.: A (gosna, kosna); Lrq (kozna).

    Couette. Oha gosna, couette de lit. Lit de plume” SP. “Plumón, colchón”, “xergón de pluma” Lar y Añ. “Colcedrón, kosna andia” Lar. “1. en général donne le sens de tout objet de literie rembourré de plumes, […] coussin, oreiller […]. 2. dans l’usage habituel, matelas rembourré de plumes” H. “Colcedra, colchón de plumas” A. “Plumazo, colchilla hecha de plumas” Ib. “Édredon en plumes” Lrq. Gau luzeak argi apart utzirik gosna. EZ Man I 113. Non tutzue Meza Saindu, barur eta limosnak / erromeriak ere non utzirik guri gosnak. Ib. 124. Aur gazte onen oea / guztiz omen dek pobrea, / lastoz debana koznea, / otez oa betea. GavonC Egan 1956 (5-6), 28. Oe osoak beren janziakin eta kosna ta koltxoi bakarretarañokoak ere. Izt C 243. Kharrak gosna bilhakatu ziren eta haurra lokhartu zen atsegin guzietan. Hb Egia 73.

    Sinonimoak: iz.
    [koltxoia] : lastaira, koltxoi (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (lumazko lastaira) colcedra, colchón de plumas
    fr matelas de plumes
    en featherbed
    port colchão de plumas

    Entzun:

    Apar zurizko hodei ibiltari, sakon, arin bat ari zen jaisten inguruan, hotsik gabe, eta aparrezko gosna lodi gor baten azpian ehorzten zituen geldiro-geldiro. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gosna (Wikimedia Commons)

     
    • J. Etxeberria 2:59 pm on 2014/04/28 Permalink

      Bizkaieraz, LONBARDI.

      Baitea “lumatxa” aurkitu dut sinonimoa Hiztegi Batuan.

  • Maite 9:26 am on 2014/03/15 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gontz 

    iz. Ate, leiho, etab. finkatzeko pieza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.pl.
    [atearen erroak] : erro, orpo, txanga, txoriopil (Elhuyar eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gozne
    fr gond
    en hinges
    port dobradiça, gonzo

    Entzun:

    Estrategiak ikaslearen baliabideak (gaitasunak) eta ikasleak baliabide horiekin egin dezakeena (komunikazio-jarduerak) lotzen dituen gontz moduan hartzen dira. [Estrategia zer den argitzen, Iñaki Murua (Ikasle eta irakasle, 14-03-14)]

    gontz (Wikimedia Commons)

     
  • Inaki Agirre 6:59 am on 2014/03/07 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gabizain 

    iz. ITSAS. Gabian dagoen marinela, gabikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gabizain] : gabiko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, CILF Base de terminologie eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) gaviero
    fr gabier
    en topman, mastman

    Entzun:

    Aingura goratzeko agindua aditu zuenean, berriz, azkeneko begiratu bat egin zidan, eta alde joan zen, mastan gora, gabizain zereginera.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/02/27 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gitarra-jotzaile 

    iz. MUS. Gitarra jotzen duen musikaria. (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    GITARRA-JOLE, -JOTZAILE. Gitarrista; (el) que toca la cítara. “Citharista, gitarjotzaillea” Urt V 160. Gitarra joilleen soiñua bezalakoa. He Apoc 14, 2. Ezkondu zan gitar jotzalle batekin. Iraola 17. Urretxuar gitarra-jotzalle ta bertsolariari. Y 1933, 192.

    Sinonimoak: iz.
    [gitarra-jotzaile]: gitarrista, gitarrari Zah., gitarra-jole  (5000, Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Mus.) guitarrista
    fr (Mus.) guitariste
    en (Mus.) guitarist, guitar player
    port (Mus.) guitarrista; (de guitarra española) tocador, -a

    Entzun:

    Mexikon hil da De Lucia, Algecirasko Udalak (Espainia) jakinarazi duenez —han jaioa zen—. Benetako izenez Francisco Sanchez Gomez, 1947an jaio zen, eta flamenko musikaren ikono izatera iritsi da. Gaztetatik hasi zen gitarra jotzen, eta 14 urte betetzerako argitaratu zuen lehen diskoa.  [Paco de Lucia gitarra jotzailea hil da, Jon Olano (Berria.info, 2014-02-26)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gitarra-jotzaile (Wikimedia Commons)



     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel