Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:09 pm on 2014/02/18 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gainezka 

    adb. Gainez eginez. • GAINEZKA EGIN. Gainez egin. Esneak egunero gainezka egiten du gurean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [gainez egiten] : gaindi, gaindika, gaindizka Ipar., koka-ahala Ipar., tontorka Gip., kunkuin Zub., gaindiz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rebosando, desbordando, rebasando; a rebosar; rebosante
    fr débordant, abondamment
    en overflowing (with); filled to the brim, brimmed (with)
    port transbordante

    Entzun:

    Bihotza asaldatuta zeukan eskaileretan behera Iturbideren bulegorantz abiatu zenean, odola ziztu bizian, gorputza adrenalinaz gainezka. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gainezka (FlickrCC, wakalani)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/14 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garro 

    iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [garro] : erro (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) tentáculo
    fr tentacule
    en tentacle
    port (Zool.) tentáculo

    Entzun:

    Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik, ordulari itsusietan bukatzen diren garro iletsuak gehienak. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Esan duen eran, bazirudien olagarro erraldoi bat urpetik sortua zela, garro bakoitzarekin musika tresna bana joz, eta, ontzi kaskoari itsatsita, barkuari aurrera egitea galarazten ziola. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea “Señorito alaenak! ” esaten zion, mespretxatu egiten zituen, “Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak! “. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    garro (FlickrCC, Zanthia)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/12/30 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogotxartu 

    da/du 1 ad nahigabetu, gaitzitu. 2 (era burutua izenondo gisa) -Ez da izan hizka-mizkarik -esan zuen Gabrielek gogotxarturik.  (Egungo Euskararen Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [nahiagabetu]: nahigabetu, gaitzitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) disgustar(se); desconsolar(se), apenar(se) (2) ofenderse, indignarse; molestarse, contrariarse, enojarse
    fr (1) (se) fâcher, (s’)attrister, (s’)affliger (2) (s’)offenser, (s’)indigner, (se) choquer, (se) scandaliser
    en (1) to upset, to distress; to get upset, to get distressed (2) to become indignant/infuriated; to take offence
    port (1) desgostar-se, desconsolar-se, penalizar-se, ter pena (2) ofender-se, indignar-se, indignar-se

    Entzun: 

    Gogotxartu eta zakartu egin ohi nau horrek, eta zakar samar moztu nion Monikari ere. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Begi-bistakoa zen zerbaitek gogotxartu zuela Ada, eta Bibliako pasartea ez zen ezinegonaren ageriko agerpena baino.  [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gogotxartu ninduen neskaren aierukadak: bakardadea omen nire tristeziaren iturri, bere irudiko. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Ez da izan hizka-mizkarik -esan zuen Gabrielek gogotxarturik. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro] (Egungo Euskararen Hiztegia)

    gogotxartu (DevianArt, Blackgrrl92)

    gogotxartu (DevianArt, RoeKieko)

     
  • Maite 10:45 am on 2013/12/29 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galtzerdi 

    iz. (batez ere pl.) Oina eta zangoa (osorik, belauneraino edo behealdea bakarrik) estaltzen dituen jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:41 pm on 2013/12/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gautxori 

    1. iz. Gauez ibiltzen den txoria. Hontzak eta beste gautxoriak. 2. iz. eta izond. (lgart.) Gauez etxetik kanpo olgetan ibiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond.
    [gautarra] : gautar, gauzale, gaukari g.e., gaubele (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pájaro nocturno, ave nocturna (2) juerguista, parrandero, -a, noctámbulo, -a
    fr (1) nocturne (2) noceur(euse), noceur(euse)
    en (1) night bird (tb fig) (2) reveller, raver
    port (1) ave noturna (2) farrista,

    Entzun:

    Erretzailea ere bertan zen: hondakin arraro eta susmagarria atera zuen sakelatik, paper zatiren bat eta pospolo bat edo beste, eta berorren garrera makurtu zuen aurpegia gautxori harrapari baten grinaz.  [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gautxori (FlickrCC, zentolos)

    gautxori (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/11/27 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gibel(-)asmo 

    iz. ezkutuko asmoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    GIBEL-ASMO. Segunda intención, intención oculta. Halarik ere, iker eta iker, konfidantza hartu zuen besteak ez zuela gibel-asmorik eta hurrengo aldian lasaiago egon ziren elkarrekin. Mde HaurB 75. Eragozpenik eta gibel-asmorik ezean. Ib. 45.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es segunda/doble intención
    fr arrière-pensée
    en ulterior motive, hidden intention, double-dealing
    port segundas intenções

    Entzun:

    Kasu honetan prezioa (kurtsileria ere nirea da) askatasuna izan daiteke. Irakurleak ordain ez dezan ordaintzen duenaren gibelasmoa ez da informazio isuri librea izaten. [Begia jo dit, Angel Erro (Jira, 2013-11-24)] (Berria)

    gibel-asmo (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:59 am on 2013/10/17 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gatzandel 

    iz. Gatzontzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gatzontzi] : gatzontzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es salero (recipiente)
    fr salière
    en salt-cellar (UK); salt shaker (USA)
    port saleiro

    Entzun:

    Pasa zeniezadake gatzandela, mesedez?

    gatzandel (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel