Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:20 am on 2012/04/04 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hauspotu 

    du ad. Hauspoz haize eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es soplar con los fuelles
    en pump the bellows

    Beti urrutiago, bai, baina urruti, nondik? Bi kezken arteko tentsio dialektikoak hauspotzen du benetako kultura. [Dialektikan, Anjel Lertxundi (Berria, 12-04-04)]

     
  • Maite 11:36 am on 2012/03/11 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haizemaile 

    iz. Haizea ematen duena (eskuarki tresna) eta bereziki norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri-modukoa, gehienetan toles daitekeena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:33 pm on 2012/03/10 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harrobi 

    iz. 1. Harria, bereziki eraikuntzarako, ateratzen den tokia. 2. (hed.) Gai baten esparruko emaitzen edo zeregin jakin baterako gai diren pertsonen sorburua. Axular, euskal harrobi joria. Bada bertsolari-harrobirik Euskal Herrian. Euskal futbol-harrobia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eraikuntzarako harria dagoen tokia]
    hardi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cantera, yacimiento (2) cantera, origen
    fr carrière
    en quarry

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:16 am on 2012/03/02 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hazizurri 

    iz. (pl.) MED. Gaixotasun akutua, kutsagarria eta epidemikoa, onbera normalean. Parotida guruinaren hantura da eta oso kasu bakanetan zorne-jarioz amaitzen da. Gaixotasunak astebete irauten du gutxi gorabehera eta bere eboluzio bitartean edota bukaera aldera konplikazio gisa orkitisak edota obaritisak ager daitezke pertsona helduengan batez ere; zenbait kasutan erasandako organoak atrofiatzera ere hel daitezke.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    hazizurri iz. ‘listu-guruinen hantura’ (Hiztegi Batzua)

    Sinonimoak: iz.
    [papera]
    papera Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paperas
    fr oreillons
    en mumps

    Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren azizurri eta gurentxoen gisakoak. MEIG VIII 46. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    hazizurri (Wikipedia CC)

     
  • Maite 1:10 pm on 2012/02/04 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hormatu 

    1. da/du ad. Izoztu.  2. du ad. Horma egin, batez ere harrien bidez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [izotza egin]
    izotza egin, izoztu, karroindatu Ipar., leia egin Bizk., leitu Bizk., jelatu Gip.
    [isurkariak izotz bihurtu]
    Ipar. izoztu, leitu Bizk., jelatu Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) helar(se), congelar(se) (2) tapiar, amurallar, hacer un muro; condenar (una puerta…)
    fr (1) (se) glacer, (se) congeler
    en (1) to freeze, to turn (in)to ice

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egin nahi baduzu.

     
  • Maite 3:03 pm on 2012/01/22 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herensuge 

    iz. Elezaharretako piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza zituena. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:47 am on 2012/01/13 Permalink | Reply
    Tags: H   

    heriosuhar 

    adb. Ahalegin bizian. Heriosuhar ihesari eman zioten muturrak hausteko zorian. • HERIOSUHARREAN. Heriosuhar.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ahalegin bizian]
    heriosuharrean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es impetuosamente, precipitadamente
    fr impétueusement
    en impetuously

    Haizeak, 50 edo 55 korapiloko abiadaz bat-batean eta ustez besteko norabidean jotzen duenean, lauzpabost korapiloko korronte baten kontra egiten duenean, itsasoa nonahi zakartzen da, ordenik gabe, bortitz eta heriosuhar. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizakiek ikusiko balute, heriosuhar egingo lukete ihes ikaraturik, hezur-mamietaraino ikarak akiturik. [Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Asier 8:16 am on 2012/01/13 Permalink

      Atzo Donostian afaltzen egon nintzen @teketen eta @artsuaga lagunekin. Ordua begiratu genuenean heriosuhar atera ginen handik gaur lana geneukagun eta…

      *Ondo dago Maite??

    • Maite 10:44 am on 2012/01/13 Permalink

      Ederki dago!!! (Bueno, geneukagun hori kenduta… ‘genuen’ ). Mila esker!
      Portzierto, ze pena ez nekiela, bestela, zuekin joango nintzen afaltzera. 🙂 🙂

    • ibai 1:35 pm on 2012/01/13 Permalink

      edo “geneukan”! 😉 ez?

    • Jon 1:54 pm on 2012/01/13 Permalink

      Portzierto hori ere BIDE BATEZ jatorrago batekin ordezka genezake 🙂

    • Maite 1:35 pm on 2012/01/15 Permalink

      Arrazoia duzu, Jon! ‘Bide batez’ hobeto dago. Nik ez dut gehiegi erabiltzen, artifizial samarra iruditzen zaidalako, baina, bai, askoz ere hobeto. Bide batez, Jon, Ibai eta Asier, mila esker zuen iruzkinengatik! 🙂 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel