Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:43 am on 2013/04/24 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gauenara 

    iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi  dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ik. saguzar)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [saguzarra] : saguzar
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es murciélago
    fr chauve-souris
    en bat
    port morcego

    Gauenara harpeko sabaiari nola, hala lotu nintzen harri hezeari, esku eta zango. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gauenara (FlickrCC, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:14 am on 2013/04/21 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaztainondo 

    iz. BOT. Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra, 30 m-rainokoa eta adaburu trinko eta biribildua duena. Zurtoinaren azala arre-hauskara eta pitzatua da, eta hostoak lantza-formakoak, horzdunak eta handiak dira. Lore arrak gerbatan daude eta emeak hauen oinarrian. Fruitua gaztaina da (Castanea sativa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:32 am on 2013/04/05 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gozaratu 

    du ad. Ferekatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [laztandu]: laztandu, ferekatu Ipar., kariziatu g.e., karesatu Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acariciar
    fr caresser, frotter
    en [pertsona] to caress; [animalia] to stroke
    port acariciar

    Maite ondoan eserita eduki nahi zuen, biak biluzik, titiak eta izter leunak txandaka gozaratzen zizkiola. [Onan (moldatua), Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gozaratu (courtesy Toutleciné.com)

     
  • Maite 9:23 am on 2013/03/29 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gerli 

    iz. (Ipar.) 1. Uraren antzeko likido apur bat likatsua, hainbat landareri, berez edo ebakitzean, dariena. 2. Zornea, zauriei darien likido likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)
    [uraren antzeko likidoa] zuku
    [zornea] zorne

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zumo, líquido que mana de las plantas (2) pus, líquido acuoso que supuran las heridas
    fr (1) jus (2) pus
    en (1) juice (2) pus
    port (1) suco (2) pus

    Zauriari gerlia zerion.  (Labayru Hiztegia)

    Igitariek igitaiak muntegian garbitu zituten gerlia kentzeko. ‘Gomme’. Or Mi 40. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     gerli (FlickrCC, drpavloff)  gerli (FlickrCC, quinn.anya)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/03/25 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gerren 

    iz. (Ipar.) Burruntzia, burdinazkoa nahiz zurezkoa. Antzara bat gerrenean. Txirristi mirristi, gerrena plat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [burruntzia]
     burruntzi
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asador, brocheta [varilla para asar]
    fr broche, brochette, baïonnette
    en skewer, spit; brochette
    port espeto, brochete

    […] kopurua erdikatu ondoren, horren erdiaren erdiak ere halako jakin-minaz eta grinaz irakurriko balitu euskal eleberriak, ez litzateke hain gaizki egongo arazo hau, eta hizkuntzaren maratila aski seguru izango genuke, behar bezala estutua edo, txarrenean ere, zure aitatxi-amatxik gasna lurreko su bazterrean gerren puntan erretzen jartzen zutenean baino seguruago. [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gerren (FlickrCC, bachmont)

     
  • Maite 8:03 am on 2013/03/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    guen 

    iz. (B) 1. Amaia, azkena. 2. Ik. goren.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. zah.
    [amaia]
     akabaila, azken, azkentze, bukaera, bururapen, hondartze, urrentze, akabu Bizk., amai Bizk., amaiera Bizk., hondar Ipar./Naf., akabera beh., azkenki g.e. pl., fin zah., erremate Heg. beh., akabantza Ipar. g.e., kabu Heg. zah., araurren Gip. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es límite, fin, término
    fr limite, fin
    en limit, end, finish
    port limite, fim

    Ibai au jaiotzen da Segurako Erriaren mugapean Araia-mendian, Gipuzkoaren guenean, eta Arabako Probinziaren gertuan.[Iztueta, Juan Ignazio: Gipuzkoako probintziaren kondaira (Klasikoen gordailua)]

    guen (FlickrCC, El Bichólogo Errante)

     
  • Maite 3:34 pm on 2012/12/30 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gorontz 

    iz. Bular eta gerrialdea estu lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gerruntze’)

     
    • leire narbaiza 9:16 pm on 2012/12/30 Permalink

      Aupa, Maite!
      Hiztegiak askotan taidoreak dira. Nire ustez gorrontzea ez da kortsea. Agian jatorri bera dute, baina badute ezagurrai ezberdin bat behintzat. Gerruntzea oraingo bularretakoaren aurreko janzkia da. Izan ere, egungo bularretakoak 100 urte eskaz dauzka. XIX. mendeko emakume arruntek erabiltzen zuten gerruntzea (Corpiño gaztelaniaz) bularrari eusteko, hainbat janzkera tradizionaletan agertzen den bezala.
      Kortsea, bestalde, esango nuke gerruntzearen aldaera dela, baina helburua ez da huts-hutsean bularrari eustea, gerria estutzea baizik, Eskarlata O’Harak Mamiri eskatzen zioana, alegia.
      Tira, zazpikia izango naiz, baina esan beharra nuen!
      Ondo segi eta mila esker!

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel